Zubietako plantaren 2. faseko lanen erabaki eta baimenak: alegaziotarako 30 egun
40.000 tona hondakin organikori biogasa ateratzeko eta erraustegiak emango dituen 52.000 tona eskoria tratatzeko planta bana, horiek eraiki nahi ditu ondoko bi urteetan GHKk 37 milioi euroko inbertsio berrian. 30 eguneko epea zabalduta dago bai horiek eraikitzeko GHKk hartutako erabakiei eta bai Eusko Jaurlaritzak emandako ingurumen baimenei alegazioak aurkezteko. Zubietako errauste plantaren (ofizialki Gipuzkoako Ingurumen Zentrua) 2. fasea abiada batean sartu du EAJk eta PSOEk kontrolatzen...
Read MoreValentziako Erkidegoa polan-fabriketan hondakinik ez erretzeko urratsak ematen hasi da
Julià Alvaro Valentziako Generalitateko Ingurumen sailburuak iragarri du Bunyol herriko porlan-fabrikak berehala utziko diola hondakin toxiko eta arriskutsuak erretzeari eta ondoren edozein motatako hondakinen errausketa geldituko duela. Berdeak-Equo alderdiko kidea den Alvarok bere blogean iragarri ditu urratsok, gero publiko zabalago bati Valencia Plaza hedabideak zabaldu dizkionak. Generalitatera Ximo Puig eraman zuen koalizio gobernuak bere programan dauka argi ezarria herrialdean...
Read More“Errausketarik Ez!” hamahirugarrenez aldarrikatu dute Donostiako Kontxan
“Errausketarik ez”, “Osasuna bai” eta “Alternaiba badago” aldarrikatu dute Donostiako banderaren bigarren estropada igandean Kontxako hondartzan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak, Koordinadorak eta Donostia Bizirik plataformak deituta bildu ziren Gipuzkoa osotik hurbildutako hainbat herritar. Koordinadorako arduradun beteranoek oroitarazi zutenez, hamahiru urte dira Gipuzkoan hondakinak errausteko asmoen kontra gizarte mugimenduak lanean eta borrokan ari...
Read MoreErrausketaren aurkako giza-katea deitu dute irailaren 10eko estropadetarako
[Pello Zubiria Kamino] Estropadak iraileroko klasikoa badira Donostian, finaleko igandean urteroko ekitaldia da errausketaren aurkako Kontxako giza katea. Aurtengoa berezia izango da, Zubietako planta eraikitzeko lanak hasita daudelako. Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek hondartza parean egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez, “aurten egoera berri baten aurrean aurkitzen gara: Zubietako erraustegiaren obrak hasiak dira. Hala ere gure borrokak darrai, ez dugu etsitzeko asmorik eta...
Read MoreErraustegiaren aurkako mugimenduak bizirik eta bero darrai abuztuan
Zientoka herritar bildu ditu bere protestara Donostiako Aste Nagusiaren erdian Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Aingura kofradiarekin elkarlanean. Udaberriko beste ekintza ikusgarrian Gipuzkoa Zutikeko ekintzaileek erabilitako buzo zuriak jantzirik, Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte errausketaren kalteak salatzen. Ikaragarria izan da gaurkoa, koloretsua eta primeran pasa dugu!!! Hau geldiezina da, herritarrok berriro argi esan dugu: #ERRAUSTEGIRIKEZ!!!...
Read MoreErrausketaren Aurkako Mugimenduak “Gaixotu nahi ez dutenen martxa” deitu du Donostiako Aste Nagusian
Abuztuaren 16an, azteazkena, 19:00etan Sarriegi plazatik abiatuta, “Gaixotu nahi ez dutenen martxa” izaneko performania [performance+manifestazioa] eginen da Donostiako Aste Nagusiaren baitan, Errausketaren Aurkako Mugimenduak Aingura kofradiarekin elkarlanean deiturik. Donostiako lurretan Zubietan eraikitzen hasi diren erraustegia salatuko dute bertan. EAMeko antolatzaileek deialdian aurreratu dutenez, 240 boluntariotik gora ariko dira performania arrakastatsua izan dadin lanean,...
Read MoreDonostiako Aste Nagusian, erraustegiaren aurkako ‘performania’ deitu dute
Erraustegiaren aurkako performania deitu dute abuztuaren 16rako Donostian, asteazkena. 19:00etan abiatuako da Sarriegi plazatik, Donostiako Aste Nagusi betean. Gaixotu nahi ez dutenen martxa gisa bataiatu dute. Bi zati izango ditu ekimenak: Sarriegi plazatik abiatu eta Boulevardeko ibilbidean antzerki bat egingo dute, eta ondoren, Alde Zaharrean sartuko dira manifestazio forman. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatu du, Donostiako Piratetako Aingura kofradiaren...
Read MoreSheffieldeko (Ingalaterra) erraustegiak gaika berezitako hondakinak ere jaten ditu
Ingalaterrako Sheffield hirian (535.000 biztanle) eskandalua piztu da GMB sindikatuak erakutsi duelako Veolia multinazionalak erraustera eraman dituela hirian gaika txukun bildutako hondakin birziklagarriak. Lekuko egunkariek zabaldu dutenez, Sindikatuak konpainiaren posta elektroniko bat erakutsi du frogatzat eta enpresak ukatu egin du dena. Sheffielden, kasualitatez bezala, azken urteotan oso apala zen hondakinen gaikako bilketaren tasa, %31,7 iaz bertan. Orain GMB sindikatuak azaldu du...
Read MoreOdolaren Mintzoa hardcore taldeak “Min(a)bizi” grabatu du erraustegia salatzeko
Usurbilgo lau gaztek osatzen duten Odolaren Mintzoa taldeak “Min(a)bizi” bideoklipa sareratu du, beren hitz eta musikaz eta beren jaioterriaren mugan Zubietan eraikitzen hasi diren erraustegiaren eremuko eta azpiegitura erraldoiaren kontrako mobilizazioen irudi ikusgarriz osatua. Joanes Txueka, Beñat Txueka, Jokin Irastortza eta Luke Arkarazok 2008an sortutako Odolaren Mintzoak dagoenekoz bi disko dauzka plazaratuak. “Min(a)bizi” bideoklipa 2017ko ekainean filmatu dute...
Read MoreLarunbatean erraustegirako gasa sartzen ari diren Artzabaletako eremuan elkarretaratzea
Larunbatean, uztailak 15, erraustegirako gas hodirako lurra urratzen ari diren eremuan mobilizatzeko deia egin dute Zubieta Lantzen elkarteak eta Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldek. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan egingo dute Artzabaletan, gasa sartzeko lanak egiten ari diren eremuan. Artzabaletaraino oinez joateko asmoa dutenek bi hitzordu dauzkate elkarrekin bertaratzeko: 11:30ean Usurbilgo frontoian edo 11:45ean Zubietako plazan. Erraustegirako gasa sartzeko lanetan Naturgas...
Read More
Iruzkin berriak