Zestoan alderatu dituzte edukiontzien eta Atez Atekoaren emaitzak errefus kopuruetan
[Pello Zubiria Kamino] Zestoako udalak erabakia du Atez Ateko komunitarioa (aurrekoa udalak Bildu eta EAJren botoz adostua) kendu eta ezartzea edukiontzi bidezkoa. Herritar talde batek, gaikako bilketaren emaitzekin zer gertatuko den kezkatuta, bi sistemak alderatu ditu; izan ere, Zestoako udalerrian herriko kaxkoan egiten da Atez Ateko komunitarioa eta landa gunea osatzen duten auzoetan aldiz edukiontzitan biltzen dira. Horretarako, Mankomunitateari baimena eskaturik, bi sistemetan egun berean...
Read MoreZestoako 720 herritarrek udalari oraingo sistemari eustea eskatu diote
Hainbat herritar elkartu zen Zestoan larunbatean, 22, udalari eskatzeko orain daukan gaikako bilketari eutsi diezaiola, aurreko legealdian udalbatzak aho batez erabakita ezarri bezala. “Ongi egiten jarraitu nahi dugu!” hizkien inguruan mosaikoa osatu zuten Laranjadi plazan. Udalari eskaria 720 herritarrek sinatu dute. Gaikako bilketa komunitarioa darabilte Zestoan orduan agintean zegoen Bilduk eta EAJk adosturik, baina jelkideek alkatetza eskuratutakoan edukiontzi txipdunak ezartzea...
Read MoreZestoan sinadurak biltzen ari dira: “Ondo egiten jarraitu nahi dugu”
Zestoan herritar talde bat sinadura bilketan hasi da 2014eko udatik hondakinak biltzeko daukaten sistema mantentzearen alde. Gaikako bilketa komunitarioa darabilte Zestoan orduan agintean zegoen Bilduk eta EAJk adosturik, baina jelkideek alkatetza eskuratutakoan edukiontzi txipdunak ezartzea erabaki dute modu unilateralean. Firma bilketan ari direnek diote: “Ondo ari gara Zestoan, eskualdeko eredu gara eta horrela izaten jarraitu nahi dugu”. Hondakin bilketaren gatazka betean,...
Read MoreZestoan dagoenekoz %82 biltzen dute gaika eta Aizarnazabalen %94
[Pello Zubiria Kamino] Urola Erdiko mankomunitateak jakinarazi du Zestoa iritsi dela bere hondakinen %82 gaika sailkaturik biltzera eta Aizarnazabal berriz %94ra. Ekain bukaeran ezarri zuten Zestoan blog honen beste albiste batean “gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” izendatu zena. Askoz txikiagoa den Aizarnazabalen, berriz, ekarpen-guneetan lagatzen dituzte bizilagunek beren hondakinak; ekarpen-guneok erabiltzen dituzte Atez Atekoa egiten duten udalek landa-eremuko...
Read MoreZestoan eta Aizarnazabalen abian dira bilketa sistema berriak
Agindutako egunean, ekainaren 30ean, aldatu dute hondakinak biltzeko sistema Urola bailarako Zestoan eta Aizarnazabalen. “Gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” deitzen ahal dena ezarri dute Zestoan Bilduk daukan udal gobernuaren eta oposizioan dagoen EAJren adostasunez; “Atez Ateko komunitarioa” ere deitu dakioke. Aizarnazabalen (776 biztanle), berriz, herritarrek hondakinak ekarpen guneetan utziko dituzte, hauek ere derrigor sailkaturik; Aizarnazabal herri...
Read MoreEkainaren 30etik hondakin sistema berria Zestoan martxan
Zestoan ekainaren 30ean abiaraziko dute hondakinen bilketarako sistema berria, udal gobernuan agintea daukan Bilduren eta oposizioan dagoen EAJren artean adostua. “Zestoan, gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” albistean aurreratu zenez, honakoak dira Zestoako sistemaren ezaugarriak: – Hondakinak etxeetatik gaika sailkaturik ateratzea derrigorrezkoa izango da: zabor nahasientzako kaleetan egoten ziren edukiontzi “berde” handiak desagertu egingo dira. – Zestoako...
Read MoreGipuzkoako Zero Zabor udalerriak 2014ko maiatzean: inbentarioa
[Pello Zubiria Kamino] Ondoko lerroetan aurkituko ditu irakurleak Gipuzkoan Zero Zabor kontsideratu daitezkeen herriak nork bere biztanle kopuruarekin (Wikipediak aipatzen dituen 2013ko errolden arabera). Udalerri bat Zero Zabor dela esan dezakegu bere hondakinen %70etik gora sailkaturik biltzen dituenean. Ondoren datozen herrietatik asko, gehienak, %80aren gainetik dabiltza. Aldiz, zerrenda horretatik kanpo geratzen diren herrietatik bakarrak gainditu du %50a, ale batzuek %40a eta gehienak...
Read MoreZestoan, gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa
[Pello Zubiria Kamino] Zestoan (3.361 biztanle) udal gobernu taldea daukan Bilduk eta oposizioan den EAJk aurkeztu dute Urola Erdiko zuzendaritzarekin adostutako hondakin sistema berria. “Gaikako bilketa komunitarioa” deitu diote, izango da “Atez Ateko komunitarioa” deituko dionik. Honela funtzionatuko du uda hasi aurretik martxan jartzekoa duten sistema berriak: – Hondakinak etxeetatik gaika sailkaturik ateratzea derrigorrezkoa izango da: zabor nahasientzako...
Read More
Iruzkin berriak