Orioko udala ere errausketaren kontra eta Atez Atekoaren alde
Komunikabideetan isil-antzean pasatu bada ere, Gipuzkoako Orio herriko udala joan den udazkenean argi eta garbi mintzatu zen Zubietako intzineradora proiektuaren kontra eta pixkanaka zabaltzen ari den Atez Ateko bilketa sistemaren alde. Albistea Urola-Kostako Hitzan publikatu zen. Bestalde, mahainguru interesgarri bat antolatu zuten errausketaz Orion bertan, Karkara aldizkariaren gunean jakinarazi zutenez. Hondakinak erraustegira eramatearen aurka agertu dira udal talde gehienak...
Read MoreAtez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian (Argia astekaritik)
Argia astekarian Urko Apaolaza hernaniarrak publikatu du “Atez ateko hondakin bilketa Gipuzkoan, Katalunian, Italian… Kolore askotako sistema” erreportajea. Tituluak iragartzen duenez, Atez Ateko sistema (Door-to-door, Porta à porta, Porte à porte, Racolta diferenziata Porta a porta, eta beste izen ezberdinez ezagutua) oso zabalduta dago mundu osoan, herri txikietan bezala hiri handietan. Gai honen beraren inguruan Hernanin Zero Zabor taldeak berrikitan informazioa eskaini zuen...
Read MoreLea ibarreko herriak Atez-Atekoa ezartzea ari dira aztertzen
Bilboko Correok emana da albistea: Lea Ibarra izeneko mankomunitatea osatzen duten Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa eta Munitibar haien hondakinak kudeatzeko Atez Ateko sistema ezartzea ari direla aztertzen. Usurbilgo esperientzia ikusten izan dira hango agintariak. Lea Ibarra se plantea la recogida selectiva puerta a puerta (Correo) 14.01.10 – 02:40 – M. A. | ONDARROA. La Mancomunidad de Lea Ibarra, integrada por los ayuntamientos de Amoroto, Aulesti, Gizaburuaga, Mendexa y...
Read MoreHernanin hasi da Atez Ateko sistema abiatzeko fasea
Joan den ostegunean, Biteri kultur etxeko fatxadan lona berria jarri zuten eta horren zergatiaren eta esanahiaren berri eman du Marian Beitialarrangoitia alkateak prentsa ohar bidez. «Lona horrek fase aldaketa irudikatzen du, atez atekoa diseinatzetik gauzatzera pasa garelako», azaldu du. Horrez gain, dio Hernanik bere hondakinen %80tik gora bereizita jasotzea sekulako lorpena izango dela eta eredu aldaketa dakarrela. Albistea eman dute Herniko Kronikak eta Diario...
Read MoreOtsailaren 27 eta 28an egingo da Usurbilen herri galdeketa
Otsailaren 27an eta 28an egingo dute Usurbilen (Gipuzkoa) hiri hondakinen kudeaketari buruzko herri galdeketa. Hala jakinarazi zuen Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak atzo. Honako hau izango da galdera: Zein bilketa sistema nahi duzu Usurbilerako? Hiru erantzun izango dituzte aukeran herritarrek: 1) Atez Atekoa; 2) orain arteko edukiontzien sistema (4 edukiontzi); edo 3) orain arteko edukiontzien sistema + 5. edukiontzia organikoarentzat. Berria, Diario Vasco eta Noticias de...
Read MoreOartzungo Atez Ateko bilketa prozesua abian da
Usurbilen ondoren, Hernani eta Oiartzunek erabaki dute hondakinen Atez Ateko bilketa egitea. Oiartzunen ere hasiak dira prestaketa lanetan. Euskaltuben ikus daiteke Oiartzungo Atez Atekoaren aurkezpena. -o-o-o- Atez ateko hondakinen bilketako eztabaidatze eta erabakitze prozesua abian da Oiartzunen (Diario Vasco) 14.11.09 – EGARRIZ | OIARTZUN. DV. Udalak, San Markoseko Mankomunitateko ordezkariekin batera, atez ateko hondakinen gaikako bilketa aurkeztu zien herritarrei, asteazken ...
Read MoreAtez Ateko bilketa Eroski korporazioaren “Consumer” aldizkarian
Eroski korporazioak publikatzen duen “Consumer” aldizkariak plazaratu du honakoa: Adiós a los contenedores de basuras Hemen doa testua azpian. Ikustekoa da gauzak zein xinpleak diren… tartean politikarien interesak edo demagogia ez daudenean. Adiós a los contenedores de basuras El sistema de recogida selectiva de residuos puerta a puerta aumenta el reciclaje y reduce la necesidad de vertederos e incineradoras ¿Le molestan los contenedores de basura en las calles? ¿Le gustaría ...
Read MoreGreenpeacek eredugarritzat jo du Usurbil Atez Ateko bilketa eta Intzineradorak kritikatu
Erretzen ohi dituzten hondakinekin argindarra sortzen dute errauste plantek, eta, ondorioz, Espainiako Gobernuaren diru sariak jasotzen dituzte. Energia berriztagarria sortzeak bezala balio du. Hala azaldu du Greenpeace talde ekologistak. Jarduera hori diruz laguntzea salatu du talde ekologistak, uste baitu aski frogatua dagoela «kutsadura kimikoaren» erantzule direla errauste plantak. Gainera, Espainian eta Hego Euskal Herrian atmosferara isurtzen den CO2 guztiaren %3 planta horiek...
Read MoreZer pentsatzen dute Usurbilgo herritarrek Atez Ateko bilketaz?
Usurbildarren %76,8 ongi edo oso ongi moldatu direla zaborren atez ateko bilketara, Berrian, Diario Vascon eta Noticias de Gipuzkoan (honoko hau, manipulazioa nola egin ikasteko ariketa praktikoa. Imanol Azpiroz Usurbilgo zinegotziak eta San Markoseko lehendakari orde denak ere eman du bere iritzia artikulu batean. Usurbildarren %76,8 ongi edo oso ongi moldatu dira zaborren atez ateko bilketara (Berria) Usurbilgo (Gipuzkoa) herritarren %68 zaborrak gaika biltzearen alde daude, eta %76,8...
Read MoreIntzineradoraren kontra eta Atez Ateko bilketaren alde manifestaldia atzo Donostian
Gasteizko Legebiltzarrak Hondakinen Euskal Lege proposamena eztabaidatzeari ezezkoa eman ostean, Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak manifestazioa deitu zuen atzoko. Deialdiarekin bat egin eta makina bat herritarrek zeharkatu zituzten Donostiako kaleak errausketa baztertu, zaborren kudeaketarako atez ateko bilketa bultzatu eta herritarren parte hartzea sustatu dadin eskatzeko. Mobilizazioak eragile eta alderdi ugariren sostengua jaso zuen.Zaborren kudeaketan...
Read More
Iruzkin berriak