Larunbatean erraustegirako gasa sartzen ari diren Artzabaletako eremuan elkarretaratzea
Larunbatean, uztailak 15, erraustegirako gas hodirako lurra urratzen ari diren eremuan mobilizatzeko deia egin dute Zubieta Lantzen elkarteak eta Erraustegiaren Aurkako Usurbilgo Taldek. Elkarretaratzea eguerdiko 12:00etan egingo dute Artzabaletan, gasa sartzeko lanak egiten ari diren eremuan. Artzabaletaraino oinez joateko asmoa dutenek bi hitzordu dauzkate elkarrekin bertaratzeko: 11:30ean Usurbilgo frontoian edo 11:45ean Zubietako plazan. Erraustegirako gasa sartzeko lanetan Naturgas...
Read MoreGuraSOSek helegitea galdu du GHKren kontra Donostiako auzitegian
Donostiako auzitegiaren 3. salak ez du ontzat eman GuraSOSek GHKren kontra ezarritako helegitea, non eskatzen zuen 2016ko uztailean erraustegiaren lizitazioa abian jartzeko erabakia bertan behera uztea. GuraSOSek Madrilgo senatuan agerraldia egin eta biharamunean plazaratu du albistea Noticias de Gipuzkoa egunkariak. Honen arabera, GuraSOSek auzitara jo baldin bazuen erraustegiaren erabakian herritarren parte hartzea bermatu ez zelako, epaileak erantzun dio horrelako eskubiderik ezin dela...
Read More“Erraustegiaren aurkako gose grebaren digestioa”: grebalarien hausnarketa
Zubietako erraustegiaren kontra aste betez Donostiako Easo plazan gose greba burutu duten sei andre-gizonek beren ekintzaren azalpenak zabaldu dituzte, seiek sinatutako iritzi artikulu batean. Herritarren eta bereziki Amarako auzotarren laguntza eskertuta, beren haserrea azaltzen dute agintariekiko: “Zein politikari klasek agintzen du Foru Aldundian? Datu hauek [errausketaren kalteenak ] guztiak eta gehiago esku artean izanda, nola liteke erraustegiaren egitasmoarekin jarraitu?...
Read MoreZubietako herritarrek Moyuari: “Ez dugu onartzen zuen erraustegi injustu kutsatzailea”
Zubietako herritarrek Construcciones Moyua konpainiari erantzun diote, honen oharra jaso ondoren leherketak hastera doazela abisatuz. Zubietarrek arrapostu egin diete Moyuako nagusi eta langileei: “Eraustegi horren konplize zarete zuek guztiok, eta etorkizuneko eragin kaltegarrien erantzule izango zaretenez gero, behingoz arduraz joka dezazuela eskatzen dizuegu”. Joan den astean jaso zuten Zubietako hainbat etxetan Moyuaren gutuna, ohartaraziz ekaina amaitu aurretik zenbait...
Read MoreErrausketaren aurka gose greba eginen dute Donostian asteazkenetik
“Herritar talde batek astebeteko gose greba abiatuko dugu asteazkenean, erraustegiaren aurka. Milaka eta milaka herritarrok proiektu hau arbuiatzen dugula ikustarazi arren, inposatu egin nahi dutela ikusten dugunez, protestak ezkutatu nahian ari direla ulertuta, oraingo honetan gose greba protesta eredua hautatu dugu, inposatu nahi diguten erraustegiak gu guzion bizitzengan izango duen eragin kaltegarria salatzeko”. Hitzokin azaldu du astebeteko baraualdi luzea egiteko erabakia...
Read More‘Erraustegiaren aurkako eguna’ eta aurretik ‘Barraskilo operazioa’ iragarri ditu EAMek
[Pello Zubiria Kamino] Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) datorren asterako bi ekintza berri iragarri ditu. 25ean, “Barraskilo Operazioa”, auto karabana Donostiako Belartza auzoko (Decathlon) aparkalekutik abiatuko da 18:00etan eskualdea zeharkatzeko. Maiatzaren 27an, larunbata, “Erraustegiaren Aurkako Eguna” Zubietan. EAMeko ordezkariak prentsaren aurrera azaldu dira mahaiaren alde banatan zeuzkatela Usurbilgo herritar batek urtean botatzen dituen 60 kg zabor-errefusak...
Read MoreAstelehenean, erraustegiaren obren eta protesta ekintza berrien hasiera
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dute Zubietako erraustegia eraikitzen maiatzaren 8an hasi eta lehen harria ezartzeko ekitaldi instituzionala 10ean burutuko dela. Horren aurrean, EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak herritarrei mobilizatzeko deia egin die maiatz osoan zehar, “Erraustegirik ez! Ez gure izenean” leloa daramaten ekitaldiekin. Honako mobilizazioak daude deituta erraustegiaren kontra: – Maiatzaren 8an, astelehena, elkarretaratze...
Read MoreZubietan obrak hastear direla eta, ‘erresistentzia fasea’ abiatu du Gipuzkoa Zutik-ek
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela. Bideoan ageri denez, enpresek lurzoruan ezarritako lehen markak erauzteaz gain, Gipuzkoa Zutikeko kideek hiru pankarta handi zintzilikatu dituzte Zubietako eremuan, errausketaren kontrako mugimenduaren logoa daramana eta...
Read MoreGuraSOSek “Hitza Hartu” parte hartze prozesua abiatuko duela iragarri du
GuraSOS elkarteak datozen hilabeteotan “Hitza-Hartu” ekimena jarriko du martxan, elkarteko buru Joseba Belaustegik iragarri duenez. Gizarte zibilak zuzendutako hondakinen kudeaketari buruzko parte-hartze prozesua bultzatu nahi du plataformak: “Garrantzi handiko bi gizarte ekimen dira, irudimentsuak eta berritasun handikoak, GuraSOSen iritzian, egoera desblokeatzea lortuko dutenak eta aldi berean hondakinen kudeaketarako konponbide adostura heltzea ere bai. Haietako bat izango...
Read MoreGipuzkoa Zutikek Markel Olanori: “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua”
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean. Ahalik eta herritar gehienen atxikimenduak eskuratzea dute helburu, Markel Olano Gipuzkoako Aldun nagusiari eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuari eskatzeko herritarrei azaldu diezaietela Zubietako...
Read More
Iruzkin berriak