Hernanin Atez Ateko sistema abian jartzeko bilerak hasi dira
Ostegunean, urriak 22, hasiko da Hernanin Atez Ateko hondakin bilketa sistema martxan jartzeko parte hartze prozesua. Alkatea buru dela, Sandiusterri gelan egingo da lehenbiziko bilera zabala. Bi hilabetez luzatuko den parte hartze prozesua herritar askok parte hartzeko moduan dago antolatua: lau bilera orokor (plenario) eta beste 16 bilera gehiago, auzo bakoitzean bina. Horrez gain, komertzianteekin eta baserritarrekin bilera bereziak egingo dira. Albistea Hernaniko Kronikak eta Diario...
Read MoreGipuzkoan orain Partzuergoak eta Diputazioak izan nahi dute konpostgintzan txapeldun
Usurbilek Atez Ateko bilketa sistema jarri zuenetik, Zubietan intzineradora eraiki nahi duten indarrek ikusi dute nonbait haien argumentazioetan konpostaketarena zela alderdi ahuletakoa, eta gai horretan murgildu dira bete betan, Diputazioan gaiaren arduraduna den Ormazabal jaunarengandik hasita. Onena da azkenean hondakin organikoak konpostatzea modan jarri dutela. Txarrena, konpostatzearen inguruan herritarrari zaildu nahi zaiola gauzak ondo ulertzea. Ormazabal jaunak esan du iritzi...
Read MoreGipuzkoako Partzuergoak bere estatutuak aldatu ditu intzineradora blindatu nahian
Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak bere estatutuak aldatu ditu, hemendik aurrera elkargo horretatik ateratzen bada herriren bat orain arte errauskailua eraikitzeko egin diren inbertsioen zatia ordaindu behar izan dezan. Errauste plantaren kontrako mugimenduek, San Markos Mankomunitateak eta zenbait partiduk -bidenabar Ezker Batuak eta Aralarrek- salatu dute neurri horrekin batetik Atez Ateko Bilketa sistema ito nahi dela eta bestetik poltsikotik gatibu eduki nahi dituztela udal...
Read MoreAtez ateko hondakin bilketa iadanik martxan da Usurbilen
2009ko martxoaren 16a historian markatuta geratuko da: gaurdanik martxan da atez ateko hondakin bilketa Usurbilen. Etxeetako zaborrak %80 arte birtziklatzea ahalbideratzen duen sistema hau orain inguruko herrietara zabaltzea da herritar askoren asmoa. Zortzi hilabete iraun du atez atekoa udalean planifikatu, herritarrei aurkeztu, jendartean eztabaidatu eta azkenean martxan jartzeko prozesuak. Komunikabide askok ez diote jaramon handirik egin hilabete horietan, baina orain oihartzun ...
Read MoreUsurbilgo udalak behin betiko onarpena eman dio hondakinen atez ateko bilketari
Usurbilgo udalaren udal batzak osoko bilkuran onartu du herriko hondakinak kudeatzeko atez ateko sistema martxan jartzea. Diario Vascoko kronikak esplikatzen du plenoa nola joan zen eta alderdi bakoitzak zer eta zergatik bozkatu zuen. Bilkura honetan eztabaidatu zen, era berean, zer egin sistema berriaren abiatzea gelditu eta herriari kontsulta egiteko eskatzen zuten 600 herritarren idatziarekin, “atez atekoaren kontrako plataforma” deitu denarekin (informazioa Noticias de Gipuzkoak ...
Read MoreHernanin ere udalak atez ateko bilketa antolatu nahi du 2009an
Hernaniko udala kudeatzen duen gobernu taldea -ezker abertzalekoa- 2009an herrian atez ateko hondakin bilketa plana martxan jartzekotan da. Herrian hondakinen kudeaketa eta mugikortasuna aztertzeko antolatu den Topagune Berdearen barruan aurreratu zuten asmoa, Hernaniko Kronikak jakinarazi duenez. Atez ateko zabor bilketa gero eta gertuago dugu Birziklapenean suspenditu egin dugu herritarrok eta zaborra pilatu egin zaigu. Duela hilabete batzuk egunkari honetan San Markos itxi ondoren,...
Read MoreNafarroako hondakinekin zer egin, hitzaldia gaur NUPan
Hondakinekin zer egin ez dakiela dago Nafarroako Gobernua, eta, auzi horretan sakontzeko, Iruñerria Gorria, Berdea eta Morea taldeak jardunaldiak antolatu ditu gaurko, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Informazioa Berria egunkariak eman du Etorkizun garbirik ez hondakinendako Amaia Alvarez Burua astintzen jarraitzen du Nafarroako Gobernuak. Ez daki zer egin hondakinekin. 2007ko uztailean Espainiako Auzitegi Gorenak Aratzuriko biometanizazio plantaren proiektua geldiarazi zuenetik,...
Read MoreUsurbilgo herriak aurkeztu du plana: atez ateko hondakin bilketa otsailean hasiko da
Lau astez Usurbilgo Udalak herritarrekin hainbat bilera egin ondoren, heldu den otsailaren bukaeratik aurrera zaborren atez ateko bilketa jarriko dute martxan udalerrian. «Prozesu aberatsa» izan dela adierazi du Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak, bilera horietan herritarren kezkak eta ekarpenak mahaiganeratu baitira. Hondakinen gaikako bilketa ez ezik, norberak etxean konpostatzea ere bultzatu nahi du Usurbilgo Udalak, Berria eta Gara egunkariek jakinarazi dutenezZaborren atez...
Read MoreGipuzkoako Aldundiak Europari eskatu dio hondakin organikoak derrigor biltzea lege egin dezan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Carlos Ormazabal diputatuak mahainguru batean Europar Batasunari eskatu dio etxeetako hondakin organikoak derrigor era berezian biltzea derrigortu dezala legez, “Noticias de Gipuzkoa“k jarkinarazi duenez. Bestalde, “Diario Vasco“n irakur daiteke Foru Aldundiak bere egoitzaren aurreko plazan konposta sustatzeko erakusketa handi bat ipini duela. Aldi berean, errauste planta Zubietan eraikitzeko planekin segitzen du, noski. Gipuzkoa pide en Bruselas imponer...
Read MoreAndoainen atez ate biltzen dira haltzariak eta tamaina handiko beste hondakinak
Andoaingo udalak Emaus elkartearekin bazkidetzan kanpaina abiatu du herritarrek gehiago erabili dezaten azken bost urteotan martxan dagoen zerbitzua: etxeetako haltzari eta bestelako hondakin handiak atez ate biltzekoa. Andoaindarrek horrela ez dituzte soberakinok karrikan utzi behar, biltzera etxera joaten zaizkie-eta Emausekoak. Zerbitzu hori gehiago erabili dadin, herriko etxeak mantalaurrekoak banatuko ditu’, Tod@s con delantal’, nueva campaña sobre recogida de voluminosos...
Read More
Iruzkin berriak