Errausketaren Aurkako Mugimenduaren mezuak abenduaren 27ko lizitazioaren aurrean
Abenduaren 27an milaka herritar bildu dira Gipuzkoako hiriburuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk Zubietako erraustegiaren lizitazioa erabaki duten egunean, EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deiturik. Zarautzko Zanpantzar gazteen atzetik Donostiako erdigunea jendez bete duen protestaldian bildutakoek hainbat oihu eta mezu plazaratu dituzte, horietako batzuek eskuetan zeramatzatela afixa banatan idatzirik Gipuzkoako udalerri bakoitzaren izena eta 35 urtean erraustegiagatik bere gain...
Read MoreErraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestazioko argazkiak
Abenduaren 27an Gipuzkoa Plazatik abiatu eta bertan amaitu zen manifestazioko argazkiak, Dani Blancoren...
Read MoreErraustegia 27an lizitatu ala ez, 26an erabakiko da auzitegietan
GuraSOS elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Zubietako erraustegiaren lizitazioa, abenduaren 27an egitekoa dena, bezperan eten dezakete epaitegiek. Hasteko, Donostiako administrazioarekiko auzietarako 3. epaitegiak GHKri abenduaren 26ko goizeko 10ak arteko epea eman dio eskatutako suspentsioari buruz alegazioak egiteko. Bigarren auzi bat ere ebatzi beharko da egun berean: GuraSOSek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salak tramitera...
Read MoreHerritarren protesta artean erraustegia eraikitzeko baimena eman du Donostiako Udalak
Donostiako Udaleko plenoa bertan behera geratu da asteartean erraustegiaren aurkako mugimenduko 50 bat lagunen protestek eraginda. Udalak Arzabaleta hirigintza plana aldatu du erraustegia ahalbidetzeko Zubietan EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin. EH Bildu eta Irabazik aurka bozkatu dute. Donostitik blogean irakur daitekeenez, EAJko zinegotzi Martin Ibabek “NU.06 Arzabaleta Plan Berezia” gisa aurkeztu nahi izan du plenoko seigarren gaia, erraustegia aipatu gabe. Azkenean eztabaida...
Read MoreAbenduaren 27rako protesta deia egin du Errausketaren Aurkako Mugimenduak
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak esleituko duen egun berean, abenduaren 27rako mobilizatzera deitu berri du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Hitzordua, hilaren 27an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren atarian. Usurbilgo Noaua! herri aldizkariaren bideoak bildutako prentsaurrekoan, antolatzaileek dei egiten diete gipuzkoarrei “bai agintari, ordezkari politiko eta herritarrei, erraustegi kriminal hau eta lapurreta...
Read More“Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau”
[Lander Arbelaitz] Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa 440 aldiz elkarbanatu, 17.000 lagunek ikusi eta 36.000 pertsonarengana heldu da Facebook bidez egun bakarrean. Youtuben lotura honetan ikusgai da bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. Hemen ikus daiteke bideoa: Bideoaren transkripzioa segidan: Hor eraiki nahi dute...
Read MoreMatteo Renziren azken ‘oparia’ erreferenduma galdu aurretik: 8 erraustegi berri baimendu ditu
[Pello Zubiria Kamino] Matteo Renzi lehen ministroak gogor jokatu zuen Italiako konstituzioaren erreforman eta galdu, igandeko erreferendumean jasandako porrotarekin. Erreferendumean ezezkoaren alde gogor lan egin dute, beste hainbat elkarte eta mugimendurekin batera, hondakinen errausketaren aurkako taldeek ere. Matteo Renzik gogor egin zuen apustu errauskailuaren lobbyaren defentsarekin, Italiako ekonomia desblokeatzeko aitzakiatan hainbat errauste planta abian jartzea erabakita. Renzi lehen...
Read MoreErraustegiagatik abenduaren 27an Gipuzkoak bereganatuko duen zor publikoa, herriz herri kalkulatua
[Pello Zubiria Kamino] Donostiako udalak Zubietako gainetan erraustegia egiteko Artzabaleta inguruko hirigintza plana berritu ostean, bideak libre dirudi abenduaren 27an GHKk erabaki dezan zein enpresa multzori kontratatuko dion Gipuzkoako errauste plantaren eraikuntza eta ustiaketa. Bestela esanda, abenduaren 27an jarriko da indarrean 2051 arte Gipuzkoako gizarteak hondakinak korporazio pribatu baten esku uztearen truke bereganatuko duen zor publikoa. Urko Apaolazak ARGIAn...
Read MoreBihar Donostian manifestazioa GuraSOSek deituta: “Eman bidea osasuna eta adostasunari”
GuraSOS elkarteak biharko, azaroak 26, manifestazioa deitu du Donostian «Gipuzkoa + : Eman bidea Osasuna eta Adostasunari» lelopean. Mobilizazio honen helburua GuraSOSen hondakinen gaiaren inguruko bide-orria babestu, erraustegiaren lizitazioak gelditzeko eskatu eta eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatzea da. Manifestazio honek hainbat pertsona ezagunen babesa jaso du, tartean Imanol Agirretxe eta Asier Illarramendi futbolariek, Garbiñe Biurrun...
Read MoreOEITeko medikuek Diputazioari eskaini diote errausketaz adituekin nazioarteko biltzar bat antolatzea
[Pello Zubiria Kamino] Azaroaren 21ean, astelehena, Donostiako Koldo Mitxelen liburutegian eskainitako prentsaurrekoan, OEIT-GEIS mediku taldearen izenean Maialen Berridi eta Jose-Cruz Ruiz Villandiego medikuek Gipuzkoako Foru Aldundiari dei egin diote Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaz eztabaidatzera nazioarteko adituak ekar ditzaten. Prentsaurrekoan bezala ondoren banatu duten agirian OEITeko medikuek, orain arte informazioa eman eta iritziak eztabaidatzeko konbiteari Aldundiak uko egin...
Read More
Iruzkin berriak