Irun eta Hondarribia artean urrian 109 tona organiko batu dituzte (eguneratua)
Txingudi mankomunitateko iturriak aipatuz, albistea zabaldu du Diario Vascok: “El contenedor marrón supera las expectativas de participación. En siete meses desde su puesta en marcha se han recogido 422 toneladas de residuos orgánicos vegetales“. Ekainean bildu zituzten 26 tonak urrian 109 tona bilakatu direla azaldu dute arduradunek, beren poza adieraziz hobekuntzagatik. 109 tona horien %17 Hondarribiari (16.518 biztanle) dagozkio, 18,5 tona eta %83 Iruni (61.102 biztanle). Bi...
Read MoreEibarren hondakinen tasa %20 igoko zaie 5. edukiontzian ez daudenei
Eibarko udalak jakinarazi du hamabost egun urritan 1.000 familia berrik eman dutela izena organikoarentzako edukiontzi marroiaren giltza (urtarriletik aurrera txipa izango dena) eskuratzeko. 5. edukiontziaren giltzarik jaso ez dutenei tasa %20 igoko zaiela iragartzeak ekarri du, antza, emaitza osasuntsu hori. Udalak, bestalde, herritarrei jakinarazi die denei komeni zaiela ahalik eta organiko gehien era berezian biltzea, gero GHKk bildutako hondakinei bi prezio jartzen dizkielako: zabor nahasia...
Read MoreArrasaten hitzartu dute 2015eko udan iristea gaika %70 biltzera
Arrasateko udalak antolatutako hondakinen mahaiak adostasuna lortu du hondakinen kudeaketa sistema berriaren inguruan. Urte bete barru, 2014ko bigarren seihilekoan, ekingo diote gaurko edukiontziei beste bi gehitu (bat errefusarentzako, bestea organikoarentzako, oraindik zehazteke dagoen kontrol sistemaz kudeatuko direnak) eta borondatezko sistemarekin bederatzi hilabetetan gaikako bilketa %70era ailegatzeko ahaleginari. Hau da, 2015ko udan erabakiko duela udalak, esan nahi baita 2015eko udal...
Read MoreOrioko udaletxean, birziklatze tasa adierazteko panela: %36
Orioko udaletxean, hondakinen mahaiaren erabakiz, panela ezarri dute azaltzen duena herrian zenbat ari diren birziklatzen. Une honetan “36” dio. Hitzak “Panel bat jarri dute Orioko udaletxean, birziklatze tasaren berri emateko” albistean azaldu duenez, gaur egun 1.200 etxetan dute hondakin organikoa bereizteko edukiontzi marroia, Orioko etxebizitzetatik %52tan. Ahalegin horrekin gaikako bilketa tasa %36raino eramatea lortu da, duela hiru urte herrian lortzen ziren...
Read MoreUrnietan zaborren zerga %20 garestiago 5. edukiontziaren giltzarik gabekoei
Urnietako udalaren erabakiaren berri Diario Vascok eman du: “Incremento del 20% en basuras a los que no participan en el 5º contenedor“. Borondatezko edukiontzi marroian biltzen dira hondakinak Urnietan eta sistema horrekin orain arte “Urnietan urte betean borondatezko edukiontziz %43 birziklatzera iritsi dira“, urruti samar geldituz helburutzat duela urte bete markatutako %65etik. Sistema borondatezkoa izanik eta kontrol pertsonalizatu gabea, organikoa lagatzeko...
Read MoreUrnietan urte betean borondatezko edukiontziz %43 birziklatzera iritsi dira
Urnietako udalak bere herritarrei agiri honekin jakinarazi dienez urte betean lortu dute hondakinen gaikako bilketa %32tik %43ra pasatzea. Udalak zorionak eman dizkie lorpen horrengatik herritarrei. Aldi berean, aitortu du Urnietan bertan ere %5 jaitsi dela sortutako hondakin kopurua, gainerako herrietan gertatu den moduan. Justu urrian burutu da urte bete EAJk (berak dauka udal gobernu taldearen agintea), PSEk eta Bilduk edukiontzien bidez borondatezko bilketan ahalegin berria egitea adostu...
Read MoreArrasaten 9 hilabeteko froga edukiontzi bidez %70ra iristeko
Arrasaten udalak antolatutako hondakin mahaiak (Bildu, EAJ, Aralar, Arrasate Garbi, Zero Zabor taldea, Ekologistak Martxan eta Ezker Anitzak osatuta dago, PSEk eta Stop PaPk alde egin zuten) aho batez adostu du datozen bederatzi hilabeteetan herrian egingo den froga. Goienak “Edukiontziak mantenduko dira Arrasaten hiri hondakinak jasotzeko, %70 gaika biltzea lortzen bada” honela laburbildu du akordioa: “Bi helburu adostu dituzte: gutxienez hondakinen %70 gaika biltzea eta tasa...
Read MoreTxingudiko organikoa: bilketa bitxia, hobaririk (ia) batere ez
[Pello Zubiria Kamino] Irun eta Hondarribiako hondakinak kudeatzen dituen Txingudi mankomunitateak iragarri berri du 2014ean zaborren tasa edo zergetan %1eko hobaria jasoko dutela hondakin organikoa edukiontzi marroian uzteko izena eman dutenek. EHBilduk Txingudiri aurpegiratu dio erabaki injusto bat hartu izana: «Lotsarik gabe, mankomunitateko presidenteak jaitsiera hau abantaila bezala saldu du, frakzio berri horren bilketan parte hartzen dutenak saritzeko modu bezala plazaratuz». EHBilduk...
Read MoreTolosako udalak aurkeztu du bost bilketa sistemaren arteko alderaketa
Tolosan hondakinen bilketa berri bat antolatzeko prozesua aro erabakitzailean sartu da atzo asteartez, urriak 22, herritarrei udalak egindako aurkezpenarekin. Bertan udal agintariek aurkeztu dute Idema ingeniaritza enpresak, (blog honek “Idemak bi hilabetetan egin beharko du Tolosarako hondakinen plan berria” albistean iragarri zen moduan) bost sistemaren artean egindako alderaketaren emaitza. Tolosaldeko Atariak “Hondakinen bilketa sistema berria erabakitzeko azken...
Read MoreTolosako udalak 22an aurkeztuko du bilketa sistemen konparaketa
Tolosako alkate Ibai Iriartek iragarri du datorren asteartean, urriak 22, udalaren enkarguz Idema ingeniaritza enpresak hondakinen bilketa sistema ezberdinak alderatzeko prestatutako txostena aurkeztuko diela herritarrei. Tolosaldeko Atariak “Hondakin bilketa sistemen alderaketa aurkezteko herri batzarra izango da asteartean” albistean aurreratu duenez, ikerlanak honako sistemok alderatu ditu: bosgarren kontenedore boluntarioa (Zarautz), nahitaezko bost edukiontzietan...
Read More
Iruzkin berriak