Anberesko erraustegian leherketa gertatu da, Flandrian
https://www.youtube.com/watch?v=UULYuiNbP80&app=desktop[Pello Zubiria Kamino] Irudiak ikusgarriak diren arren, hemengo telebistek ez dituzte eskaini eta albistea gainerako hedabideetara iritsi ere ez da egin. Baina gertatu, gertatu da: leherketa handia Anberesen (Belgika) hondakin industrialak errausten dituen plantan eta ondorengo sutea, 60 suhiltzaileren esku hartzea eskatu duena. Otsailaren 26an gertatua da. Auto gidari baten kamerak grabatu zuen leherketaren unea, eztandaren distira eta...
Read MoreGipuzkoako hondakinen kudeaketa pribatizatuko dute erraustegia egiteko
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok hiru egun lehenago aurreratu zuen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen kudeaketa 35 urterako esku pribatuen esku uztea erabaki du, honek Zubietan errauste planta eraiki dezan. Diputazioak eta udalak biltzen dituen mankomunitateek osatutako GHK partzuergoak asteartean onartu dute erabakia, udaberrian kontrata pribatua hautatu eta udazkenean obrak hasteko asmoarekin. Markel Olano diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak prentsari...
Read MoreZer ‘Zero Zabor’ lurralde da Iparraldea pertsonako urtean 140 kg erraustuz?
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 10ean Martine Bisauta Baionako zinegotzi eta Bil ta Garbi herri elkargoko presidenteak iragarri zuen Lapurdi, Nafarroa eta Beherea eta Zuberoa “Hondakinik eta xahutzerik gabeko lurraldea” bilakatu dela (frantsesez “Zéro Déchet, Zéro Gaspillage“). Biharamunean titulu baikorrak irakur zitezkeen hedabideetan: “Ipar Euskal Herria hacia el «cero residuos, cero derroche»” (Gara), “«Hondakin eta alferrikako xahutze...
Read MoreELA sindikatua errausketaren kontra eta derrigorrezko birziklapenaren alde
[Pello Zubiria Kamino] ELA sindikatuak bere Ingurumen Buletinaren martxoko zenbakian (33) berretsi du hondakinen errausketaren kontrako jarrera eta gaikako bilketa derrigorrezkoaren aldeko apustua. ELAk arbuiatzen du errausketa bai horretarako espreski eraikitako plantetan (Zubietan GFAk eraiki nahi duena bezalakoa) eta bai porlan fabriketan (Donostiako Añorgan Rezolak egiten duena bezalakoa) eta horren ordez hondakinen %80tik gora gaika biltzea baimentzen duten sistemak hobesten...
Read MorePorlan fabrikan errausteagatik 18 auziperatu Italiako Barlettan
[Pello Zubiria Kamino] Italiako Barlettan (94.000 biztanle) gertatu da: epaileak 18 lagun auziperatu ditu bertako zementu fabrikan hondakinak errez herritarren osasuna arriskuan jarri dutelako. Auziperatuetako batzuk Buzzi-Unicem porlandegiaren zuzendaritzakoak dira baina gehienak hiriko, eskualdeko eta administrazio zentraleko Ingurumen zerbitzuetako kargudunak. La Repubblica egunkariak zabaldu duenez, Antonio Savasta epaileak 18 lagunoi egozten die elkarren artean adostu izana porlan fabrikan...
Read MoreLarunbatean Andoainen osasunaren alde eta errausketaren kontrako martxa
[Pello Zubiria Kamino] Larunbatean, martxoak 12, hondakinen errausketak herritarren osasunari dakarzkion kalteak salatzeko manifestaldia antolatu da Andoainen. Herriko Ipar Haizea plataformak antolatuta, Gipuzkoa osoko ia ziento erdi eragilek egin dute protestan parte hartzeko deia. Etxeberrieta plazatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan. Antolatzaileek martxarako egindako deialdian herritarrei oroitarazi dizkiete errausketak jendeen osasunari egiten dizkieten kalteak, berrikitan OEIT Osasuna...
Read MoreBil ta Garbik Iparraldeko 40.000 tona errefus erraustera bidaliko ditu
[Pello Zubiria Kamino] Iparraldeak 40.000 tona bidaliko ditu kanpora errauste plantetan edo porlan-fabriketan erre ditzaten. Bil ta Garbik Baionan daukan Canopia TMBtik –Urbaser errausketaren multinazionalak kudeatzen du– ateratako errefusoi horrela emango die aterabidea, bide batez itxiz Hazparneko Hazketako zabortegia. Hondakinak errausteko Iparraldetik esportatzeko asmoa urrian jakinarazi ostean, martxoaren 2an zehaztu die Martine Bisauta Bil ta Garbiko presidenteak kazetariei non...
Read MoreZubietan bilduta milaka gipuzkoarrek “Errausketarik ez!” egin dute aldarri
[Pello Zubiria Kamino] Milaka herritarrek beren protesta azaldu zuten igandean, otsailak 28, Zubietan Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duenaren erraustegiaren kontra, lehenbizi “zero gunea” bertaraino bide lokaztuetatik iritsita, eta Zubietako plazan bertan gero. Bezperako eguraldi oso txarrak eragindako beldurra gaindituta, iragarri bezala Hernani eta Añorgatik abiatutako zutabeak Lasarte-Orian elkartu zitzaizkien herri honetakoei elkarrekin Zubietaraino joaz. Hemen...
Read MoreAñorgako Rezola porlan fabrika: errausketa Onkologikoaren sudurretan
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoar gehienek ez dakiten arren, dagoenekoz hondakinak erretzen ari da zementu fabrika bat Donostiako Añorgan, udaletxetik bezala Zubietako erraustegiaren 0 eremutik 4,5 kilometrora. Kilometro eta erdira dauzka: Poliklinika, Onkologikoa, Donostialdeko hiru ospitaleak, EITBren egoitza eta Batzar Nagusiak. Hernaniko eta Lasarteko udalak 2,6 kilometrora. 2015eko urtarrilaren 19an donostiarrak beren danborrak prestatzen ari ziren ordu berean, Eusko Jaurlaritzako...
Read MoreAñorgako Rezola: Donostiak jada martxan daukan erraustegi ezezaguna
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIA astekariaren azalean “Donostia, errausketaren hiriburu?” irakurririk harrituko zen irakurle asko. Orobat 5 eta 10 kilometroko inguruneak markatzen dituzten bi puntu gorri ikusita, bata Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegia egin nahi duen Zubietan eta bestea Añorga auzoan. Gutxi baitira Donostialdeko herritarrak jabetu direnak honez gero hondakin industrialak erretzen dituztela Rezola zementu fabrikan, Zubietako “zero gunetik”...
Read More
Iruzkin berriak