25eko manifestazioak atxikimendu zabala lortu du, sindikatu nagusiena barne
[Pello Zubiria Kamino] Martxoaren 25erako Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestazioak Gipuzkoako elkarteen artean atxikimendu zabala lortu du. Hiru egunen faltan, 100 baino gehiago ziren beren adostasuna azaldu duten elkarte, sindikatu eta partiduak. Laurogeitik gora giza eragile, elkarte eta taldez gain, alderdi politikoen artetik Alternatiba, Aralar, EH Bildu, Equo, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza – IU, Podemos Euskadi eta Sortuk azaldu dute publikoki beren adostasuna....
Read MoreErrausketaren aurkako protesta martxoaren 25ean, “alternatiba dagoelako”
Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) manifestazio berri baterako deia zabaldu du datorren larunbaterako, martxoak 25. Prentsaren aurrean Donostian 18an egindako agerraldi masiboan EAMeko ordezkariek azaldu zutenez, dagoenekoz 75 alderdi, sindikatu, elkarte eta erakundetik gora dira deialdiarekin bat egin dutenak. “Erraustegirik ez, alternatiba dagoelako” goiburu duen manifestazioa larunbat arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoeta estadio ondotik, Donostiako erdigunea...
Read MoreMartxoaren 12an, Goierri Birzirik-en prentsaurreko masiboa Foru Aldundiaren atarian
Goierri BirZirik plataformak deia zabaldu du Mutiloan Gipuzkoa osoko zabor nahastu tratatu gabeak lurperatzeko dagoen asmoaren kontra Donostian biltzeko protesta egitera, martxoaren 12an, igandea. “Birziklapenaren alde, Mutiloako zabortegiaren aurka” goiburua daukan taldearen asmoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean bildu eta “prentsaurreko masiboa” egitea igande eguerdiko 12:00etan. Plataformaren arduradunek diotenez, “birziklatzearen aukeran sakondu gabe eta...
Read More280 herritarrek azalpenak eskatu dizkiote Pasaiako Udalari erraustegia kostako zaienaz
[Pello Zubiria Kamino] Pasaitar multzo handi batek –280k, Hitzaren arabera– idatzia aurkeztu du udalean alkateari kontuak eskatuz Zubietako erraustegiarekin herritarrei gaineratuko zaien zorraz: “Herritarrok isilean gordetzen dituzten erabakiak eta haien ondorioak ezagutzeko eskubidea dugu, are gehiago, 35 urterako hipotekatuko gaituztela jakinda”. Gogorarazi ostean aurreko legealdian Atez Atekoa herrira egokituta Pasaiak %76ko birziklatze tasak lortu zituela, deitoratzen dute...
Read MoreGuraSOSen manifestazio eta bide-orriarekin bat egin dute hainbat jende famatuk
[Pello Zubiria Kamino] Kultura, kirol, unibertsitate eta sindikatuetako aurpegi ezagunak (ikusi Bernardo Atxaga lehen izena duen zerrenda osoa elkartearen blogean) bildu ditu GuraSOSek hondakinen gatazkarentzako bere bide-orriarekin bat egin eta otsailaren 19an Donostian burutuko den mobilizaziorako dei egiteko. Antolatzaileek Antiguako Haize Orrazian esan dute “Elkarrekin – Sin conflicto” goiburua daraman 19ko mobilizazioa “ez dela erraustegiaren kontrako edo Gipuzkoako...
Read MoreGipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria. Urtarrilean plazaratu zenez, Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi ziren beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Geroztik, Gipuzkoa...
Read MoreTxingudin berpiztu dute errausketaren aurkako mugimendua
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 4an Hondarribian burututako manifestazioaren uberan berriro jarri dira abian Bidasoa inguruko zenbait jende eskualde hartan errausketaren aurkako mugimendua berpizteko. Hondarribian larunbateko manifestazioaren leloak biltzen zituen Txingudiko eta Zubietako borrokak: “Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan”. Txingudiko mankomunitateak Gipuzkoako bigarren errauste planta bertan eraikitzea erabaki zuenean, Txingudi Bizirik plataformak lortu zuen...
Read MoreOtsailaren 4an, errausketaren aurkako manifestazioa Hondarribian
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 4an Gipuzkoako erraustegiaren aurka manifestazioan protesta egiteko deia zabaldu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hondarribian izango da, eguerdiko 12:30ean Butron pasealekutik abiatuta, lelo honekin: “Errausketarik ez Txingudin ez Zubietan”. Bidasoko Hitzak zabaldu duenez, asteazkenean –urtarrilak 25– bilduko dira lekuko antolatzaileak prestaketa lanak aurreratzeko, eskualdeko zenbait taldek bat egin baitu deialdiarekin:...
Read MoreZenbat harik osatzen dute erraustegiaren auzitegietako korapiloa?
[Pello Zubiria Kamino] “Gipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta” titulatu zuen ARGIAk urtarrilaren 9an, 16an Deiak “La incineradora de Zubieta cae en una maraña judicial” eta gaur –17– Berriak “Mataza juridikoan trabatua“. Pixkanaka ageri denez, Zubietako erraustegia Gipuzkoako agintariek hasieran uste baino korapilo nahasiagoan harrapatuta geratu da auzitegietan. Eta agian oraindik ez dira ezagutzen korapiloaren hari guztiak. Alde batetik...
Read MoreGipuzkoako alkateei galdetzen diete ea zer egin behar duten erraustegiaren zorpetzearen aurrean
[Pello Zubiria Kamino] Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi dira beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Urte amaieran, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak etxez etxe, postontzietan banatu zuen eskuorriak eragindako kezkak bultzatu ditu, antza, Donostia, Hernani, Errenteria, Usurbil eta beste zenbait udalerritako herritarrok urrats hau...
Read More
Iruzkin berriak