Zallako udalak kontuak eskatu dizkie Zabalgarbiri eta Jaurlaritzari eskoriengatik
Zallako udalak azalpenak eskatu dizkie Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Zabalgarbi erraustegiari berari, bertako zabortegian Zabalgarbik botatzen dituen eskorien arazoa zertan datzan jakiteko. Udalak jakitera eman duenez, zabortegiaren egoera 2014an bertan salatuta dago eta orain udalak, Zero Zabor Bizkaian eta Ekologistak Martxanek jakinarazi dietenean arau urraketa bat izan daitekeenaren berri, berriro eskatu dizkie azalpenak bi erakundeei eta enpresari. ZZB Zero Zabor...
Read MoreZabalgarbik 2005etik 600.000 tona eskoria lurperatu ditu kontrolik gabe, salatu du ZZB-ek
ZZB Zero Zabor Bizkaian plataformak salatu du 2005etik gaurdaino Zabalgarbi erraustegiak 600.000 tona eskoria –hondakin nahasiak erretzeak utzitakoak– isuri dituztela Bizkaiko zabortegietan eta hori kontrol egokirik gabe egin duela, prozesuaren kalitatea bermatzen duen Gaiker fundazioak horretarako legezko akreditaziorik ez daukalako. Naizek eta EITBk zabaldu dute ZZBren salaketaren berri astelehenean –irailak 17– eta 24 ordu beranduago ez zen ezagutzen ez Gaikerren eta ez Zabalgarbiren...
Read MoreZubietako plantaren 2. faseko lanen erabaki eta baimenak: alegaziotarako 30 egun
40.000 tona hondakin organikori biogasa ateratzeko eta erraustegiak emango dituen 52.000 tona eskoria tratatzeko planta bana, horiek eraiki nahi ditu ondoko bi urteetan GHKk 37 milioi euroko inbertsio berrian. 30 eguneko epea zabalduta dago bai horiek eraikitzeko GHKk hartutako erabakiei eta bai Eusko Jaurlaritzak emandako ingurumen baimenei alegazioak aurkezteko. Zubietako errauste plantaren (ofizialki Gipuzkoako Ingurumen Zentrua) 2. fasea abiada batean sartu du EAJk eta PSOEk kontrolatzen...
Read MoreMallorcan itsasora botatako eskoriek zer erakusten digute erraustegiez?
[Pello Zubiria Kamino] Mallorcako itsasoan, Palmako kaiaren zabaltze lanetan, Son Reus erraustegiko milaka tona eskoria jaurti dituztenean, horiei ateratako irudietan ekologistek erakutsi dizkigute gaizki erretako plastiko eta bestelako zaborren hondarrak. Erraustegien benetako funtzionamenduaz argibideak ematen dizkiguten pistak dira. Erraustegiaren labetik ateratako eskorietan azaltzen diren gaizki erretako elementuek erakusten dute barruan konbustioa ez dela gertatu teorian gertatu behar...
Read MoreMallorcako erraustegiaren eskoriak Palmako itsasoan jaurti dituzte
https://www.youtube.com/watch?v=_bywvB3BcEE</a> [Pello Zubiria Kamino] Mallorcako hiriburuaren kaietako bat zabaltzeko obretan Son Reus erraustegiko eskoriak erabili dituzte itsas bazterreko betelanak egiteko. Gaizki erretako materialak erakutsi dituzte ekologistek delituaren frogatzat. Mallorca Blue elkarte ekologistak zabaldu ditu irudiak azalpen eta guzti ekainaren 24an: “Atzo David Wildek deitu zigun kontatuz egoera beldurgarriaren xehetasunak. Can Pere Antoni hondartzara joan...
Read More
Iruzkin berriak