Tolosan hasi da hondakinen kudeaketaren eztabaida
Hondakinen kudeaketarako lantaldea lehen fasearen amaierara iristen ari da Tolosan. Asteazkenean, maiatzak 23, 19.00etan pleno aretoan hondakinen inguruko datu ekonomikoak lantzekoak zituzten. Tolosako Aralarrek agiri batean adierazi du herritar guztien artean bideratu behar dela eztabida, Atez Ateko sistematik hein batean aldentzen den Itsasondokoa ere izan daitekeela aukera, baina edozein gisan gaikako bilketak derrigorrezkoa izan beharko duela. Noticias de Gipuzkoa “Tolosaldeko...
Read MoreEspainiako Ingurumen Ministroak Usurbilgo alkate ohia zoriondu du atez atekoagatik
Espainiako Ingurumen ministro Miguel Arias Cañetek Usurbilgo alkate ohi Xabier Mikel Errekondo zoriondu du atez ateko hondakin bilketarekin lortzen ari diren emaitzengatik. Errekondok berak jakinarazi du Twitter bidez ondorengo mezuarekin. Ingurumen Ministro Cañete jnak. pertsolalki zoriondu nau Usurbilen hiri hondakinen kudeaketan #atezateko bilketan lortu emaitzengatik — XabierMikelErrekondo (@XabierMikel) May 23,...
Read MoreZumaiako ‘Galerna Sarean’ blogean gazteek Atez Atekoa azaltzen dute (bideoa)
Zumaiako Gazteek (Zuga) plazaratzen duten Galerna Sarean blogean eskegi dute “Hondakinen Atez Ateko Bilketa” bideoa, “Zirt edo Zart” saileko bigarrena. galernasarean.info “Hondakinen Atez Ateko...
Read MoreSozialistek baldintzak jarri dizkiote EAJri San Markon agintetik Bildu kentzeko
EAJk proposatu duenez errauste plantaren aldekoek Bilduri San Marko mankomunitatea kentzea, PSEk bi baldintza ipini dizkio elkarlanari: batetik itxarotea Alduntzin diputatuak hondakinen kudeaketarako proposamen berria aurkeztu arte, eta bigarrenik, Alduntzien plana behar bezalakoa ez izatekotan Lasarteko udalak kendu diezaiola Bilduri San Markon daukan ordezkaria. Diario Vasco “El PSE pone condiciones al PNV para desbancar a Bildu de San...
Read MoreAlduntzin diputatua eta Hernaniko alkatea Atez Atekoa azaltzen Bizkaiko Batzar Nagusietan
Gipuzkoako ingurumen eta azpiegituren diputatu Juan Karlos Alduntzinek eta Hernaniko alkate Luix Intxauspek hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa azaldu eta defenditu dute Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bizkaiak eten duelarik azken urteetan bezala Gipuzkoako hondakinen zati bat bere lurraldean hartzeko tratua, Alduntzin eta Intxauspek hitzaldi gehiagotan esplikatuko omen diete bizkaitarrei zertan datzan Gipuzkoako eredu berria eta zergatik egiten dioten uko errausketari. El Pais “Gipuzkoa...
Read MoreKatalunian Atez Ateko bilketa egiten duten herrien elkargoak salatu du hondakinen politizatzea
Katalunian hondakinak Atez Ate biltzen dituzten herrien elkarteak –Associació de Municipis Catalans per la Recollida Selectiva Porta a Porta– bere webgunean salatu du hondakin bilketaren inguruan Euskal Herrian azken hilabeteetan sortu den nahasmendu politikoa. Gogorarazi du Katalunian CiU, ERC, PSC, PP, ICV eta alderdi independienteek agintzen duten herrietan erabiltzen dela kudeaketa sistema hori, han nagusiki 15.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan baina Italian 100.000...
Read MoreEkainaren 17rako ekitaldi jendetsu alaia prestatzen du Donostian Gipuzkoa Zero Zaborrek
Gipuzkoa Zero Zabor koordinakundeak prentsaurrekoan azaldu duenez, ekimen erraldoi bat prestatzen du ekainaren 17rako Donostian errauste plantari ez eta hondakinak kudeatzeko alternatibari bai esateko. Hamarretan hasiko diren ekitaldiak bururatzeko, haize errota handi bat irudikatuko duen mosaiko erraldoia osatuko dute hartara biltzea espero duten milaka herritarrek. Gipuzkoa Zero Zabor “Aire garbiak bira nazan. Mosaiko erraldoia. Ekainak 17 Donostian” Berria “Gipuzkoako Zero...
Read MoreKarlos Ormazabal (EAJ): “Bilduk 50 urtez gibeleratu nahi gaitu, zaborra espaloietan uzten zen garaietara”
Aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundian azpiegituren buru izandako Karlos Ormazabal zegamarrak Diario Vascori eta Goienari emandako elkarrizketetan salatu du Bilduk Atez Atekoaren zabaltzearekin herritarrek 50 urtez atzera egitea nahi duela. Aldi berean, defenditu du hiri hondakinen errausketa, energia berreskuratzeko balio duelako eta errauskailu modernoek zaharrek bezala kutsadura arriskutsurik eragiten ez dutelako. Goiena “Carlos Ormazabal: ‘Errauskailuarekin balio...
Read MoreZero Waste Europek babestu ditu Gipuzkoan Atez Atekoa egiten duten herriak (albiste bilduma)
Maiatzaren 11tik 13ra Donostian Zero Waste Europe koordinakundeak burutu duen biltzarrean Gipuzkoara etorritako ordezkariek beren babesa azaldu diete Atez Ateko bilketa egiten ari diren herriei eta laster bide berari ekingo diotenei. Hasita Zero Waste mugimenduaren ordezkari ezagunena den Paul Conneten hitzetatik (“Atez atekoa elegantea, kreatiboa eta eredugarria da”, deklaratu zion Hernaniko Kronikari), hemen biltzen ditugu biltzarraren inguruko albiste eta deklarazio ...
Read MoreGetaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako alkateek berretsi dute Zero Zabor asmoarekiko konpromisoa
Maiatzaren 4an Zarautzko alkate Juan Luis Illarramendi, Zumaiako Iñaki Agirrezabalaga, Orioko Beñat Solabarrieta, Getariako Nika Lertxundi eta Amaia Guruzeta Udal Elkarteko lehendakaria eta hondakinak biltzeko sistemari buruzko adierazpen bateratua egin zuten. Adierazpenean jasotakoaren arebera, aldaketa bat beharrezkotzat jotzen dute. “Bereizita jasotzen ez den guztia, herri batzuetan %75, Urtetako zabortegian uzten dugulako, horrek sortzen dituen ondorio ekologiko, ekonomiko eta...
Read More
Iruzkin berriak