Eskoriatzako datua: adi edukiontzi kolektiboetako organikoaren kalitateari
[Pello Zubiria Kamino] Eskoriatzako udalak azaldu duenean hiru hilabeteko proba pilotuaren ostean zergatik erabaki duen herri osoan Atez Atekoa ezartzea, gutxiegi nabarmendu den datu hau aurkeztu du: edukiontzi kolektiboetan bildutako hondakin organikoak (5. edukiontzi marroi famatuan jasotakoak) ez du ematen gutxieneko kalitaterik. Ez behintzat Eskoriatzan. Sistema bilketa ezberdinak eta hauen barruan herrika modalitate ezberdinak alderatzea moda bihurtuko den honetan, konparazioak ongi egiten...
Read MoreZarautz: hondakinen mahaiak urrats berriak iragarri ditu, eperik gabe
[Pello Zubiria Kamino] Oraingoz Diario Vascoren kontakizunetik dakigu Zarautzen hondakinen mahaia zein urrats ematen ari den: “La Mesa de Residuos de Zarautz acuerda los objetivos y proyectos. Se da por concluida la principal tarea de la Mesa de Residuos, acordándose varias medidas para conseguir una tasa de reciclaje del 70% en Zarautz“. Kronika horren arabera jakin da helburua %70 birziklatzea izango dela Zarautzen, komertzio eta jatetxeei hondakinak atez ate bilduko zaizkie eta,...
Read MoreGipuzkoa Zero Zaborrek Donostiako udala kritikatu du 5. edukiontziagatik
Gipuzkoa Zero Zabor taldeak bere webgunean plazaratu “Donostia porrotaren bidetik: Organikoarentzako edukiontzi txipduna zabalduko du udalak Uztailerako” agiriarekin kritikatu Donostiako udala. Berrikitan honek jakinarazi du apiriletik aurrera 5. edukiontzi marroia Donostia osora zabalduko duela. Orain GZZk zorrotz kritikatu du Juan Carlos Izagirreren gobernu taldea: “Ez dirudi Donostiako herritarren ordezkaritzak dagokion arduraz jokatzeko asmoa daukanik. Probatu izan den...
Read MoreTolosan eztabaidan diren 3 sistemen artean merkeena da Atez Atekoa
[Pello Zubiria Kamino] Tolosako udal gobernuak asteazkenean, otsailak 12, batzar irekian aurkeztu ditu berriro herrirako Idema enpresak proposatutako hiru kudeaketa sistemak. Azaroan Zero Zabor blog honetan bildu zen albistean azaltzen dira hiru aukeren ezaugarriak, eta konparaketarekin udalak berak prestatutako dokumentua hemen irakurri daiteke. Diario Vascoren “La decisión sobre la recogida de basuras entra en fase determinante” kronikak, dio berriro berretsi zela azaroan...
Read MorePasai Antxon Atez Ateko ontzien banaketa 17an hasiko da
Pasai Antxon datorren astean zehar banatuko ditu udalak Atez Ateko bilketarako beharko diren ontzi eta gainerako materialak, otsailaren 17an hasi eta 21ean bukatzeko. Pasaia Ezkerretik blogak eman du udalaren iragarpenaren berri: “Datorren astelehenean hasiko dira kuboak banatzen Antxon“. Pasaiak dituen hiru auzo nagusietatik Donibane (2.280 biztan) dagoenekoz Atez Ate ari da martxoan gehituko zaizkio Antxoko 4.700 inguru herritarrak. Albistea beste hedabideetan: Diario Vasco...
Read MoreUrrezko edukiontziak Txingudin, birziklatzea hobetzeko kanpainan
[Pello Zubiria Kamino] Txingudi mankomunitateak iniziatiba berri bat jarri du abian Irun eta Hondarribian gaika biltzen diren hondakinen kopurua handitzeko: urrezko edukiontzia. Hilero, birziklatze daturik onena lortu duen auzoan urrez tindatutako edukiontziak ipiniko dira karriketan sari gisa. Diario Vascok iragarri du: “Contenedores de oro en Irun y Hondarribia para fomentar el reciclaje. Servicios de Txingudi ha iniciado una original campaña para incentivar el reciclaje entre los...
Read MoreEgunotako beste zenbait albiste (bilduma)
Zero Zabor blog honek bildu dituen albiste nagusien ondoan plazaratu da albiste eta iritzi gehiago: – Gipuzkoa “El PNV pide que el ex diputado Alduntzin y la dirección de GHK respondan en las Juntas” (Diario Vasco) “Europa, la Fiscalía y los tribunales cuestionan la gestión de residuos de Bildu” (Fernando Segura, Diario Vasco) “La propuesta de gestión de residuos de la Diputación incluirá cerrar los vertederos” (Diario Vasco) –...
Read MoreApiriletik aurrera 5. edukiontzi marroia Donostia osora zabalduko da
Donostiako udalak apirilean hasi eta uztaila bitartean hiri osoan zabalduko die herritarrei hondakin organikoa borondatezko 5. edukiontzi marroian lagatzeko aukera. Nora Galparsoro Azpiegituren zinegotziak (Bildu) azaldu duenez, 450 edukiontzi txipdun zabaldurik auzo guztietan, udalak nahi luke donostiarrek orain artean zabor nahasiekin botatzen duten organikoaren parte handi bat konpost bilakatzea, bide batez Gipuzkoako hiriburuaren birziklatze tasa gaurko %30 tasatik 2016a bitartean %60ra...
Read MoreZarautz: Hondakinen Mahaiak Atez Atekoa baztertu du
Albistea Zarautz Zaro Zabor taldeak zabaldu du otsailaren 7an Hitzan plazaratu “Hamabosgarrenean aidanez” gutunean: “(…) eredu guztiak lan taldeetan baloratuak izan eta gero, ondorio garbi bat atera zen prozesu hartatik: Atez Ate 2.0 sistema zela epe laburrean zehaztutako helburuak bermatzen zituen bilketa sistema bakarra, teknikoki eta ekonomikoki bideragarria izateaz gain. Baino hara non Zarautzko Hondakinen Mahaiakk, inondik inora plazaratu ez diren arrazoiak medio,...
Read MoreEskoriatza osoa Atez Ate apirilerako
Albistea Goienak aurreratu du: “Atez atekoa ezarriko dute udaberri hasieran Eskoriatzan“. Eskoriatzako (4.054 biztanle) udalak hiru hilabeteetan zehar burutu ditu aproba moduan sistema ezberdinak azken hiru hilabeteotan, San Pedro, Intxaurtxueta eta Gaztañadui auzoetan: organikoa kaleko edukiontzi marroietan (5. edukiontzia deituetan) batu dute eta gainerako frakzioak, eta ikusi da lortutakoaren kalitatea ez dela behar adinakoa izan. Alkateak Goienako Marian Biteriri esan dionez,...
Read More
Iruzkin berriak