Andoainen errausketaren kontrako Ipar Haizea herri plataforma sortu dute
Larunbatean, urtarrilak 16, errausketaren kontrako herri plataforma berri bat aurkeztu zen: Andoaingo Ipar Haizea. Andoain Gipuzkoako Foru Aldundian Zubietan eraiki nahi duen errauskailuaren kokagunetik 3 kilometrora geratzen da, Ipar Haizeako kideek aurkezpenean erakutsi zuten mapan ageri den bezala. Errausketak gizakien osasunean dakartzan kalteak nabarmendu zituzten plataforma berriko kideek. Berrikitan Andoainen izana da eragin horiez hitzaldia ematen Espainiako Estatuan gai honetaz...
Read MoreFrantzisko aita santua Zero Zabor eta ekonomia zirkularraren alde
[Pello Zubiria Kamino] Jorge Mario Bergoglio katolikoen aita santu argentinarra Zero Zabor ereduaren alde mintzatu dela eta bere zoriona azaldu du Zero Waste Europe (ZWE) federazioak: “Pope Francis Embraces Zero Waste“. ZWEk balorazio hau egin du irakurri ostean Frantziskok argitaratu berri duen Laudato Si entziklika berria. Entziklikak dioenez, “Lurra, gure etxea, gero eta gehiago ari gara bihurtzen zabortegi erraldoi bat (….) hau oso loturik dago zaborraren kulturari...
Read MoreHondakinen kudeaketa onak 7.000 enplegu sor ditzake, dio ELAk
ELAk aurkeztu berri du “Enplegu berdeen aldeko kanpaina egingo du ELAk hurrengo hilabeteetan” izeneko agiria, , Manu Robles Arangiz fundazioak plazaratzen dituen Ingurumen buletinetan 19.a osatzen duena. Bertan sindikatuak azaltzen duenez, “106.000 lanpostu berde berri sortu daitezke Hego Euskal Herrian sektore estrategikoetan iraunkortasunaren aldeko apustua egiten bada. Baldintza nagusietakoa ekoizpena, kontsumoa eta lanaren inguruan ditugun ideiak aldatzean...
Read MoreHondakinak eta Etika, Antonio Casadorekin elkarrizketa bideoan
Antonio Casado da Rocha filosofia irakasle eta ikerleak elkarrizketa interesgarria eskaini dio Ekogunearen webgunean Julen Iriondori. “Antonio Casado da Rochak etikatik alderatu ditu hondakin ereduak” albistean azaldu bezala, irakasleak etikaren ikuspegitik alderatu ditu hondakinak kudeatzeko sistema zaharra eta Atez Atekoa, bai idatziz eta bai zenbait herritan eskaini dituen hitzaldietan. Orain Ekogunearen 32. saioa biltzen duen bideo honetan Iriondori mintzo zaio programaren 13....
Read MoreArrasaten Atez Atekoari aukera ematea eskatzeko elkarretaratzea egin dute
Arrasate Zero Zabor taldeak deituta, Monterron parkean agerpen publiko jendetsua burutu da asteartean, ekainak 11. Udala hondakinen gaiari zein irtenbide eman gogoetatzen ari den bitartean, herritarrok aldarrikatu dute hondakinen %80 gaika bereizirik biltzea ahalbideratzen duen sistema ezarri dadila herrian. Harmailetan jarrita Zero Zabor asmoarekin bat egin duten herritarren aurrean zera argudiatu dute antolatzaileek: “Errauskailua martxan jarri edo %80 gaika bildu, beste aukerarik ez...
Read MoreCasado da Rocharen elkarrizketa ‘Hernaniko Kronika’n
Gaur, ekainak 11, Hernaniko Biteri kultur etxean 19:00etan “¿Es el atez-ate un medio más ético de gestión de residuos? ¿Por qué?” izenburupean hitzaldia eskain behar duen Antonio Casado da Rocha filosofia irakasle eta idazlea elkarrizketatu dute Hernaniko Kronika egunkarian. Galde-erantzunak leitu daitezke “Hondakinekin hemen egiten dugunak mundu osoan pizten du interesa”...
Read MoreCasado da Rocha Atez Atekoaren etikaz mintzatuko da Hernanin 11n
Hernanin Zero Zabor taldeak antolatuta, ekainaren 11an, 19:00etan Hernaniko Biteri kultur etxean Antonio Casado da Rocha mintzatuko da gai honen inguruan: “¿Es el ‘Atez- Ate’ un sistema más ético de gestionar los residuos? ¿Por qué?” Antonio Casado da Rocha (1970) filosofo eta ikerlariak Dilemata gunean plazaratu dituen lau artikulutan landu du hondakinen kudeaketarako eredu ezberdinen eta etikaren arteko harremana. Euskaraz publikatutako Esku Ezkerraz poema liburuaz gain,...
Read MoreEtika eta hondakinez mintzatu da Kanarietan Antonio Casado da Rocha
Filosofian irakaslez gain idazle ere baden Antonio Casado da Rocha hondakinak etikaren ikuspegitik aztertzen ari da, ARGIAk berrikitan azaldu zuenez. Maiatzean Kanarietako La Laguna unibertsitatean izan da, han Dilemata pentsamenduzko webguneak antolatutako atelier batean eta bertan plazaratu du hitz egindakoaren laburpena: “Ética y gestión de residuos urbanos (4): micro, meso y macro“. Antonio Casadok ekainaren 11n hitzaldia emanen du Hernanin izenburu honekin: “¿Es el...
Read More
Iruzkin berriak