Ekintza Donostian: zenbat ondasun alferrik galtzen dugu kontainer batean?
Abenduaren 2an, eguerdiz, Errausketaren Aurkako Mugimenduko talde batek Donostiako erdigunean aliritzian hautatutako edukiontzi baten karakterizazioa egin zuen. Edukiontzi hartan, teorian, ez zuen errefusa baizik egon behar. Hala ere barruan zegoena aztertuta, ekintzaileek berriro ere erakutsi dute zeramatzan hondakinetatik gehienak berrerabili, konpostatu edo birziklatzeko modukoak zirela. Kontrolik eta pertsonalizaziorik gabeko hondakin sistema txar baten emaitzak utzi dituzte...
Read MorePasaian agerian utzi dute zertara daraman borondatezko edukiontzien sistemak
Pasaiako udalaren hondakinen kudeaketarekin kezkatuta dauden herritar batzuek errefusarentzako kontainer bat hustu eta aztertu dute Pasai Antxon. Barrenean zeraman gehiena birziklagarria zela erakutsi dute: benetako errefusa %11,29 besterik ez zen eta, aldiz, organikoa %64,2. Bideoaz zabaldu dute ekintza. Igandean, azaroak 5, burutu dute ekintza. Teorian errefusa uzteko besterik ez diren edukiontzi grisetako bat hustu dute, barruan zeramana aztertzeko. Ekintzaileek esanaren eta zabaldu duten...
Read MoreZestoan alderatu dituzte edukiontzien eta Atez Atekoaren emaitzak errefus kopuruetan
[Pello Zubiria Kamino] Zestoako udalak erabakia du Atez Ateko komunitarioa (aurrekoa udalak Bildu eta EAJren botoz adostua) kendu eta ezartzea edukiontzi bidezkoa. Herritar talde batek, gaikako bilketaren emaitzekin zer gertatuko den kezkatuta, bi sistemak alderatu ditu; izan ere, Zestoako udalerrian herriko kaxkoan egiten da Atez Ateko komunitarioa eta landa gunea osatzen duten auzoetan aldiz edukiontzitan biltzen dira. Horretarako, Mankomunitateari baimena eskaturik, bi sistemetan egun berean...
Read MoreEH Bilduk pizgarriak eskatuko ditu Bilbon 5. edukiontzia erabiltzen dutenentzat
[Unai Brea] Bilboko EH Bilduk iragarri du bosgarren edukiontziaren erabiltzaileentzako zerga-pizgarriak eskatuko dituela datorren Udalbatzan. Neurri horren bidez Bizkaiko hiriburuak dituen hondakin organiko bilketa portzentaje negargarriak hobetzeko asmoa agertu dute. 2015era arte, Deustuko auzoan baino ez dira izan hondakin organikoak bereizteko edukiontziak –horiek 2012an paratu zituzten, proiektu pilotu modura–. Iazko azaroan zazpi auzo gehiagotara eraman zuten edukiontzi marroia, eta...
Read MoreEderretik ezer ba ote dauka kontainer berde zatar horrek?
[Pello Zubiria Kamino] Lorpen handia bailitzan aurkeztu du Diario Vascok, tituluaren “ya” horrekin azpimarratuz: “Pasaia ya deposita la basura en cinco contenedores“. Kaleko edukiontzi handiak eta batik bat berde handi orojalea desiragarria balitz bezala, EAJk eta PSEk gaikako bilketa desegiten duten udalerri guztietan berriro zabaltzen duten kontainer handi usain txarreko eta kutsatzaile hori. Aldiz, gaikako bilketa txukuna antolatu duten lekuetan herritarrek nabarmendu...
Read MoreHondakinen Gipuzkoako gerran hurrengo gudua: Pasaia
[Pello Zubiria Kamino] PSEk (alkatetza) eta EAJk osatutako udal gobernu berriak espero bezala baldin badoaz gauzak, Pasaian urte bete eskas iraun izango du hondakinen Atez Ateko bilketak: urrian barrena berriro edukiontzi handiak zabalduko dituzte herrian eta birziklatzea borondatezkoa izango da, zeina esatea baita kutsatu ala ez erabakitzea familia bakoitzaren nahiaren baitan geratuko dela. Oarso Bidasoako Hitzak zabaldu duenez, urriaren 27 eta 28an egingo dute aldaketa Trintxerpen eta...
Read MoreBilbon herritarrak desanimatzen: bilketa zerbitzuak hondakinak nahasten ditu
Hondakinen bilketa zerbitzuek kamioi berean zamatzen dituzten festetan herritarrek kontainer ezberdinetan gaika sailkatutako hondakinak. Bilboko EH Bilduk sareratu duen bideo batean ikus daiteke. Bideoak egiten du herritar askok egiten duten galdera bera: zergatik eskatzen digute birziklatzeko, gero gaika sailkatutako guztia nahastuta biltzen badute? Antzeko salaketa egin zen orain aste batzuk Donostiako bilketa...
Read MoreBosgarren edukiontzia maiatzean iritsiko da Iruñeko auzoetara
Edukiontzi marroia ezartzeko hirugarren faseari ekin dio Iruñerriko Mankomunitateak. Horren barruan, 1.511 edukiontzi berri jarriko dituzte. Bi kanpainetan eginen dute. Lehena, maiatzean eta ekainean garatuko dute. Maiatzean, gai organikoak biltzen dituen edukiontzia Buztintxurira, Sanduzelaira, Arrotxapera, Arantzadira, Artikara eta Berrobeitira iritsiko da. Ekainean, Txantreara, Magdalenara eta Antsoainera. Bigarren kanpaina irailetik abendura gauzatuko dute. Horren eskutik edukiontzi...
Read MoreDonostian 20.000 familiak daukate giltza organikoa bereizten hasteko
[Pello Zubiria Kamino] Egunotan Donostiako Udalaren Joko Garbia webguneak goiburuan dio 20.000 familia baino gehiagok jaso dutela giltza hondakin organikoak berezirik kaleko edukiontzian lagatzeko. Martxoaren 4an zehazki 20.091 diren familia horiei gehituz gero nork bere etxean konposta egiten ari diren beste 850ak, denetara 21.000ko kopurua gainditu da Donostian. Zentsuaren arabera 184.000 biztanle dauzkan hiriko familien %25 gainditua izan behar du. Bilduk gehiengorik gabe agintzen duen...
Read MoreBizkaiak ez du betetzen bere Hondakin Plan Nagusia organikoaren bilketan
[Pello Zubiria Kamino] Albistearen datu garrantzitsuena Zero Zabor ingurumen babeserako elkarteak (Gipuzkoa Zero Zabor) eman du “Bizkaia, organikoa ezin jasota” albistean: “Bizkaiko Foru Aldundiak helburu bat ipini zuen 2005ean: 2016rako 24.000 tona inguru organiko jasotzea urtean. Hala ere, iaz Bizkaian 5.000 tona hondakin organiko jaso ziren bakarrik. Lortu nahi zenaren bosten bat soilik”. Gipuzkoan egiten denarekin alderatuz gero, kopuru mingarriak dira: 2013ko...
Read More
Iruzkin berriak