Iganderako, irailak 9, giza katea antolatu du Donostian Errausketaren Aurkako Koordinakudeak
Kaleko afitxeetan iragarri dutenez, Errausketaren Kontrako Herri Plataformen Gipuzkoako Koordinakundeak giza katea antolatu du Donostian iganderako, irailak 9, “Atez ate, herriz herri, errausketarik ez” lelopean. Kontxako hondartzan izanen da, 11:30etan, justu estropaden aurretik. Hernanin Zero Zabor “Atez-Ate, Herriz-Herri, Errausketarik Ez“
Read MoreZero Waste mugimenduak biltzar berezia du Italiako Firenzen irailaren 15etik 17ra
Zero Waste mugimenduak eta errausketaren kontrako GAIAk Italiako Firenzen biltzar alternatiboa antolatu dute irailaren 15etik 17rako. Egun horietan munduko biltzarra daukanez antolatua Firenzen International Solid Waste Association (ISWA) elkarteak hondakin solidoen kudeaketan adituak biltzeko, Zero Waste eta GAIAk biltzar paraleloa (Firenze Altermeeting) eratu dute hondakinen industriari mezu argia bidaltzeko: “Ez erre, ez lurperatu hondakinik, bada modu hobe bat, Zero Zabor...
Read MoreSarean ikusgai dago Getaria Zero Zaborren “Bada garaia” bideoa, herritarren lekukotasunekin
Getaria Zero Zabor Taldeak “Bada garaia!” dokumentala sortu du Hernanin eta Usurbilen bizi diren hainbat getariarren bizipenekin. Orain sarean ere ikusgai dago. Getaria Zero Zabor “Bada garaia!”...
Read MoreGetaria Zero Zaborrek ‘Bada garaia’ bideoa aurkeztuko du ostegunean, uztailak 26
Getaria Zero Zabor taldeak dokumentala sortu du Hernanin eta Usurbilen bizi diren zenbait Getariarren bizipenekin. Thomas Carlyle-ren (1795-1881) zita honekin aurkezten dute: “Alferrik du gizakiak inguruan gertatzen denaz kexatzea, egin dezakeen gauza onena bera aldatzen saiatzea da”. Getaria Zero Zabor “‘Bada garaia’ bideoaren estrainaldia“
Read MoreGipuzkoa Zero Zaborrek ‘Basura Cero: ¿Qué es?” azalpena sarean ipini du gaztelaniaz
Bere jarduera nagusiki euskaraz egiten duen Gipuzkoa Zero Zabor koordinadorak izen bereko estrategiaren azalpen laburra ipini du Interneten, euskaraz moldatzen ez diren bertakoen eta Euskal Herriko egoeraz interesatutako kanpotar askoren eskariz. Gipuzkoa Zero Zabor “Basura Cero: ¿Qué es?“
Read MoreOlatzagutia eta hondakinak: errausketaren inguruan orain arte gertatuaren hemeroteka
Sustrai Erakuntza fundazioak bildu ditu azken hilabeteotan (uztailaren 7a arte) Olatzagutian hondakinak erretzearen inguruan plazaratu diren albiste, iritsi eta dokumentuak. Bilketa lan bikaina. Sustrai Erakuntza “Enlaces recomendados sobre el Plan de Residuos de Navarra y la incineración en Cementos...
Read MoreIa 3.000 pertsona Olatzagutiako manifestazioan
Larunbatean, 21, Olatzagutian manifestazio jendetsua egin da bertako porlan-fabrikan Nafarroako hiri hondakinak kiskaltzeko asmoaren kontra. Berria “Olatzagutian errausketaren aurkako aldarria bildu da” Noticias de Navarra “Miles de personas se manifiestan en Olazti contra la incineración de...
Read MoreOlatzagutian hondakinak erraustearen kontrako manifestazioa igandean ez, larunbatean da
Olaztin hondakinak erraustearen kontra, manifestazioa egingo dute larunbatean, ez igandean egunotan ARGIAk plazaratu moduan. Manifestazioa deitu dutenek diotenez, lantegi horrek baimenak lortu nahi ditu 20.000 tona zabor eta 16.500 tona plastiko, lokatz, pneumatiko eta abar erraustu ahal izateko. ARGIA “Olaztin hondakinak erraustearen kontra, manifestazioa egingo dute igandean” Olaztin Errausketarik Ez “Uztailaren 21ean manifestazioa Olaztin Errausketarik ez – No a la...
Read MoreSakanako 3 Mugak Batera plataformak salatu du gobernuak porlanaren multinazionala laguntzea
Nafarroako Sakanako 3 Mugak Batera plataformak salatu du Nafarroako Gobernuak laguntza emango diola porlangintzako multinazionalari Olatzagutiako fabrikan hondakinak erretzeko baimena emanez gero. Bestalde, Olatzagutian hondakinak erretzekotan Gobernuak aurrez planifikatutakoa baino inbertsio txikiagoak egingo ditu tratamendurako pentsatua zegoen plantan. 3 Mugak Baterak uztailaren 21erako iragarri du manifestazioa. Diario de Noticias “3 Mugak Batera denuncia el “gravísimo trato de...
Read MoreMilaka jendek haize-errota erraldoiarekin ezetz esan diote Gipuzkoako errauskailuari
Arrakasta handiz burutu da Donostiako Saguesen Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatutako haize-errota erraldoia: milaka pertsonak protesta koloretsua egin dute Zubietan eraiki asmotan ziren errauskailuaren kontra eta hondakinen kudeaketa burutsu baten alde. Garak eta Diario Vascok aitortzen dute 5.000 lagun bildu zirela, Noticias de Gipuzkoak “cientos de personas” dio titularrean, ondoren kronikaren lehen lerroan onartzeko milaka izan direla, El Paisek 2.000 lagun inguru aipatuko...
Read More
Iruzkin berriak