Errausketaren aurka gose greba eginen dute Donostian asteazkenetik
“Herritar talde batek astebeteko gose greba abiatuko dugu asteazkenean, erraustegiaren aurka. Milaka eta milaka herritarrok proiektu hau arbuiatzen dugula ikustarazi arren, inposatu egin nahi dutela ikusten dugunez, protestak ezkutatu nahian ari direla ulertuta, oraingo honetan gose greba protesta eredua hautatu dugu, inposatu nahi diguten erraustegiak gu guzion bizitzengan izango duen eragin kaltegarria salatzeko”. Hitzokin azaldu du astebeteko baraualdi luzea egiteko erabakia...
Read MoreIstripua Dublingo erraustegian abiatu eta bi egunera: hamaika zauritu ospitalera
[Lander Arbelaitz] Ostegun goizean jakinarazi dute Dublin ondoko Poolbergeko erraustegitik hamaika langile ospitaleratu dituztela, gauean partikula hodei batek erraustegia bera barnetik hartu ostean, Irish Times egunkariak jaso duenez. Goizeko 6:00etan jaso dute autoritateek istripuaren berri eta “gertaera arriskutsu” gisa deskribatu dute. The Journal egunkariak zabaldu du astelehenean piztu zutela lehen aldiz hondakinen erreketa, eta bi egunera gertatu da istripua. Toxikoak...
Read MoreLarunbatean Florentzian musika eta protesta Eko-Munstroen kontra
[Pello Zubiria Kamino] Ekainaren 10ean Florentziak (Italia) ikusiko du elkarretaratze handi bat hango erraustegi eta aireportu berri proiektuen kontrako protestan. Rock contro gli Eco-Monstri (Rocka Eko-Munstroen kontra) izenburupean hainbat musika talde ezagun bilduko dituen kontzertuak Mamme No Inceneritore (Amak Errausketaren Kontra) mugimendua dauka bultzatzaile nagusietakoa. Aurreko asteetan bi bideoklip zabaltzeaz gain Parole Incenerite (Hitz erraustuak, munstroen aurkako istorioak)...
Read MoreUrbaserrek 191 milioiko finantziazioa lortu du erraustegia eraikitzeko
Gipuzkoako erraustegia eraiki eta kudeatuko duen Ekondakin Energía y Medioambiente konpainiak (Urbaser + Meridiam + Altuna y Uria+ Moyua + Murias + LKS/Mondragon) 191 milioi euroko finantziazioa lotu du, zenbait hedabideren bidez korporazio txinatarrak zabaldu duenez. Finantziatzioan parte hartuko duten bankuak honakoak dira: Natixis, Rivage Investment, AG Insurance, Kommunal Kredit, CIC-Credit Mutuel, Siemens Bank, y KDB. Gainera, BBVA bankua izango da multzoaren agente nagusia eta...
Read MoreMexikon herritarrek lortu dute erraustegi baten eraikuntza geldiaraztea
[Pello Zubiria Kamino] GAIA Errausketaren Aurkako Nazioarteko Elkarteak zabaldu duenez, Tizayuka herriko (Hidalgo, Mexiko) Tepojaco auzoan Valorsum konpainia eraikitzen ari den erraustegiaren lanak gelditu dituzte, haren legezkotasuna eta bideragarritasuna aztertu bitartean. Maiatzaren 27an adostu zuten etena herri mugimenduek, gobernuaren ordezkariek eta enpresak egindako bileran. Inguruko herritarrak hasieratik ari dira protestan Tizayucako erraustegiaren kontra, azken ibilaldia joan den...
Read MoreIlara luzeak eragin ditu erraustegiaren aurkako ‘Barraskilo operazioak’
60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta martxa berotzeko baliatu dute. Gipuzkoa Zutikeko kideek bideo hau sareratu dute. Erraustegiaren aurka Barraskilo operazioa N1-ean. #erraustegirikez, ez Zubietan ez inon! Larunbatean denok Zubietara...
Read MoreParisko epaileek ikertzen dute erraustegien eskorien trafiko mafiosoa
[Pello Zubiria Kamino] Parisko auzitegietako 31. salan hondakinen ustezko birziklatze eta garraiora dedikatzen diren hiru enpresa epaitzen dituzte egunotan, erraustegien eskorien trafiko ilegalagatik. 2012an hiriburu inguruetako herri txiki batean legea urratuz 31.000 tona eskoria bota zituzten, lur haien jabea horretara derrigortuta. Le Monde egunkariak zabaldu du albistea. 2012ko abuztu eta irailean dozenaka kamioi hasi ziren zirkulatzen Paris inguruetako Saint-Cyr-sur-Morin herriko...
Read MoreMartxa nazionala deitu du erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurka Gipuzkoa Zutikek M27rako
“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita gidatua (dohainik)“, diote kartelean. Egun horretarako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitua dauka Errausketaren Aurkako Eguna Zubietan. Bi hitzordu gehitu dituzte GZko kideek, biak ere 12:00etan: “Jar...
Read MoreMarkel Olanori erraustegia gelditzeko eskatu diote ‘Euskara 4.0’ bileraren atarian
[Pello Zubiria Kamino] Hitzordu garrantzitsua zeukaten gaur, maiatzak 18, goizeko 09:00eta Gipuzkoako euskalgintzako ordezkariek eta Markel Olano diputatu nagusiak: “Euskara bidegurutzetik aurrera, euskara 4.0” saioen ekitaldi nagusietako bat. Bilkuraren atarian, Hernanin Oronak daukan Ideo-Gallery salaren sarreran, zain zeuzkaten Zubieta, Usurbil eta Hernaniko dozena bat herritar agintariari “Gelditu erraustegi kriminal hau” esan eta herritarrei mobilizatzen segi...
Read MoreHondakin politikan aldaketa sakonak eskatu dituzte Bizkaiko Zero Zabor plataformaren aurkezpenean
[Unai Brea] Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren porrota agerian utzi dute, plataformako kidearen esanetan. Momentuz 40 taldek (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarte ekologistak eta bestelakoak) egin dute bat plataforman. Aurkezpenean esan dutenez, premiazkotzat...
Read More
Iruzkin berriak