Errausketaren Aurkako Mugimenduaren mezuak abenduaren 27ko lizitazioaren aurrean
Abenduaren 27an milaka herritar bildu dira Gipuzkoako hiriburuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk Zubietako erraustegiaren lizitazioa erabaki duten egunean, EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deiturik. Zarautzko Zanpantzar gazteen atzetik Donostiako erdigunea jendez bete duen protestaldian bildutakoek hainbat oihu eta mezu plazaratu dituzte, horietako batzuek eskuetan zeramatzatela afixa banatan idatzirik Gipuzkoako udalerri bakoitzaren izena eta 35 urtean erraustegiagatik bere gain...
Read MoreErraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestazioko argazkiak
Abenduaren 27an Gipuzkoa Plazatik abiatu eta bertan amaitu zen manifestazioko argazkiak, Dani Blancoren...
Read MoreErraustegia 27an lizitatu ala ez, 26an erabakiko da auzitegietan
GuraSOS elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Zubietako erraustegiaren lizitazioa, abenduaren 27an egitekoa dena, bezperan eten dezakete epaitegiek. Hasteko, Donostiako administrazioarekiko auzietarako 3. epaitegiak GHKri abenduaren 26ko goizeko 10ak arteko epea eman dio eskatutako suspentsioari buruz alegazioak egiteko. Bigarren auzi bat ere ebatzi beharko da egun berean: GuraSOSek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salak tramitera...
Read MoreAbenduaren 27rako protesta deia egin du Errausketaren Aurkako Mugimenduak
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak esleituko duen egun berean, abenduaren 27rako mobilizatzera deitu berri du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Hitzordua, hilaren 27an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren atarian. Usurbilgo Noaua! herri aldizkariaren bideoak bildutako prentsaurrekoan, antolatzaileek dei egiten diete gipuzkoarrei “bai agintari, ordezkari politiko eta herritarrei, erraustegi kriminal hau eta lapurreta...
Read MoreBihar Donostian manifestazioa GuraSOSek deituta: “Eman bidea osasuna eta adostasunari”
GuraSOS elkarteak biharko, azaroak 26, manifestazioa deitu du Donostian «Gipuzkoa + : Eman bidea Osasuna eta Adostasunari» lelopean. Mobilizazio honen helburua GuraSOSen hondakinen gaiaren inguruko bide-orria babestu, erraustegiaren lizitazioak gelditzeko eskatu eta eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatzea da. Manifestazio honek hainbat pertsona ezagunen babesa jaso du, tartean Imanol Agirretxe eta Asier Illarramendi futbolariek, Garbiñe Biurrun...
Read MoreGURASOSek hondakinen gatazka konpontzeko bide-orria aurkeztu du
GURASOS elkarteak, azaroaren 26an Donostian errausketaren kontra burutuko den mobilizazioan parte hartzeko deiarekin batera, aurkeztu du zortzi puntuko bide-orri bat Gipuzkoako hondakinen gatazkari irtenbidea emateko. Gaia gatazkaren eremutik eta zatiketa politikotik atera eta irtenbide partekatu batez bideratzea proposatu du, herritarren parte hartze aktiboz, propagandaren ordez informazioa landuz eta aditu eta teknikariei protagonismoa emanez. Segurtasun juridikoaren garrantzia ere bilatzen...
Read MoreAlcala de Guadairan biltzarra dute porlan fabriketan hondakinak erraustearen aurkako plataformek
Sevillatik (Andaluzia) oso hurbil, ostiralean hasi eta igandea bitartean biltzarra daukate hondakinak zementu fabriketan erraustearen aurkako plataformek. Andaluzek antolatutako honekin, Espainia osoko plataformak biltzen diren zazpigarren aldia izango da. Jardunaldiak igandean bukatuko dira La Liebre auzoan manifestazio batekin. 13 erkidegoko 50 hiri eta herritako plataformak egongo dira ordezkaturik Alcala de Guadairan, eta bi ordezkaritza gehiagok parte hartuko dute Mexiko eta Bruselastik....
Read MoreGoerri Birzirik plataforma jendaurrean aurkeztuko da astelehenean Ordizian
Astelehenean, azaroak 7, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako plazan aurkeztuko da Mutiloako zabortegi proiektuari aurre egiteko sortu berri den Goierri BirZirik herri plataforma. Irailean jakin zenez, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak Ferrovial multinazionalarekin tratua egin du honek Mutiloan kudeatzen duen Lurpe zabortegira 102.000 tona hiri hondakin nahasi eramateko. Geroztik, inguruko hainbat herritar elkartu da gaiaren aurrean nola erreakzionatu eztabaidatzeko, lehenbizikoz...
Read MoreZestoako 720 herritarrek udalari oraingo sistemari eustea eskatu diote
Hainbat herritar elkartu zen Zestoan larunbatean, 22, udalari eskatzeko orain daukan gaikako bilketari eutsi diezaiola, aurreko legealdian udalbatzak aho batez erabakita ezarri bezala. “Ongi egiten jarraitu nahi dugu!” hizkien inguruan mosaikoa osatu zuten Laranjadi plazan. Udalari eskaria 720 herritarrek sinatu dute. Gaikako bilketa komunitarioa darabilte Zestoan orduan agintean zegoen Bilduk eta EAJk adosturik, baina jelkideek alkatetza eskuratutakoan edukiontzi txipdunak ezartzea...
Read MoreErraustegiaren kontrako protesta Aldundiaren eta Santanderren aurrean
EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deiturik, protestazko elkarretaratzea burutu zuten larunbatean, urriak 15, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Santander bankuaren aurrean. “Zuen negozioa, guztion minbizia eta hondamendia” aldarri eginez, bildutako jendeak lurrean etzan ziren maindire zuriz estalita, inguruan zebilkiela heriotza sega eta guzti irudikatzen zuen mamua. EAMek adierazi zuenez, irudiokin salatu nahi zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk Zubietan eraiki nahi duten...
Read More
Iruzkin berriak