Orioko hondakin gudua: alkatea 5. edukiontziaren alde, opozisioa Atez Ateko Bilketaren
“Orio Atez Atekora hurbiltzen ari dela dirudi” idatzi genuen Zubieta-SOSen. Egunotan Diario Vascon Orioko alkate Jon Redondo mintzatu da bostgarren kontenedorearen alde, Atez Ateko Bilketaren kontra… eta hurrengo hauteskundeetan botoa biltzeaz elkarrizketa batean: “El sistema de recogida puerta a puerta es un retraso“. Berrian “Jon Redondo, Orioko alkate jauna!” gutunaz erantzun dio Leire Zinkunegi Turismo eta Ingurumen Batzordeko buruak. Bataila gogorra edukiko dute...
Read MoreJordi Colomerren hitzaldia: Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da
Jordi Colomer Sanmarko Mankomunitatearen aholkularia Gipuzkoako Merkataritza Ganberan izan zen ekainaren 18an atez ateko hondakin bilketak dituen abantaila ekonomikoen berri ematen. Bilketa eta kudeaketa gastuak eta joera ekonomikoa kontuan hartu zituen, baita sortzen diren lanpostuak eta sailkapena ondo egiteko har daitezkeen neurri fiskalak ere. Horrez gain, errausketari buruz aritu zen. Albistea Garak “Atez ateko sistema hondakinak kudeatzeko erarik merkeena da” eta Berriak “Atez...
Read MoreGipuzkoako ordezkaritza Italian ibili da hango Atez Ateko Bilketa ezagutzen: kroniken bilduma
Gipuzkoatik ordezkaritza zabala joan da Italiako iparraldera bost eguneko bisita egitera, han Atez Ateko Bilketa sistemak nola funtzionatzen duen ezagutzera. San Marko mankomunitateko ordezkariak, Donostia, Errenteria, Hernani, Oiartzun, Pasaia, Urnieta, Usurbil eta beste herri batzuetako zinegotziak, AAB martxan dagoen herrietako Jarraipen Batzordeetako kideak eta herri komunikabide batzuk joan dira. Hernaniko Kronikak egingo dio jarraipena bidaiari, hona lehen artikulua: “Italian,...
Read MoreEkainaren 20an manifestazioa Donostian: “Atez Ate, Errausketarik ez”
Ekainaren 20an, igandez, eguerdiko 12etan hasita manifestazioa egingo da Donostian Zubietan Errauste Planta eraikitzearen kontra eta Atez Ateko Bilketa zabaltzearen alde. Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak deialdia izendatu du “Osasunaren alde, Errausketarik ez!… y basta de juegos“. Usurbilgo Itunak atera duen afitxak dio “Osasunaren alde (Moratoria) Erraustegirik ez“. Albistea Berriak eman du “Zero Zabor xedea zabaltzeko aliantza sortzeko dei egin die...
Read MoreGreenpeaceko ordezkari Julio Bareak Hernaniko Atez Atekoari sostengua adierazi dio
Greenpeace erakundean Espainia mailan hondakin eta kutsaduren arduraduna den Julio Barea Hernanin izana da, bertan martxan den Atez Ateko Bilketa ezagutu eta herritarrei bezala udalari sostengua adierazteko. Hernaniko Kronikak eman du albistea (Julio Barea: «Hernani lehenengo bagoian jarri da zaborrak kudeatzen, Kataluniaren parean») eta Barearen deklarazioa ikus daiteke YouTuben ipinitako bideo honetan: “Greenpeace con el Puerta a Puerta de Hernani“. Aurretik Barea Usurbilen izana...
Read MoreELA sindikatuaren eskuliburuxka Atez Ateko Bilketaz, erruaketaz eta Zero Zabor kontzeptuaz
ELA sindikatuak eskuliburu txiki oso polita plazaratu du hondakinen kudeaketa burutsuaren inguruan. “Zabor bilketa Atez Ate”, “Erraustegirik ez!” eta “Zero Zabor” ideiak nabarmendu dituzte azalean. Folletoa Hernanin Zero Zabor gunean ikus daiteke.
Read MoreOiartzun, atez atekoari esker, birziklapen emaitza bikainak lortzen ari da
Oiartzungo Atez Ateko bulegoak lehen balorazioak eskaini dizkio Gara egunkariari, eta honek gainera herritar batzuen iritziak ere bildu ditu “Oiartzun, atez atekoari esker, birziklapen emaitza bikainak lortzen ari da” erreportajean. Diario Vascok jakinarazi duenez “Udalak atez atekoaren jarraipen komisioa sortuko du” eta herriko ikasleak berriz urte betean Agenda 21 programaren barruan gaia landu ondoren ikasleak Atez Atekoaren alde omen daude: “Oiartzungo Ikasleek atez ateko...
Read MoreHamaikabat alderdiaren gezur-bonbak Atez Ateko Bilketaren kontra
H1! alderdia Donostialdeko bere politikagintzaren ardatza udal hauteskundeen aurretik Atez Ateko Bilketa zapuzteko ahaleginean zentratzen ari da. Maiatzaren 6an haizatu zuen Usurbilek hondakinen %40 kanpora bidaltzen duela, Usurbil-Oiartzun-Hernaniren artean aurten 5.000 tona esportatuko dietela ondoko herriei eta hauek 600.000 euroko galerak izango dituztela: ikusi Diario Vascon “H1! denuncia que el 40% de la basura de Usurbil se deposita en otros municipios“. Egunotan Hernaniko H1!...
Read MoreHernaniko alkatearen elkarrizketa Atez Ateko Bilketak 18 egun bete dituenean
Noticias de Gipuzkoak elkarrizketa luzea egin dio Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiari, bi zatitan: “Ningún sistema de gestión de residuos consigue a día de hoy que no haya vertedero” eta “No hay ninguna intención de abandonar la Mancomunidad de San Marcos“. Bitartean, herriko Hamaikabat eta EAJk salatu dute udalak Santa Barbarako harrobia erabiltzen duela hondakinen geltoki gisa baimenik gabe: “Hamaikabat y PNV denuncian que la basura de Hernani se almacena “sin...
Read MoreOiartzunen abian da Atez Ateko Bilketa
Usurbil eta Hernaniren ondoren, Oiartzunen ere maiatzaren 23tik abian da Atez Ateko Bilketa. Diario Vascok biharamonean titulatu du: “Oiartzun se suma a la recogida de basuras puerta a puerta“. Igandean bertako albisteak, hona: Diario Vasco “Dena prest igande honetan hondakinak atez ate biltzen hasteko Oiartzunen” eta Gara “Atez atekoarekin hasteko gogoz dago Oiartzungo alkate Aitor Etxeberria“. Gainerakoan, informazio asko Oiartzun Atez Ate blogean eskaintzen da. Zorionak...
Read More
Iruzkin berriak