Patxi Lopez ETBn gezurretan aritu dela salatu du Errausketaren kontrako Koordinadorak (bideoa)
Errausketaren kontrako Gipuzkoako plataformen Koordinadorak YouTuben ipinitako bideo batekin salatu du Patxi Lopez PSEko lehendakarigaia gezurretan aritu zela “Euskadi pregunta” saioan Maria Luisa Sanchezek egindako galderari erantzutean. YouTube “Euskadi Pregunta, Patxi Lopez miente“
Read MoreBeran ere atez ateko bilketa laster
Nafarroako Beran udalak erabaki du hondakinen osagai organikoak eta errefusa atez ate biltza aurrerantzean. Berria “Hondakin organikoak eta errefusa atez ate jasoko dituzte Beran“
Read MoreFlorentziako ‘Zero Waste altermeeting’ jardunaldietan laugarren ‘R’a aldarrikatu dute: Berdiseinatu
Italiako Florentzian irailaren 15etik 17ra burutu den Zero Waste Altermeeting jardunaldietan orain arteko 3 R famatuei bat erantsita aurrerantzean 4 R-ez hitz egitea erabaki dute: Reduce, Reuse, Recycle and REDESIGN. Hau da, Murrizteari, Berrerabiltzeari eta Birziklatzeari Berdiseinatzea erantsi diote. Gipuzkoa Zero Zabor “Laugarren “R” a” Zero Waste Europe “Florence Zero Waste Altermeeting: Reduce, Reuse, Recycle and...
Read More“Hondakinek badute irtenbidea”, Gipuzkoa Zero Zaborren hitzaldia Koldo Mitxelenan
Urriaren 1erako, astelehena, ilunabarreko 19:00etan Gipuzkoa Zero Zaborrek hitzaldia antolatu du “Hondakinek badute irtenbidea” izenburupean, Koldo Mitxelena kulturunean.
Read MoreNafarroako Sakanan martxoan abiaraziko dute hondakinen atez ateko bilketa
Nafarroako Sakanako mankomunitateak biltzen dituen herrietan hondakin guztiak gaika atez ate biltzeko sistema martxoan abiatuko da. Hondakin organikoak banakako zein taldekako konpostaketa bidez birziklatuko dituzte haraneko herri txikienak diren Arakil, Ergoiena, Arruazu, Irañeta eta Lizarragabengoan. Guaixe “Martxorako atez ateko hondakin bilketa” Noticias de Navarra “La recogida de basura ‘puerta a puerta’ arrancará en Sakana en...
Read MoreArrasateko alkatearen erantzuna plataformei
Arrasateko alkate Inazio Azkarragaurizarrek udal gobernuaren izenean idatzi luze eta xehez erantzun die aurretik herri hartako Arrasate Garbi eta Stop PaP plataformek prentsaurrekoan azaldu argudioei. Goiena “Arrasate Garbi eta Stop PaP plataformei, Arrasateko alkatearen erantzuna” eta “Atez atekoaren aurkako plataformek lanean jarraituko dute Udalaren ezezkoa jaso...
Read MoreAlbiste bilduma (02-09-17/02-09-24)
Azken egunotan ezagutarazitako beste albisteen bilduma. Debagoiena mankomunitateak onartu du atez ateko bilketa sistema herrietan abiarazteko sistema eta egituren kontratazioa: Diario Vasco “La Mancomunidad aprueba la contratación de los servicios y los medios para implantar el PaP” Karkara (Orio) “Jende askok hartu du hondakin organikoen edukiontzia Herriko Plazan” Azkoitiko Hitza “Autokonpostajea sustatuko dute Ingurugiro Hamabostaldian” Atez Atekoaren...
Read MoreZubietako Herri Batzarrak hondakinak atez ate biltzea eskatu die Usurbili eta Donostiari
Udalerriz Donostiako eta Usurbilgo lurrak diren Zubietako herritarrek herri batzarra hautatzen dute zerrenda irekietan. Batzar honek eskatu berri die bai Usurbili eta bai Zubietari auzoko hondakinak atez ate biltzea. Gipuzkoa Zero Zabor “Zubietako Herri Batzarrak atez ateko bilketa ezartzeko erabakia hartu du“
Read MoreIganderako, irailak 9, giza katea antolatu du Donostian Errausketaren Aurkako Koordinakudeak
Kaleko afitxeetan iragarri dutenez, Errausketaren Kontrako Herri Plataformen Gipuzkoako Koordinakundeak giza katea antolatu du Donostian iganderako, irailak 9, “Atez ate, herriz herri, errausketarik ez” lelopean. Kontxako hondartzan izanen da, 11:30etan, justu estropaden aurretik. Hernanin Zero Zabor “Atez-Ate, Herriz-Herri, Errausketarik Ez“
Read MoreLapurdiko Makeako auzapez Alain Duboisek azaldu du gaikako bilketan egiten ari diren lana
Iparraldeko Euskal Irratietako elkarrizketa batean Alain Dubois Makeako (Lapurdi) auzapezak esplikatu du hondakinen gaikako bilketan egiten ari diren ahalegina. Euskal Irratiak “Alain Dubois: Hondakinen sailkapen sistema Makean“
Read More
Iruzkin berriak