Nafarroako Iruñerria hondakin plan berria egiten, biometanizazioa eta errausketa baztertu gabe
Nafarroako biztanleen erdia baino gehiago biltzen duen Iruñerriko Hondakinen Mankomunitateak plan berria antolatzeari ekin dio, berrikitan Espainiako Auzitegi Gorenak Arazuriko biometanizazio lantegia legez kanpo utzi ondoren. Prentsaurrean azaldu da mankomunitate honetako lehendakari Javier Torrens eta bere hitzak bildu dituzte bai Berriak (“Mankomunitateko lehendakariak ez du baztertu Iruñerriko hondakinak erraustea ” ) eta bai Garak (“Torrens (PSN) no descarta en...
Read MoreGipuzkoan errausketak badauka alternatiba (koordinadoraren dokumentuak)
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak sarean ipini ditu (PDF formatuan) Gipuzkoako Hondakinentzako prestatu dituen plan orokorrak. Euskaraz eta gaztelaniaz daude. Hona hemen loturak, informazio hori behar duenak errez aurki ditzan: 1.- Gipuzkoakok hondakinak kudeatzeko plan gidatzailearen aurrerapena. — Euskaraz: “Plan Gidatzailearen Aurrerapena ” — Gaztelaniaz: “Avance Plan Director ” 2.- Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Gidatzailea. Agiri...
Read More“Errausketarik Ez” errausketaren aurkako Gipuzkoako plataformen webgune berria
“Errrausketarik ez ” du izena Errausketaren Aurkako Gipuzkoako Plataformen webgune berriak. Hala diote beren sarrera orrian: “Eraikitze lanetan gaude oraingoz, baina zuen laguntza eta pazientziarekin, gonbidapena luzatzen dizuegu gure eskaera eta asmoen nondik norakoak ulertzeko bertan murgiltzera, eta orrian egon litezkeen arazoekin pazientzia izatera. Batez ere, eta interesa duenarentzat, deskargak atalean dauden alternatibak (plan gidatzailea) aztertzera animatzen...
Read MoreDiputazioak Hondakinen Plan berritua aurkeztu du eta errauste planta eraikitzen 2009an hasiko da
Carlos Ormazabalek -Gipuzkoako Foru Aldundiko Garpen Jasangarriko diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko presidentea, bera- aurkeztu du Hondakinen Plan Orokorraren eguneraketa, eta iragarri du 2009an ekin nahi dietela Zubietan eraiki nahi duten errauste plantaren obrei. Hala jakinarazi du ” Diario Vasco” egunkariak lerroburuan “El nuevo Plan de Residuos prevé que las obras de la incineradora comiencen en 2009” dioen albistean. Plan orokorrean sartu diren...
Read MoreHendaiak ez ditu bere hondakinak Gipuzkoan erraustuko
Hendaiak Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari uko egin eta Lapurdiko zabor gehienak kudeatzen dituen Bil eta Garbi elkartean sartzea erabaki du. Aurrerantzean, Urruñako zabortegira eramango ditu bere hondakinak. Hendaia Txingudiko Partzuergoan zegoen sartuta Irun eta Hondarribiarekin batera, elkarte hau desegin den arte. Diario Vasco k eman du berria. Hendaya descarta participar en la incineradora de Gipuzkoa y llevará sus residuos a Urruña Se arriesgaba a quedarse en un año fuera de la...
Read MoreDenis Itxaso: errauste planta ez dago auzitan baina aurretik hondakinen prebentzioa indartu behar da
“Berria” egunkariari deklaratu dionez, Donostiako udalean Ingurumen zinegotzia eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan lehendakariordea den Denis Itxasok uste du Zubietan errauste planta eraikitzea atzerabiderik gabeko erabakia dela, baina aldi berean errausketara ahalik eta zabor gutxien iritsi dadin hondakinen prebentzioan lan handia egin behar dela. «Errauste planta egiteko erabakia hartuta dago; ez dago mahai gainean » darama izenburu Iñaki Petxarromanek egin dion...
Read MoreGipuzkoako Partzuergoko buruzagiak Europatik bidaian
Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko lehendakaria eta lehendakariordea Europan dira zenbait herrialdetan hondakinak erraustegira bidali aurretik nola erabiltzen dituzten ikustera joanda. Carlos Ormazabal eta Denis Itxaso egunotan dabiltza Milan, Londres eta Alemaniako hiri batzuetan darabitzaten sistemak ezagutu nahian. Albistea “Noticias de Gipuzkoa”k eman du: “El Consorcio de Residuos visita en Europa plantas de tratamiento previo a la incineración ” El Consorcio de...
Read MoreGipuzkoako sozialistek hondakinen errausketaren aldeko apostuan segitzen dutela diote
Gipuzkoako bi sozialista nabarmen mintzatu dira errauste planta dela eta. Aurreko egunetan peneubekoek Donostiako alkate Elorzari egotzi bazioten San Markos mankomunitatean (orain erraustearen kontra) sortutako egoera berriaren errua, Miguel Buen eta Denis Itxaso sozialistak atera dira gero paperetara beraiek Zubietan errauste planta egiteko asmoan tinko darraitela erakusteko eta San Markoseko kudeatzaile berrien planak ametsezkoak, garestiak eta konplexuak direla argudiatzeko....
Read MorePartzuergoko lehendakari berriak dio: Zubietako errauste plantak ez dauka atzerabiderik
Gipuzkoako bi egunkaritan egun berean azaldu dira Foru Aldundiko Garapen Jasangarriko diputatu Carlos Ormazabali egindako elkarrizketak. Euskarazko “Berria”n titulatu dute “Saiatu behar dugu errauste plantara ahalik eta zabor gutxien irits dadin“. Aldiz ” Diario Vasco”n: “La incineradora no tiene marcha atrás, es la mejor solución para Gipuzkoa“. «Saiatu behar dugu errauste plantara ahalik eta zabor gutxien irits dadin» (Berria) CARLOS...
Read MoreEzker Batua-Berdeak seguru dago auzitegiek geldiaraziko dutela Zubietan errauste planta eraikitzeko proiektua
Ezker Batua – Berdeak alderdiko buruzagiak konbentzituta daude auzitegiek geldiaraziko dutela Zubietako errauste planta eraikitzeko proiektua. Hala adierazi du Mikel Izagirre Urnietako alkate eta EBko Gipuzkoako batzarkideak. Ohartzen da Izagirre Euskal Herriko Auzitegi Gorenak ez duela ontzat hartu Donostiako udalak errauste planta baimentzeko egindako komenioa atzera botatzea, baina kasu honetan aferaren mamian sartu ez denez, auzitegiek oso bestela jokatuko dutela uste du errausketak...
Read More
Iruzkin berriak