Debagoienak lortu du gaika %80 bildu eta errefusa 75 kilora murriztea
[Pello Zubiria Kamino] “Debagoienan 4.600.000 kilo errefus sortu ditugu. (…). Proportzioak mantenduz Gipuzkoan 51 milioi kilo sortu beharko lirateke eta eraiki nahi duten erraustegia horren hirukoitza erretzeko dago diseinatuta. Orduan uste duguna da bidea dela errefus kopurua murriztu, diru mordoxka bat aurreztuko genukeelako bai tasetan baita makro-proiektuetan ere”. Elgetako alkate Iraitz Lazkanok horrela laburbildu du Debagoiena mankomunitateak hondakinen gaikako...
Read MoreDebak ere hondakinak Tolosako sistemarekin bilduko ditu
Deba (5.400 biztanle) herriak bere hondakinak Tolosako sistemarekin bilduko ditu laster, herritarrek galdeketan hala erabakita. Martxoaren 26tik 29ra bitartean udalak antolatutako galdeketan debarren %55ek hartu dute parte udalak antolatutako parte hartze prozesuan. Honetan finkatu ziren bozkatzeko hautatutako bi sistemak. Udalak aurrez erabakia zuenez, bozkatzeko sistemek bermatu behar zuten birziklatze tasak %60 gainditzea. Azkenean herritarrek bi sistema eduki dituzte hautatzeko, biak...
Read MoreArrasaten astelehenetikan Tolosako bilketa sisteman hasiko dira
Urtarrilean abiatzekotan zena arazo teknikoengatik atzeraturik, azkenean datorren astean ezarriko da hondakinen bilketarako sistema berria Arrasaten, bertako udalak jakinarazi duenez. Astelehenetik bertatik, martxoak 2, mondragoetarrek beren txarri-jana laga ahalko dute horretarako kaleetan dauden edukiontzietan, eta astean zehar burutuko da sistema aldaketa osoa. Arrasaten ezarriko dena oro har Tolosako sistema bera da (derrigorrezkoa da birziklatzea, kaleko edukiontzi handietan oinarritzen...
Read MoreZumaiako udalak jakinarazi du sistema berria udaberri honetan ezarriko duela
Nahasmendu pittin bat izan da Zumaiak hondakinen bilketa berria ezartzeko erabakitako dataren inguruan. Zero Zabor blog honetan plazaratu zen arren “Zumaian urtarrilean hasiko dira Tolosako sistemarekin“, urtarril hasieran Urola Kostako Hitzak zabaldutako “Hondakinen inguruko tramiteak burutzeko abuztura arteko epea eman dio Zumaiako Udalak mankomunitateari” albistetik ulertu zitekeen udazkena arte atzeratzen zela ezarketa. Baina Zumaiko alkateak ARGIAri berretsi dio, ondo...
Read MoreZumaian urtarrilean hasiko dira Tolosako sistemarekin
Noticias de Gipuzkoa egunkariak azaldu duenez, Zumaian urtarrilean ezarriko dute hondakinak gaika edukiontzi txipdunetan biltzeko sistema derrigorrezkoa. Urrian jakinarazi zuen Urola Kostako mankomunitateak Tolosako sistemaren oso antzekoa ezarriko dutela Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orion. Sistema honetan edukiontziek kalean segitzen dute baina ez da nahastu behar “bostgarren edukiontzi” borondatezkoarekin: dagoenekoz Tolosan martxan dagoen eta laster Mutrikun hasiko den...
Read MoreElgetan dagoenekoz martxan dago derrigorrezko sistema berria
Abenduaren 9tik abian da Elgetan hondakin sistema berria, funtsean Tolosak estreinatu zuenaren berdintsua dena: edukiontzi berde orojalea kendurik (zabor nahasiak botatzea debekatuta dago aurrerantzean) haren ordez organikoarentzako eta errefusarentzako kontainer txikiago bana jarri dituzte txartel elektronikoz irekitzen direnak. Elgetak derrigorrezko sistema ezarri ostean, Debagoiena bailara osoan Arrasate da oraindik borondatezko birziklatzea darabilen bakarra; hamabost egun barru pasatuko da...
Read MoreTolosak sistema berriarekin %70a birziklatzea lortu du lehen hilabetean
Tolosak, bere alkate Ibai Iriartek jakinarazi duenez, hondakinen gaikako sistema jarri eta lehenbiziko hilabetean gainditu du %70ko birziklatze tasa. Duela hilabete arte, borondatezko sistemarekin, %26an zebilen Tolosa, bere eskualdeko hiri handiena eta Tolosaldeko biztanleen %30 biltzen dituena. Ingurumenari dagozkion mesedeez gain, udaleko agintariek azpimarratu dituzte ekonomia aldetik herriak jasoko duen onura. Mankomunitateari udalek bi modutan pagatzen diote, batetik kopuru finko bat...
Read MoreMutrikuarrek Tolosako sistema hautatu hondakinen derrigorrezko bilketarako
Mutrikuko herritarrek gehiengo handiz hautatu dute udalak antolatuko duen derrigorrezko gaikako bilketa edukiontzi bidez egitea. Hondakinen Batzordeak (5 edukiontziaren aldeko plataforma, Mutriku Natur Taldea, EH Bildu -udal gobernua bere esku dago-, EAJ, Berdeak, Mutrikuko Udala eta Mutriku Zero Zabor taldeek osatua) aho batez erabakitako herri galdeketan bi eredu derrigorrezko eskaini zaizkie herritarrei: A aukera Tolosakoa (frakzio guztiak kaleko edukiontzi txipdunetan), B aukera Bergarakoa...
Read MoreUrtarriletik Arrasaten Tolosako sistema
Arrasaten derrigorrezko gaikako bilketa sistema ezartzen ari dira urtarrilean abian jartzeko. Udalak eman dituen azalpenen arabera, Tolosak daukan sistemaren berdina izango da: gaikako bilketa derrigorrezkoa izango da; kaleko edukiontzietatik berde oro-jaleak kenduko da, botilentzakoa, ontzi arinentzako horia eta paperentzako urdina uzteko lehen bezala libre; bi berri jarriko dira txipez kontrolatuko direnak, organikoarentzako bata eta errefusarentzako bestea. Tolosan ez bezala, EAJk eta Atez...
Read MoreTolosan ontziak banatzen ari dira, bilketa azaroaren 5ean hasteko
Tolosako udala gaur hasita urriaren 25a arte ariko da herritarrei banatzen gaikako bilketa orokor berrirako behar dituzten ontzi eta gainerako materialak. San Esteban eta Amaroz auzoetatik hasita, banaketa erdiguneko bizilagunekin bukatuko da. Sistema berria ere auzoka jarriko da abian eta azaroaren 6rako Tolosako biztanle guztien hondakinak sistema berrian biltzea aurrekusi du udalak. “Tolosako hondakin bilketa sistema berria: xehetasunak eta erreakzioak” albistean aurreratu zenez,...
Read More
Iruzkin berriak