Jaurlaritzak berriro aldatu dizkie hondakinak erretzeko baimenak porlan-fabrikei
[Pello Zubiria Kamino] Azkenean Eusko Jaurlaritzak de facto aitortu du egia zela ARGIAk duela urte bete plazaratutakoa, Donostia-Añorgako Rezola porlan fabrikari hondakinak erretzeko emandako baimenaren kutsatze mugak ez zituela errespetatzen Europako legeak. Orain baimenak berritu dio Maria Elena Moreno Zaldibar Ingurumen sailburuordeak urtarrilaren 9an eta amaitzear daude edozein erreklamazio aurkezteko 30 egun baliodunak. Ez espero kutsadurari buruzko eztabaida publikoa errazteko aukerarik...
Read More“Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau”
[Lander Arbelaitz] Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa 440 aldiz elkarbanatu, 17.000 lagunek ikusi eta 36.000 pertsonarengana heldu da Facebook bidez egun bakarrean. Youtuben lotura honetan ikusgai da bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. Hemen ikus daiteke bideoa: Bideoaren transkripzioa segidan: Hor eraiki nahi dute...
Read MoreAlcala de Guadairan biltzarra dute porlan fabriketan hondakinak erraustearen aurkako plataformek
Sevillatik (Andaluzia) oso hurbil, ostiralean hasi eta igandea bitartean biltzarra daukate hondakinak zementu fabriketan erraustearen aurkako plataformek. Andaluzek antolatutako honekin, Espainia osoko plataformak biltzen diren zazpigarren aldia izango da. Jardunaldiak igandean bukatuko dira La Liebre auzoan manifestazio batekin. 13 erkidegoko 50 hiri eta herritako plataformak egongo dira ordezkaturik Alcala de Guadairan, eta bi ordezkaritza gehiagok parte hartuko dute Mexiko eta Bruselastik....
Read MoreKataluniako Sant Vicenç dels Hortsen ere ez dute nahi porlan fabrikan pneumatikoak erretzerik
Katalunian Sant Vicenç des Horts herrian (28.000 biztanle, Bartzelonatik 16 kilometrora) jendea haserre dabil jakin dutenetik bertako porlan fabrikak urtean 20.000 tona pneumatiko zahar erretzeko baimena eskatu duela. Lehendik usinak jaurtitzen duen hautsaren kexu baldin baziren, herritarrak baimen eskari berriarekin hasi dira ohartzen zer ari zaizkien etxe ondoko labeetan kiskaltzen. Euskaldunok zementu fabrika handi hori ikusten dugu Bartzelonara iristean autopistatik gertu,...
Read MoreNafarroako planaren eztabaidan kezka errausketari ate txiki bat uzteagatik
Nafarroan 2015-2025erako hondakinen plan nagusi (PIGRN) berria idazteko prozesua amaitzear denean, zenbait eragilek bere kezka azaldu du Gobernuko ordezkariren batek berriro mahai gainean ipini duelako hondakinen parte bat erraustea. Hondakinen kudeaketan aspalditik erreferentzia den Compañía de las 3 Erres elkarteak argitasunak eskatu dizkie agintariei. Plan berriaren lehen zirriborroak ko-errausketari –porlan fabriketan errausteari– atera erabat ixten ez ziola eta, eztabaida lanetan...
Read MoreAñorgako Rezola porlan fabrika: errausketa Onkologikoaren sudurretan
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoar gehienek ez dakiten arren, dagoenekoz hondakinak erretzen ari da zementu fabrika bat Donostiako Añorgan, udaletxetik bezala Zubietako erraustegiaren 0 eremutik 4,5 kilometrora. Kilometro eta erdira dauzka: Poliklinika, Onkologikoa, Donostialdeko hiru ospitaleak, EITBren egoitza eta Batzar Nagusiak. Hernaniko eta Lasarteko udalak 2,6 kilometrora. 2015eko urtarrilaren 19an donostiarrak beren danborrak prestatzen ari ziren ordu berean, Eusko Jaurlaritzako...
Read MoreAñorgako Rezola: Donostiak jada martxan daukan erraustegi ezezaguna
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIA astekariaren azalean “Donostia, errausketaren hiriburu?” irakurririk harrituko zen irakurle asko. Orobat 5 eta 10 kilometroko inguruneak markatzen dituzten bi puntu gorri ikusita, bata Gipuzkoako Foru Aldundiak erraustegia egin nahi duen Zubietan eta bestea Añorga auzoan. Gutxi baitira Donostialdeko herritarrak jabetu direnak honez gero hondakin industrialak erretzen dituztela Rezola zementu fabrikan, Zubietako “zero gunetik”...
Read MorePorlan fabriketan hondakinak erretzen dituzte Katalunian… eta Euskal Herrian
[Pello Zubiria Kamino] Kataluniako Moncada i Reixac herrian burutu berriak dituzte Porlan fabriketan hondakinak erretzearen kontrako eta Zero Zabor ereduaren aldeko II. jardunaldiak. Euskal Herritik, Sakanako 3 Mugak Batera eta Bizkaiko Lemoa Garbi plataformak izan dira. Hemen ere dagoenekoz zementu fabrikak ari baitira klase guztietako hondakinak erretzen, herritarrak horretaz batere jakin gabe. Horien errausketak gizakien osasunean eta ingurumenean eragiten dituzten kalteak nabarmendu dituzte...
Read MoreNafarroako gobernuak errausteko baimena kendu dio Cementos Portlandi
[Pello Zubiria Kamino] Ingurumen gaiak jarraitzen dituen Compañia de las 3 Erres taldearen webguneak zabaldu du: Nafarroako Gobernuak iraungitzat eman du Olaztin Cementos Portlandek daukan usinan hondakinak erretzeko baimen bateratua. Gobernuaren buletinaren 185. zenbakian plazaratu da ebazpena, 41E/2015 erreferentzia daramana eta irailaren 8an hartua. Eva García Balaguer Ingurumenerako eta Lurraldearen Antolaketarako zuzendari orokorrak sinatutako erabakiak argudiatzen du aurreko gobernuak...
Read MoreOlaztin hondakinak erretzeko baimena ezabatzea eskatu du Sustrai Erakuntzak
[Pello Zubiria Kamino] Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio iraungitu eta baliogabetzat jo dezala Olaztin Portland-Valderribas korporazioak daukan porlan fabrikan etxeetako hondakinak kiskaltzeko ingurumen baimena. Une honetan egoera kontraesankor batean bizi da Nafarroa hondakinen kudeaketari dagokionez: Auzitegi Gorenak ez-legezkotzat jo zuen gobernuaren hondakin plan nagusia eta plan berria errotik idazten hasi direnen bitartean Nafarroako enpresa batek hondakinak...
Read More
Iruzkin berriak