Sarrikotako udala eta herritarrak Usurbilen Atez Atekoa ezagutzen
Iparraldean Bil ta Garbi mankomunitateak hondakinak kudeatzeko dauzkan asmoen kontra matxinatutako herria da Sarrikota (Zuberoa). Bertan dagoenekoz hasiak dira lurrak mugitzen hondakinen tratamendurako Mendixka planta antolatzeko, Sarrikotako udalak auzitegietan aurkeztutako helegiteak bertan behera geratu ostean. Berrikitan Sarrikotako udal ordezkariak, alkatea buru, eta zenbait herritar Usurbilen izan dira Atez Atekoak bertan nola funtzionatzen duen ezagutzen, arreta berezia jarriz...
Read MoreEkainaren 27tik Sakanako herri gehienak Zero Zabor estrategian
Ekainaren 27an aldatuko dira Sakanako herri gehienak hondakinen kudeaketarako sistema berrira, hala jakinarazi dute prentsaurrean mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek eta kudeatzaile Adolfo Araizek. Egun horretan bilakatuko da Sakana Zero Zabor estrategian abiatu den lehen mankomunitatea. Oraingoz sistema berritik at geratu dira Altsasu eta Irurtzun. Sakanako gainerako herrietan hondakinen gaikako bilketa orokortua izango da. Garrantzia handia eman diote sakandarrek familen bakarkako...
Read MoreOrdizian zehaztu dute Atez Atekoa
Hondakinen atez ateko bilketa diseinatzeko prozesua eta oinarria jada adostuta,sistema martxan jartzeko urratsak emango dira jarraian. Hala adierazi dute gaur Ordiziako alkate Igor Egurenek eta Sasieta Mankomunitateko presidente Azeari Andonegik Ordiziako Udalean egindako prentsaurrekoan. Guztira, 1.200 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte-hartze prozesuan: “Benetan harro gaude lortu ditugun emaitzekin. Herritarrak zoriondu nahi ditugu erakutsi duten inplikazioagatik. Foru...
Read MoreLezon Atez Atekoarekin hilabetean %27 birziklatzetik %83ra pasatu dira
Lezoko udalak jakinarazi duenez, herrian hondakinen gaikako bilketarako Atez Ateko sistema jarri dutenetik hiru halakotu egin dute birziklatzen dutenaren tasa, %27tik %83ra pasata. Bestela esanda, nahasturik zaborretan botatzen duten kopura lezotarrek hilabetean jaitsi dute %73tik %17ra. Ainhoa Zabalo alkateak Lezoko herritarrei eta Udal ordezkariei eskerrak eman dizkie: “Orain zorionak ematea tokatzen zaigu eta herritarren inplikazioa eskertzea, inguruko beste herrientzako eredugarri...
Read MoreAlegian aurreratuta, 7an eta 8an kubo banaketak Anoeta, Irura eta Zizurkilen
Tolosaldeko mankomunitateak jakinarazi du ekainaren 7an eta 8an banatuko direla Atez Ateko bilketarako kuboak Anoetan (1.830 biztanle), Iruran (1.640 b.) eta Zizurkilen (2.910 b.). Aurreko asteburuan hasita egunotan ari dira lan bera burutzen Alegian (1.771 b.). Mankomunitateak bere webgunean ipinitako “Alegian gehiena banatuta, kubo banaketak asteburuan jaraituko du Anoeta, Irura eta Zizurkilen” azaldu duenez, Amasa-Villabonan (5.872 biztanle) ekain bukaeran egingo da kubo...
Read MoreGipuzkoako hondakin organikoak konpostatzera Nafarroako Funesera
Diario Vascok “Gipuzkoa exporta basura a 152 kilómetros” (egunkari horrek gaiarekin darabilen lerro editoriala ondo azaltzen duen titulua) ezagutarazi duenez, Gipuzkoan dagoenekoz era berezian sortzen den organikoa konpostatzeko azpiegitura faltan, Nafarroako Funesera eramango dute. [Eguneraketa]Deia egunkariak zabaldu du “Gipuzkoa tendrá que buscar otro lugar para enviar su basura tras el rechazo de Funes” albistean Nafarroako herri horretako udalak oztopoak jarri...
Read MoreSakanan hasi dira bilketa sistema berrirako materiala banatzen
Mankomunitateak bere webgunean “Hondakin sistema bilketa berria hasi baino lehen… material banaketa!” albistean jakinarazi duenez, ekainaren 3an hasi eta 17a bitartean banatuko dizkie herritarrei Sakanako Mankomunitateak hondakinak etxez etxe biltzeko materialak. Sakanako herri guztietan, erabaki gabe segitzen duten Altsasu eta Irurtzunen ezik, hondakin guztien bilketa gaika egingo da, organikoarentzako eskaintzen den bi aldagaiotako bat hautatuta: edo nork berea konpostatuz...
Read MoreAlegian aste honetan banatuko dira Atez Atekorako kuboak
Diario Vascok “Atez ateko bilketarako kuboen banaketa” albistearekin jakinarazi duenez, Tolosaldeko Alegian (1.171 biztanle) maiatzaren 31n hasita ekainaren 2a arte banatuko ditu udalak ekainaren 17an hastekoa duten Atez Ateko bilketarako kubo eta gainerako materialak.
Read MoreZaldibia hondakinen %84 gaika berezirik jasotzera iritsi da
Martxoaren 22an Legorreta eta Itsasondorekin batera hondakinak gaika Atez Ate bilten hasi zen Zaldibiako udalak bere webgunean “Atez Atekoarekin %84era iritsi gara!” albistea plazaratuta jakinarazi du, Sasieta mankomunitatearen datuak erabiliz, herrian %84ko birziklatze tasara iritsi direla.
Read MoreTolosa Zero Zaborrek Patxi Amantegiri elkarrizketa publikorako deia egin dio
Tolosa Zero Zaborren izenean Itzea Urkizuk Gipuzkoako Atez Atekoaren kontrako plataformen buru Patxi Amantegiri elkarrizketa publiko bateako deia egin dio Hitzak argitaratu duen “Tolosa Zero Zaborrek batzen gaituzten puntuak azpimarratzea garrantzitsutzat du” gutunean. Honela bukatzen da gutuna: “Gure ustez gehiago dira batzen gaituzten puntuak, banatzen gaituztenak baino, beraz, eskain diezaiogun Tolosako herriari aukera paregabea. Honegatik guztiagatik, Tolosa Zero Zaborrek...
Read More
Iruzkin berriak