Larrabetzuko eztabaida hondakinez
Bizkaiko Larrabetzun eztabaida bizia dabil hilabeteotan udal gobernua daukan Bilduren eta oposizioko alderdi nagusia den EAJren artean. Gai bat baino gehiago polemikarako bide, baina tartean hondakinena ere bai. Larrabetzutik.org “La mancomunidad del txorierri quiere duplicar la tasa de basuras a Larrabetzu!”, “Herri Batzarra“, “Nervios en el PNV de Larrabetzu?” Larrabetzu.info “¿Qué es una política fiscal que favorece a los que más...
Read MoreGoierrin Atez Atekoaren alde eta kontra, Lazkao, Legazpi eta Zaldibian
Atez Atekoaren kontrako mugimenduen albisteak iritsi dira egunotan Lazkaotik, aldekoak Legazpi eta Zaldibiatik. Lazkao Hitza “Balkoietan zabor poltsak zintzilikatzeko deia egin dute Lazkaon” eta “Spora enpresak ez duela zabor sistemarik onena zein den aztertu salatu du EAJk” Legazpi Hitza “Eguneroko materialak elementu kutsakor bihurtzen ez uzteko deia egin du Legazpiko Zero Zabor taldeak“; Diario Vasco “Manifiesto público hacia el objetivo’Zero...
Read MoreZubieta inguruko alkateek eskatu dute errauskailua behin betirako baztertzea
Zubieta inguruko hainbat herritako alkateak bildu ziren atzo Gipuzkoako errauste planta eraikitzeko hasita dauden Zubietan, erreboteko frontoian. Legez erdi batean Donostia eta beste erdian Usurbil den herri horretatik egin zieten eskaera errauskailuaren gainean ardura daukatenei, eta Gipuzkoako herritar guztiei, azpiegitura handi hori eraikitzeko asmoa betirako baztertu dadin. Honako alkateak azaldu ziren hedabideen aurrean: Luis Intxauspe (Hernani), Mertxe Aizpurua (Usurbil), Pablo Barrio...
Read MoreLluis Verdaguer: «Bizilagun guztien inplikazioa behar da atez atekoan»
Egunotan Kataluniako Tarradell herriko alkatea eta alkateordea (CiU) Astigarraga, Bergara, Lazkao eta Tolosan hitz egitekoak dira hondakinen Atez Ateko bilketaz. Lluis Verdaguer Tarradelleko alkatea Hitzari mintzatu zaio elkarrizketa luze batean. Hitza “Lluis Verdaguer: ‘Bizilagun guztien inplikazioa beharrezkoa da atez...
Read MoreGipuzkoako EAJk mehatxu: errauskailua baztertzea prebarikazio izan daiteke
Joseba Egibarrek Zumaian emandako hitzaldiaren inguruan, Gipuzko Buru Batzarraren bozeramaile den Maria Eugenia Arrizabalagak adierazi du Zubietako errauskailua eraikitzeko enpresekin kontratua etetea prebarikazioa izan daitekeela, alegia, agintari batek jakinaren gainean legea urratzea, eragileei erantzukizun zibil eta penalak erakarriko lizkiekena. Noticias de Gipuzkoa “El PNV advierte de que rescindir los contratos de la incineradora puede ser...
Read MoreDebagoienan hondakinak irakiten
Atez Atekoa abiarazteko lanak, kontrako mugimenduak, auzokonpostaren arrakasta, autokonpostaren jarraipena, eskoletako Zero Zabor tailerrak…. Gipuzkoan nonbait baldin badago asteotan aldaketa giroa hori Debagoienan da. Ikusi azken egunotako albisteak. Bergara Goiena “Hiri hondakinen gaikako bilketa atzeratu egingo da Bergaran“, “EAJ: ‘Aurrez pentsatuta eta jendeak aurre egiteko arriskurik gabe; herritarrak kanpora joaten direnean ezarriko dute atez...
Read MoreLegazpiko azken berriak
Legazpin udalak herriko talde politiko eta sozialekin hondakinen kudeaketaren inguruan adostasuna bilatzeko antolatutako mahaia desegin ondoren, bi balorazio oso ezberdin egin dituzte Legazpi Zero Zaborrek batetik eta EAJk eta Legazpi Garbia plataformak bestetik. Honek, bestalde, 2.000 zabor boltsa banatu ditu herritarren artean, balkoi eta leihoetatik zintzilikatu ditzaten eskatuz. Hitza “Hondakinen kudeaketarako negoziazio mahaia bertan behera gelditu da“, “Legazpi Zero...
Read MoreAldundiak Partzuergoan proposatuko du errauste planta betirako baztertzea
Gipuzkoako Foru Aldundiak iniziatiba hartu du Zubietako errauste plantaren korapiloa askatzeko: Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan adierazi du GHK partzuergoan proposatuko duela errauskailua betirako baztertzea. Gai honetan de facto azken hilabeteotan dagoen moratoria betiko ezin dela luzatu argitu du eta erabaki definitiboa hartzerakoan Partzuergoan erakunde horren kudeaketan %33ren jabe den Aldundiak, eta diputatuak berak pertsonalki ere bai, ezezko garbia emango diotela...
Read MoreErrauskailuaren eraikitzaileak prentsatik bultzaka berriro
Diario Vasco egunkarian Fernando Segura kazetariak gaur argitaratu duenez, Gipuzkoako errauskailua eraikitzeko lehiaketa irabazi zuten enpresek auzitegietara jotzeko mehatxu egin diete Hondakinen Partzuergoko arduradunei, obrak berehala hasi ezean. Une honetan ezin da Internetez irakurri “Las constructoras de la incineradora pleitearan si persiste el bloqueo” albistearen testua osorik. Barruko tituluetan dio berriak: “Las constructoras exigen al Consorcio una respuesta...
Read MoreErrauskailuaren finantziaketak haserrarazi ditu Bildu eta EAJ Gipuzkoan
Gipuzkoako errauskailuaren finantziaketak muturrera eraman ditu Gipuzkoako Bildu eta EAJren arteko harremanak. Partzuergoko lehendakari Juan Carlos Alduntzinek (Bildu) iragarri ostean bankuekin birnegoziatu nahi duela errauskailuari lotutako kredituaren baldintzak, eta ez duela baztertzen gaia auzitara eramatea, kargu horretan egon ziren aurreko jelkideak barne, Gipuzkoako EAJren erantzuna etorri da salatuz Bilduko agintariek ez dutela legedia betetzen eta herritarren artean ikara zabaltzen ari...
Read More
Iruzkin berriak