Arrasaten astelehenetikan Tolosako bilketa sisteman hasiko dira
Urtarrilean abiatzekotan zena arazo teknikoengatik atzeraturik, azkenean datorren astean ezarriko da hondakinen bilketarako sistema berria Arrasaten, bertako udalak jakinarazi duenez. Astelehenetik bertatik, martxoak 2, mondragoetarrek beren txarri-jana laga ahalko dute horretarako kaleetan dauden edukiontzietan, eta astean zehar burutuko da sistema aldaketa osoa. Arrasaten ezarriko dena oro har Tolosako sistema bera da (derrigorrezkoa da birziklatzea, kaleko edukiontzi handietan oinarritzen...
Read MoreGuanyem-ek Bartzelonan hondakinak Atez Ate biltzea proposatzen du
Economia Digital webguneak zabaldu du albistea: “Guanyem propone la recogida de basuras puerta por puerta como nuevo modelo para BCN“. Ada Colau aktibista ezaguna buru daukan Guanyemek datozen udal hauteskundeetarako, Bartzelonan, bere inguruan bildu ditu ICV-Esquerra Unida, Podemos, Procés Constituent y Equo alderdiak ere. Albisteak zabaldu duena, Guanyemen hauteskunde programaren Ekologia atalean dator 4. orrialdean: “Es revisarà el model de recollida de residus a la...
Read MoreZumaiako udalak jakinarazi du sistema berria udaberri honetan ezarriko duela
Nahasmendu pittin bat izan da Zumaiak hondakinen bilketa berria ezartzeko erabakitako dataren inguruan. Zero Zabor blog honetan plazaratu zen arren “Zumaian urtarrilean hasiko dira Tolosako sistemarekin“, urtarril hasieran Urola Kostako Hitzak zabaldutako “Hondakinen inguruko tramiteak burutzeko abuztura arteko epea eman dio Zumaiako Udalak mankomunitateari” albistetik ulertu zitekeen udazkena arte atzeratzen zela ezarketa. Baina Zumaiko alkateak ARGIAri berretsi dio, ondo...
Read MoreErrauskailuaz galdetu die EAJri, PSEri eta PPri Errazkinek hauteskunde atarian
Urtarrilaren 28an prentsaren aitzinean egindako agerraldian, Zubietan errauskailua eraikitzeko asmoarekin zertan diren galdetu zien oposizioko hiru alderdiei Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak. Esan ostean EAJ eta PSEk ere azkenean aitortu dutela errauskailu proiektua neurriz gain dimentsionatuta zegoela (260.000 erretzeko nahi zuten eta 2014an Gipuzkoak 170.000 errefus sortu du), argi berba egitea eskatu die: “Guri Zubietako erraustegia eraikitzeko esaten digute, sekulakoak botatzen...
Read MoreAzkoitian ezezkoa gailenduta, udalak aldaketa Hondakinen Mahaira darama
Azkoitian igandean burututako herri galdeketan udalak ezarritako sistema mistoaren kontrako botoak izan dira nagusi. Zehazki, botoen %53 ezetz (1.774) eta %46 baietz (1.522). Dena dela, abstentzioa izan da protagonista: Azkoitian boto eskubidea daukaten 9.258 herritarretatik 3.307k bozkatu dute, %35,7k. Ezezko botoak ere urruti gelditu dira iaz Atez Atekoaren kontrako plataformak bildutako 3.517 sinaduretatik. Zer gertatuko da orain Azkoitian? Urola-Kostako Hitzak azaldu duenez, udal agintariek...
Read MoreIgandean herri galdeketa Azkoitian hondakin sistema mistoaz
Azkoitiako udalak herri galdeketa antolatu du datorren iganderako, urtarrilak 25, herritarrek bozkatu dezaten ea ados dauden joan den udatik martxan daukaten hondakin bilketarako sistema mistoarekin. Beste herri askotan bezala polemikaren artean abiatu ostean, sistema berriak ezarri eta berehala %74ko emaitzak eman zituen. Bere garaian blog honek azaldu zuenez, Hondakinen Mahaiak herrirako sistema mistoa proposatu zuen eta udalak osoko batzarrean ontzat eman, Bilduren (berak dauka gobernua)...
Read MoreBizkaiak ez du betetzen bere Hondakin Plan Nagusia organikoaren bilketan
[Pello Zubiria Kamino] Albistearen datu garrantzitsuena Zero Zabor ingurumen babeserako elkarteak (Gipuzkoa Zero Zabor) eman du “Bizkaia, organikoa ezin jasota” albistean: “Bizkaiko Foru Aldundiak helburu bat ipini zuen 2005ean: 2016rako 24.000 tona inguru organiko jasotzea urtean. Hala ere, iaz Bizkaian 5.000 tona hondakin organiko jaso ziren bakarrik. Lortu nahi zenaren bosten bat soilik”. Gipuzkoan egiten denarekin alderatuz gero, kopuru mingarriak dira: 2013ko...
Read MoreZumaian urtarrilean hasiko dira Tolosako sistemarekin
Noticias de Gipuzkoa egunkariak azaldu duenez, Zumaian urtarrilean ezarriko dute hondakinak gaika edukiontzi txipdunetan biltzeko sistema derrigorrezkoa. Urrian jakinarazi zuen Urola Kostako mankomunitateak Tolosako sistemaren oso antzekoa ezarriko dutela Zumaia, Getaria, Zarautz, Aia eta Orion. Sistema honetan edukiontziek kalean segitzen dute baina ez da nahastu behar “bostgarren edukiontzi” borondatezkoarekin: dagoenekoz Tolosan martxan dagoen eta laster Mutrikun hasiko den...
Read MoreElgetan dagoenekoz martxan dago derrigorrezko sistema berria
Abenduaren 9tik abian da Elgetan hondakin sistema berria, funtsean Tolosak estreinatu zuenaren berdintsua dena: edukiontzi berde orojalea kendurik (zabor nahasiak botatzea debekatuta dago aurrerantzean) haren ordez organikoarentzako eta errefusarentzako kontainer txikiago bana jarri dituzte txartel elektronikoz irekitzen direnak. Elgetak derrigorrezko sistema ezarri ostean, Debagoiena bailara osoan Arrasate da oraindik borondatezko birziklatzea darabilen bakarra; hamabost egun barru pasatuko da...
Read MoreDonostiako Alde Zaharrean abian da bilketa sistema berria
Abenduaren 8tik Donostiako Alde Zaharrean bizi diren herritarrek eta profesionalek bilketa sistema berria daukate beren hondakinentzako. Urte luzez karrika eta atarietan pilatzen ziren zabor zorroak desagertu dira eta denei udalak eskaintzen die hondakin guztiak gaika entregatzeko aukera. Donostian ez baitago derrigorrezko birziklatzerik, nahiz eta 2016rako gaikako bilketan %60ra iristeko helburua eduki. Bi bilketa ezberdin egiten ditu udalak Alde Zaharrean. Alde batetik bertan bizi diren...
Read More
Iruzkin berriak