Gipuzkoan EAJk, PSEk eta PPk errauskailua defenditzen segituko dute
Berria egunkariak Gipuzkoan nagusi diren lau alderdi politikoei -EHBildu, EAJ, PSE eta PPri- galdetu die ondoko urteetarako hondakinen inguruan egingo dituzten proposamenez. Gaur oposizioan diren hiru alderdiek diote hurrengo legealdian Gipuzkoako hondakinak erraustea defendituko dutela. EAJren ordezkari Xabier Ezeizabarrenak (“Europako zuzentaraua betetzeko, balorizazio energetikorako planta bat derrigorrezkoa da”) uste du agian txikiagoa egin beharko dela Zubietako errauskailua....
Read MoreZaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina
Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAren Xehe blogean plazaratu du herriak beren hondakinen kudeaketaren arabera sailkatzeko proposamena: “Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)“. Irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Zubiriaren arabera sailkapen posible batek honako herri multzoak bilduko lituzke: A.- Zero Zabor herriak B.- Zero...
Read More‘Atez Ate bildu ondoren zer?’ Gipuzkoa Zero Zaborren erantzuna
Gipuzkoa Zero Zaborren webgunera irakurle batek galdera hau bidali omen du: “Kaixo! Egia da zerbait egin beharra dagoela denok gure zaborrak bereizten hasteko eta modu bakarra behartzea dela, jende askok eta askok ez dutelako ezer ere bereizten, baina galdera batzuk dauzkat atez atekoaren inguruan. Zer egingo da bertan bereizten diren gaiekin?Denok dakigu kontenedore horiko gehiengoa ez dela birziklatzen beraz zer egingo da horrekin? umeen pardelak,…?eta materia organikoa konpost...
Read MoreErrenterian hondakinen batzordearen bilerak auzoz auzo urtarrilean
Sei hilabetez gaia aztertzen aritu ondoren, Errenteriako udalak antolatutako hondakinen batzordeak herri osoari zabaldu nahi dio gaia. Udalerria 13 auzotan banaturik, urtarril osoan barrena eztabaidatuko dute batzordeak oso kezkagarri jo duen arazoa. Hitzak plazaratu du: “Batzordeak aurreratu duenez, “hondakinak Errenterian benetako arazo” direla ikusi dute bilera horretan. Adibide bezala jakinarazi dute herrian %37 birziklatu zela 2011n, eta jaitsi egin dela birziklatutakoaren...
Read MoreAtez atekoari buruz Debagoienako herritarrek dauzkaten galderak
Goiena Telebistak elkarrizketatu ditu Oñati eta Bergarako udal teknikariak, azaldu ditzaten atez ateko bilketa sistemaz herritarrek haiei egiten dizkieten galdera nagusiak. Goiena “Atez atekoaren gaineko informazio bulegoetako galdera ohikoenak“
Read MoreOñatin atez atekoa zehazteko bilerak herritarrekin 8an hasita otsaila arte
Asteartean, urtarrilak 8, hasiko dira Oñatin udalaren ordezkarien eta herritarren arteko bilerak auzoz auzo hondakinen bilketa sistema berriaren xehetasunak eztabaidatzeko. Goiena “Atez ateko sistema azaltzeko bilera egingo dute bihar” Oñatiko udala “Atez ateko bilketa sistema hobetzeko informazio eta parte hartze prozesua hasiko da” Noticias de Gipuzkoa “Oñati iniciará la próxima semana el proceso participativo para concretar el ‘puerta a...
Read MoreZumaiako udalak hondakinak ongi bereizteko hiztegia banatu du
Zumaiako udala etxeko hondakinak gaika ongi bereizteko hiztegia banatzen ari da. Hiztegi honen helburua da gaikako bilketan herritarrari sortzen zaizkion hainbat zalantzari erantzuna ematea. Baleike “Hondakinak behar bezala bereizteko hiztegia argitaratu du Udalak” Zumaiako Udala “Hondakinak gaika ondo bereizteko...
Read MoreBergarako udalean hiru ordu eta erdiz eztabaidatu dute hondakinez
Bergarako udalak astelehen iluntzean burutu zuen EAJko zinegotziek eskatutako bilkura monografikoa. Hiru ordu eta erdiz eztabaidatu zen atez atekoaz eta oro har hondakinen kudeaketaz, parte hartu zutelarik udaleko ordezkariek, oposiziokoek, teknikariek, kontrako plataformakoek, Zero Zabor taldekoek, eta beste hainbatek. Bertan izan ziren Debagoieneko ordezkari politiko asko. Bergarako eztabaida luzeak eman zuenaren berri eskaini dute Goienak eta Diario Vascok. Udalbatzaren biharamunean, Atez...
Read MoreSakanak blog berria hondakinez
Sanakako mankomunitateak Mank-Sakana bloga jarri du martxan, hondakinen kudeaketan egiten ari diren aldaketen berri emateko, sortzen doazen albiste, dokumentazio, bideo, irudi eta agendaz osatua. Udaberrian atez ateko bilketa hasiko dute.
Read MoreARGIAk plazaratu du ‘Bizi-Birzi’ jolasa
ARGIAk Durangoko azokan aurkezten du hondakinen kudeaketa burutsuaren inguruan sortu duen mahai-jolas berria, Bizi-Birzi deritzana. Gutxienez bi eta gehienez 5 pertsonak jokatzea baimenduz, Bizi-Birziren helburua da haur eta gazteak birziklapenaren mundura inguratzea modu atseginean. Galdera-erantzunetan, hondakinen hainbat arlo lantzen ditu kontsumo arduratsuaren inguruko azalpen txiki batzuk emanez: gai bakoitza ondo biltzeko nola sailkatu, materia organikoaren balioa, materialen...
Read More
Iruzkin berriak