Ezkio-Itsason gaur desagertuko dira zabor nahasiendako edukiontzi handiak
Goierriko Ezkio-Itsasok (625 biztanle) gaur kenduko ditu bere udal eremutik azken urteotan tipikoak egin diren kontainer berde handiak, zabor nahasiak botatzeko prestatuak. Diario Vascok zabaldu duenez, gaurdanik birziklagune berriak erabiliko dituzte herritarrek. Gaurtik aurrera, halaber, debekatuta dago organikoa beste edozein atalekin nahasirik uztea. Oso herri sakabanatua den Ezkio-Itsasok gaurdanik funtzionatuko du Atez Atekoan ari diren udalerrietako landa eremuek bezala: hauetan ez...
Read MoreOrmaiztegin martxotik hondakinak Atez Ateko mistoan bilduko dira
Goierriko Ormaiztegin (1.303 biztanle) udal batzak aho batez onartu du hondakinen bilketa sistema berria, Ataungoaren berdintsua (eta Legazpikoaren oso antzekoa, kendurik Legazpin hala nahi duten familiei atarian hartzen zaiela organikoa ere): gaikako bilketa derrigorrezkoa da, edukiontzi berde handia desagertzen da, kaleko edukiontzi handietan biltzen dira bereizirik ontzi arinak (horia), beirakiak (berdea), paperkiak (urdina) eta organikoa (marroia) eta, aldiz, azken errefusa astean behin...
Read MorePasai Antxon erabakita daude zintzilikarioak eta bilketako guneak
Pasaiako udalak Antxoko herritarrei ezagutarazi die familia bakoitzak non laga beharko dituen laster bere hondakinak ondo sailkaturik. Batzuek horretarako zintzilikario edo posteak usatu beharko dituzte, alde zaharreko beste batzuek horretara egokitutako sotoak edukiko dituzte eskueran. Familia bakoitzak jaso du dagokionaren foto-muntaia. Oraindik eperik jakin ez den arren, laster hasiko du udalak bilketarako ontzi eta bestelako materialen banaketa. Albistea bildu dute Hitzak (“EAJren...
Read MoreKataluniako Vic (41.000 biztanle) Atez Atekoan hasiko da 2014an
Associació de Municipis Catalans per la Recollida Porta a Porta elkarteak zabaldu duenez, Kataluniako Vic hiria 2014an hondakinak atez ate biltzen hasiko da. Udalak urtarrilaren 13an egindako osoko batzarrean erabaki zuen sistema berrira aldatzea. Sistema berriaren aldeko botoa eman zuten 21 zinegotzietatik 16k (CiUko 8k, CUPeko 2k, PSCko 2k, ERCko 2k, ICVko 1ek eta Solidaritateko 1ek), kontra bozkatu zuten bakarrak Plataforma x Catalunyako 5 zinego ultraeskuindarrak izan ziren. 41.647...
Read MoreGaurtik Tolosaldeko Ikaztegieta Atez Ate
Gaur, urtarrilak 8, hondakinen sistema berrira pasatuko da Tolosaldeko Ikaztegieta (469 biztanle). Ikaztegieta bi eremutan banatu dute: landa eremukoek giltzaz ireki ahal izango duten bilketa guneetan lagako dituzte hondakinak gaika sailkaturik (Atez Atekoa egiten den herri guztietan horrela egiten dute aparte bizi diren baserri eta beste etxeetakoek) eta kaxkokoei atez ate bilduko zaie. Ikaztegietako etxeek ez dute zintzilikariorik edukiko, altuera apaleko etxeak izanik ontziak lurrean utzita...
Read More‘El Pais’ egunkaria Atez Atekoaren emaitzak goraipatzen… Katalunian
[Pello Zubiria Kamino] Errauste plantaren aldeko eta gaikako bilketa orokortuaren (Atez Atekoaren) kontrako gurutzadan Diario Vascoren itzalean bere ahalegina egin duela nabarmendu izan da blog honetan. 2012ko maiatzean “‘El Pais’ egunkariak markatu du Atez Atekoaren aurkako ofentsiba zabalago baten hasiera” plazaratu zen, aipatuz Mikel Ormazabal kazetariak sinatutako erreportaje zabala titulutzat Rebelión en Gipuzkoa contra la recogida de basura puerta a puerta zaramana,...
Read MoreGarbia plataformek Legazpi aipatu dute 5. edukiontziaren emaitzen eredu
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok eman du albistea: “Plataformas vecinales dicen que el 5º contenedor logra resultados similares al PaP. Ponen como ejemplo la tasa del 75% de recogida selectiva lograda en Legazpi, donde hay un sistema mixto, ‘principalmente gracias al contenedor marrón’“. Adierazpen horiek egin dituzte Gipuzkoan Atez Atekoaren kontra ari diren plataformek, Tolosako Patxi Amantegi buru, Batzar Nagusietan gaiaz egiten ari diren agerpen eta...
Read MorePasai Antxon zintzilikarioak eta lokalak erabiliko dituzte Atez Ateko bilketan
Pasai Antxon (4.600 biztanle) ari dira zehazten negua bukatzerako abian jarriko duten Atez Atekoaren hainbat ezaugarri. Egunotan jakin dute herritarrek beren hondakinak bi era hauetako batean laga ahal izango dituztela: batzuek zintzilikarioetan, besteek horretarako udalak prestatutako lokaletan. Bilketa egunak ere ezberdinak izanen dituzte, Hitzak azaldu duenez: Zintzilikarioetan organikoa igandeetan, asteazkenetan eta ostiraletan bilduko dute; ontzi arinak astelehen eta ostegunetan; papera...
Read MoreOndarroan Bizkaiko lehen Atez Atekoa
[Pello Zubiria Kamino]Hitzak azken asteotan zabaldutako albisteei esker ezagutzen zen Bizkaiko Lea-Artibai (26.500 biztanle) eskualdeko herrietan udalen eta herritarren arteko elkarrizketa prozesuak martxan zirela hondakin kudeaketa sistema aldatzeari begira, urtea bukatzearekin amaitzen baita orain arteko bilketa egin duen konpainiarekiko tratua. Egunotan plazaratu dira aldaketak nola mamituko diren erakusten duten berriak. Gaikako bilketan eskualdeak %70a gainditzea jarri duelarik helburu,...
Read MoreBergarako alde zaharra Atez Atekorako prestatzen ari da udala
Bergarako udalak urte berriarekin du hastekoa hondakinen gaikako bilketa sistema berria, Eguberrietako festen ostean. Ordurako materialak banatzeaz gain, azpiegitura bereziak prestatu ditu 2003tik kultur ondasun izendatuta dagoen gune historikoan: bestelako auzoetan hondakinak biltzaileei uzteko prestatu diren zintzilikarioen ordez, alde zharrean bilketa gune itxietan pilatuko dira Goienak “Alde zaharreko hondakin bilketa puntuak zehaztu dituzte” albistean zabaldu duenez. 10 puntuak...
Read More
Iruzkin berriak