“Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
[Pello Zubiria Kamino] Euskarazko komunikazioaren urteroko gertakizun ohi diren Rikardo Arregi Sarien 30. ediziora hurbildu ziren konbidatuek ekintzaile talde txiki bat aurkitu zuten atarian, justu Andoain eta Bastero kulturgunetik hiru kilometrora eraikitzen ari diren Zubietako erraustegiaz protesta egitera etorrita. Andoain, Usurbil eta Hernanitik iritsitako ekintzaileok, erraustegiaren aurkako mezu generikoaz gain, bi mezu zehatz zekartzaten konbidatuentzako, Erraustegiak...
Read MoreGipuzkoako zaborrak Bizkairako bidean: GuraSOS eta ELAren erreakzioak
Zalaparta sortu baitu Gipuzkoako zabor nahastuak Bizkaiko erraustegira eta zabortegi batera eramateko bi lurraldeetako agintariek daramaten negoziaketaren albisteak (ikusi Gipuzkoako 60.000 tona nahasi, Bizkaiko erraustegirako bidean… eta garestitzen) laster hasi dira –sare sozialetako iritzi ugariez gain– eragile sozialen erreakzioak ezagutzen. Lehenetakoak izan dira GuraSOS elkartea eta ELA sindikatua. Hona zabaldu dituzten idatziak: ELAk salatzen du Gipuzkoako zaborrak...
Read MoreErraustegia ez eraikitzea eskatu du ‘Oriarte’ Lasarte-Usurbilgo Institutuak
Usurbilgo Noauak eta Lasarte-Oriako Txintxarrik zabaldu dutenez, Lasarte-Oria eta Usurbilgo ikasleak biltzen dituen Oriarte institutuko ikasle, irakasle eta langileek Gipuzkoako Foru Aldundiari eta GHKri eskatu diete Zubietan erraustegirik ez egitea. Aurretik Lasarte-Oriako Landaberri ikastolaren protestak zenbait hauts harrotu bazituen, orain Oriarte institutukoak dira mugitzen hasi direnak. Honela dio zabaldu duten agiriak hitzez hitz: Oriarte Institutuaren adierazpena ORIARTE institutuko...
Read MorePiotr Barczakek ireki du “Langileok ere erraustegia gelditu!” jardunaldia
Donostian gaur, martxoak 20, burutzen ari diren “Langileok ere erraustegia gelditu! Badago alternatiba” jardunaldia –EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, langileen sindikatu nagusiek eta zenbait gizarte mugimenduk elkarlanean antolatua– goizeko 09:30etan ireki da Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoak bideo konferentziaz eskainitako hitzaldi honekin: “Zibilizazio krisi ekologikoa eta hondakinen arazoa”. Piotr Barczak bideokonferentziaz...
Read MoreErraustegiaren aurkako jardunaldia antolatu dute sindikatuek eta EAMek elkarlanean
Martxoaren 20an, asteartea, Donostian kanpusean buruko den jardunaldia “Langileok ere erraustegia gelditu! Badago alternatiba” darama izenburu eta elkarlanean antolatu dute AEM Errausketaren Aurkako Mugimendua, ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, COBAS, BIOLUR, Baserria XXI eta OlatuKoop elkarteek. Antolatzaileen ordezkariek prentsaurrekoan azaldu dutenez, “jardunaldi hauen bidez, modu berezian, langileon bizi eta lan baldintzak erdigunean kokatuko ditugu, langileok ere...
Read MoreOtsailaren 24rako manifestazioa deitu dute “Erraustegia gelditu, birziklapena sustatu” eskatzeko
EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak gipuzkoarrei dei egin die otsailaren 24an erraustegiaren aurkako protesta berriro Donostiako kaleetara eramateko. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Gipuzkoa plazatik eta bere lelo nagusia izanen du “Erraustegia gelditu. Birziklapena sustatu!” aldarria. Mobilizaziorako deialdia egiteko prentsaurrekoa Ostiral Gizenean egokituz, EAMeko kideek Donostiako Udalean agerraldia inauteri giroan egin dute, denak ere mozorrotuta. “Txin txin, txin...
Read MoreErraustegiaren goi-tentsioko linearen protesta eraman dute Urnietatik Lasartera mendiz
Larunbatean, 27, EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako mendi martxa batek salatu du Zubietako erraustegia argindarrez hornitzeko Lasarte eta Urnietako mendian barrena agintariek urratu nahi duten goi-tentsioko linea berria. Andoain, Hernani, Lasarte-Oria eta Urnietatik abiatutako lau zutabek Azkorteko ermitan egin dute topo, hemendik lehenik Oria auzora jaitsita azken ekitaldia Lasarteko plazan burutzeko. Oria eta Urumea ibarren panorama paregabeak eskaintzen dituen Azkorteko...
Read MoreGuraSOS ‘Hitzartu’ proiektua aurkezten eta beharrezko 10.000 euroak batzen ari da
GuraSOS elkarteak Gipuzkoako hondakinen gatazkan plangintza eta irtenbide adostua bilatzen duenak egunotan ari da ‘Hitzartu’ proiektua gizarteratu eta finantzatzeko lehen fasea osatzen. ‘Hitzartu’ren aurkezpenak dagoeneko zenbait herritan egin ditu –Usurbil, Lasarte, Andoain, Tolosa…– eta finantzaketari dagokionez, Itsulapikoa plataformaren bidez ari da egitasmoa aurrera ateratzeko behar duen gutxieneko dirua lortzen. Lerrook idazteko unean –asteartea 23,...
Read MoreGuraSOSek Hitzartu ekimena aurkeztu du, hondakinen gatazka konponbidera eramateko
GuraSOS elkarteak Donostian larunbatean, 16, aurkeztu du bere Hitzartu ekimena, “hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkaren konponbide adosturantz eramateko”. Eztabaida eta hondakinen plan berria bideratuko duen batzorde teknikoaz gain, zenbait pertsonalitatez osatutako berme batzordea izendatuta, GuraSOSen lehenbiziko ekintza izango da 80.000 euro biltzea gastuetarako. Joseba Belaustegik aurkezpenean esan duenez, “hau esperimentu bat da, horregatik aurkeztu dugu Euroka...
Read MoreZubietako erraustegiaz eztabaida publikoa eskatzeko sinadurak biltzen ari dira
Andoaingo Ipar Haizea plataformak Change.org plataforman sinadura bilketari ekin dio, Zubietako erraustegiari buruz ETBn eztabaida publiko garbia eskaini dezaten. Azaroaren 20ko ilunabarra arte 3.853 herritarrek sinatua zuten eskaria. Honela dio, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, sinadura eskatzen duen argudioak: “Erraustegiaren proiektu berriaren aurrean eta politikari bultzatzaileek proiektu garesti eta herritarren kezka handiaren aurrean erakutsi duten egoera kudeatzeko borondate...
Read More
Iruzkin berriak