EHBilduko hautetsiek salatu dute Intxaurrandieta eta Errazkinen auziperatzea
Astelehenean, azaroak 6, Buruntzaldeko EHBilduko alkate eta zinegotziek –legealdi honetakoek eta aurrekoek– agerraldi publikoan salatu dute 2013an Zubietako errauste plantaren kontratua eteteagatik auzitara eraman dituztela Ainhoa Intxaurrandieta GHKko orduko lehendakaria eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua. Urriaren 24an salaketa bera egin zuten Debagoieneko hautetsiek. Buruntzaldeko agerraldiaz Noauak eman du albisterik osatuena (ikusi agerraldia osorik bideo honetan), eta...
Read More25eko manifestazioak atxikimendu zabala lortu du, sindikatu nagusiena barne
[Pello Zubiria Kamino] Martxoaren 25erako Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestazioak Gipuzkoako elkarteen artean atxikimendu zabala lortu du. Hiru egunen faltan, 100 baino gehiago ziren beren adostasuna azaldu duten elkarte, sindikatu eta partiduak. Laurogeitik gora giza eragile, elkarte eta taldez gain, alderdi politikoen artetik Alternatiba, Aralar, EH Bildu, Equo, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza – IU, Podemos Euskadi eta Sortuk azaldu dute publikoki beren adostasuna....
Read MoreZenbat harik osatzen dute erraustegiaren auzitegietako korapiloa?
[Pello Zubiria Kamino] “Gipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta” titulatu zuen ARGIAk urtarrilaren 9an, 16an Deiak “La incineradora de Zubieta cae en una maraña judicial” eta gaur –17– Berriak “Mataza juridikoan trabatua“. Pixkanaka ageri denez, Zubietako erraustegia Gipuzkoako agintariek hasieran uste baino korapilo nahasiagoan harrapatuta geratu da auzitegietan. Eta agian oraindik ez dira ezagutzen korapiloaren hari guztiak. Alde batetik...
Read MoreAsensiok GHK auditatu eta Bilduko agintariak auzitara eraman nahi ditu
GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioaren 2011-2015eko diru-kontuen auditoria egin arazi du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak eta hor aurkitu omen dituen irregulartasun ugariak direla eta orain instruktore bat izendatuko du, horien erantzukizunak pertsonalizatu eta ahal bada auzitegietara eramateko. Diario Vasco egunkariari eskainitako elkarrizketa luzean esan du diputatuak berak. Ez da lehen aldia izango GHKren Bilduko agintariek beren buruak epaitegien jomugan...
Read MoreDebagoienako itunak eskatu du gaikako bilketa Euskal Herri osora zabaltzea
Debagoiena Eredu, Zabortegirik ez! plataformak deituta, mugimendu, alderdi eta sindikatuen ordezkaritza zabal batek ekitaldi publikoan sinatu dute “Debagoieneko Ituna” Arrasate. Agiriaren puntuetako batean proposatzen dute Debagoieneko eredua Gipuzkoara eta Euskal Herri osora zabaltzea, Europari begira erreferente bilakatzeko. CCOO, ELA, LAB, ESK, Esteilas, Ahal Dugu, EH Bildu, Irabazi, Gorripidea, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Zero Zaborrek maiatzaren 24an sinatu duten agiriak...
Read MoreGipuzkoan ezkerreko oposizioa ados jarri da errausketaz eta Zero Zaborrez
Gipuzkoako ezkerreko oposizio osoak adostu du 10 puntuko dokumentu bat errausketarik gabeko hondakinen kudeaketa alternatibo bat sustatzeko konpromisoarekin. EHBildu (Iban Asenjo), Podemos-Ahal Dugu (Ione Cisneros), Ezker Anitza (Xabier Pombo) eta Equo (Edurne Baranda de Miguel) alderdietako ordezkariek aurkeztu diete kazetariei ARGIAk PDF formatuan eskaintzen duen agiria. “Gipuzkoako indar eraldatzaile eta aurrerakoien akordioa, ekonomia zirkularra eta Zero Zabor filosofiari...
Read MoreUsurbilek eskatu dio Diputazioari erraustegia bertan behera uztea
Usurbilgo udalak osoko bilkuran eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari Zubietako erraustegi proiektua bertan behera utz dezala. Apirilaren 26ko batzarrak erabaki zuen EHBilduren aldeko botoekin eta EAJ eta PSEko zinegotzien abstentzioarekin. Gipuzkoako gainerako udal agintariengana ere joko dute, usurbildarrekiko konpromiso eta elkartasun eske. Alkatetza (Xabier Arregi) daukan EHBilduk aurkeztutako bi puntuko mozioa onartu zen. Hona bi puntuak: 1.- Erraustegia eraikitzeko proiektua bertan behera...
Read MoreLezoko alkate jeltzaleak dimititu du, GBBk ez onarturik hondakinen akordioa
[Pello Zubiria Kamino] Berria egunkarian Iñaki Petxarromanek eman du albistea: Lezoko alkate Kepa Garbizuk kargua utzi duela, duela aste gutxi udalean EAJk EH Bildurekin hondakinen kudeaketarako hitzartutako akordioa Gipuzko Buru Batzarrak onartu ez duelako. Akordio honen arabera, Lezon hondakinak sistema mistoan bilduko dira laster (papera eta ontzi arinak kaleko edukiontzi handietan, organikoa eta errefusa atez ate) eta bi alderdi sinatzaileak konprometitzen dira sistema ez aldatzera...
Read MoreXabier Garmendia, EAEko errauste planak antolatzen dituen gizona
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako paperezko ARGIAk “Añorga+Zubieta: Donostia, errausketaren hiriburua?” kronika zabalean azaltzen da Gipuzkoako erraustegiaren aferak nola abiada berria hartu duen EAJ eta PSEk Gipuzkoako Foru Aldundiaren gobernua eskuratu ostean. Ataletako batean aurkezten da nor den Xabier Garmendia Martinez politikari eta errausketako enpresaburua, Martin Garitanoren (Bildu) agintealdian lurperatutako errauste planak 2016an berpizteko lehen urratsaren enkargua...
Read MoreAndoaingo udalak Zubietan erraustea babestu du PSE eta EAJren botoz
[Pello Zubiria Kamino] Azaroaren 26an egindako osoko batzarrean, EAJ eta PSEko zinegotzien botoari esker Andoaingo Udalak bere babesa eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen errauste plantari. Gara egunkariak -soilik paperezko edizioan- zabaldu du albistea bere xehetasunekin. Udalbatzaren bilkuran Errausketaren kontrako plataformen Koordinadorak mozio bat aurkeztua zuen udala Zubietako errauskailuaren kontra garbi azaldu zedin. Koordinadorak, errausketaren kontrako argudio...
Read More
Iruzkin berriak