Getxon Bilduk ez du oztopatuko 5. edukiontziarekin proba egitea
Bi informazio kontrajarri publikatu dira egunotan Getxoko udalak hondakinen kudeaketaz erabaki duenari buruz. El Correok PPren salaketa bati jaramon eginik iragarri du Andra Mari auzoan, 20.000 herritarren hondakin organikoak atez ate bilduko dituela udalak, EAJ eta Bilduk plan berrian hala adosturik. Aldiz Berriak, egia izateko itxura osoa duen kronikan, aurreratu du 20.000 herritarren organikoa bostgarren edukiontzi marroian biltzeko proba egingo duela EAJren udalak eta Bilduk ez duela hori...
Read MoreGipuzkoako PIGRUGaren 10 urteak
Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Plan Nagusia (PIGRUG gaztelaniazko sigletan) abiarazi zutela 10 urte betetzean, Berria egunkariak kronologia grafiko batean bildu ditu bere baitako gertakizun garrantzitsuenak. Duela bi aste Iñaki Petxarromanek aztertu zituen “Hamar urte kea botatzen” kronikan. Berria “Hamar urte kea botatzen” eta “Gipuzkoako hondakinen plana onartu zutela, hamar...
Read MoreAtez atekoaren kontrakoek Zarautzen proposamen berria aurkeztu dute
Zarautzko ‘Birziklapena Bai, Atez Atekorik Ez’ plataformak oraingo edukiontzien bilketa hobetzeko proposamenak aurreratu dizkio udalari. Tartean, errefusa biltzeko edukiontziei tapa pintatu eta horiek erabiltzea kontzientziazio kanpainei esker gero eta gehiago bilduko omen den organikoa jasotzeko. Diario Vasco “Nueva propuesta para mejorar los porcentajes de reciclaje“
Read MoreUrola Kostan aldaketak bostgarren edukiontziaren erabileran
Krisi ekonomikoa dela eta, Urola Kosta mankomunitateak ez dizkie orain arte bezala dohainik banatuko hondakin organikoa lagatzeko zorro biodegradagarriak 5. edukiontzi edo marroian uzten dituztenei. Ordainetan, hiru formula eskaini dizkie herritarroi: organikoa zorrorik gabe zuzenean isurtzea edukiontzi marroian, plastikozko zorroan eraman baina zuzenean isuri eta zorroa etxeratzea edo, hirugarrena, norberak erostea poltsa biodegradagarria. Hitza “Udal elkarteak ez ditu poltsa...
Read MoreBergarako udalean hiru ordu eta erdiz eztabaidatu dute hondakinez
Bergarako udalak astelehen iluntzean burutu zuen EAJko zinegotziek eskatutako bilkura monografikoa. Hiru ordu eta erdiz eztabaidatu zen atez atekoaz eta oro har hondakinen kudeaketaz, parte hartu zutelarik udaleko ordezkariek, oposiziokoek, teknikariek, kontrako plataformakoek, Zero Zabor taldekoek, eta beste hainbatek. Bertan izan ziren Debagoieneko ordezkari politiko asko. Bergarako eztabaida luzeak eman zuenaren berri eskaini dute Goienak eta Diario Vascok. Udalbatzaren biharamunean, Atez...
Read MoreNafarroako hondakin organikoen bidai luzea aztertu du Lurrak
Navarra Verde – Nafarroa Berdea buletina argitaratzen duen Lurra talde nafartarrak analisi batean laburbildu ditu herrialde honetako bailara eta udaletan etxeetako hondakin organikoari ematen zaizkion aterabide ezberdinak. Navarra Verde “El largo viaje de los biorresiduos en Navarra“
Read MoreLegazpiko alkateak eskatu du atez atekoari aukera bat ematea
Legazpiko alkate Kepa Urzelaik euskaraz eta gaztelaniaz prentsa idatzian plazaratu duen “Polemika? Ez, emaitzak eta ekonomia” iritzi artikuluarekin eskatu du herrian hondakinen gaia polemika politikoetatik atera, sistema ezberdinen emaitzak eta kosteak alderatu eta atez ateko bilketari aukera bat ematea. Urzelaik aitortzen duenez, gaiak Katalunia bezalako herrialdeetan liskarrik sortu ez arren “Legazpin, ordea, giro nahasia eragin du gai honek, eta arduratuta gaude”....
Read MoreAretxabaletako udalak hondakinen kudeaketa on baterako ideiak eskatu dizkie herritarrei
Aretxabaletako udalak herritarrak konbidatu ditu abenduaren 20a baino lehen aurkeztu ditzaten herriko hondakinen kudeaketa hobetzeko ideiak, honako baldintzok harturik kontutan: hondakinen bilketa gaika egiten dela, derrigorrez biztanleriaren %100ak parte hartuko duela, bilketa pertsonalizatua dela, jarraipena izan dezan eta gutxienez %80ko birziklatze-tasak lortzen dituela. Goiena “Hondakinen kudeaketa sistemaren gaineko ideiak botatzeko aukera eman gura die Udalak...
Read MoreBostgarren edukiontziaren benetako erabilera bideoz 3 minututan azalduta
YouTuben “Bost minututan” sinatzen duen erabiltzaileak bi bideo laburretan, euskaraz eta gazteleraz, azaldu du zergatik ez dituen emaitza hobeak lortzen hondakin organikoak biltzeko kaleetan ipinitako edukiontzi marroiak, bostgarren edukiontzia deituak. Bost Minututan “5. edukiontziaren benetako erabilera (Azterketa teknikoa 3 minututan)” eta “Utilización real del 5º contenedor (Análisis técnico en 3 minutos)” Bost Minututan erabiltzaileak egindako beste...
Read MoreUrnietako Bildu: “Atez atekoa defenditzen dugu, baina 5. edukiontzia jartzea errespetatuko dugu”
Berria egunkariak goizean zabaldutako albisteaz (“Urnietako EAJ, Bildu eta PSE bat eginik, bosgarren edukiontziaren alde egiteko“) argibideak eskaini dituzte Urnietako Bilduko zinegotziek, esanez Bilduk segitzen duela Atez Ateko sistema defendituz, PSE eta EAJk erabakita herrian edukiontzi marroia jartzea errespetatuko dutela eta Bilduk PSE eta EAJrekin adostu duena izan dela “Urnietako birziklapen tasa %65era iristeko pausoak ematea”. Berria “Urnietako Bilduk dio bere...
Read More
Iruzkin berriak