Azkoitia Baiko zinegotziek berretsi dute sistema mistoaren aldeko apustua
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinen inguruko eztabaidan hartutako erabakiak esplikatu eta defenditzera azaldu dira berriro jende aurrera Azkotia Bai zerrendako zinegotziak. Gauzak asko gaiztotu dira Azkotian azken asteetan eta derrigorrezko birziklatzearen kontrako taldeek gogortasun bereziz erasotu dituztela (ikusi Atez Atekoaren kontrako Plataformako Cruz Alberdik plazaratutakoak) sentitu dute Azkoitia Baiko hautetsiek. Azkoitian Bilduk agintzen du 8 zinegotzirekin, oposizioan dago betidanik...
Read MoreSan Marko versus Atez Ateko herriak: justiziari buruzkoa da eztabaida
[Pello Zubiria Kamino] “San Markos vuelve a licitar el contrato de recogida selectiva del papel-cartón, envases y bio-residuos” titulatu zuen maiatzaren 27an Diario Vascok Javier Peñalvaren kronika, ondoren nabarmentzeko: “Dará servicio al 82,9% de la población de la mancomunidad” eta “Denis Itxaso califica de irresponsables a los representantes de EH-Bildu por “querer paralizar la contratación de un servicio esencial para los ciudadanos“. Egunkari...
Read More2011 baino lehen GHKn bazekiten errauskailua handiegia izango zela
[Pello Zubiria Kamino] Maiatzaren 23an datu berri bat ezagutu zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan Zubietako errauskailuaren finantzaketaren inguruan antolatutako batzordean. GHK kontsortzioaren lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak eman zuen: 2011. urtea baino lehen erakunde horretako arduradunek jasoa zutela azterketa bat ohartaraziz errauskailua handiegi zegoela diseinaturik, ez zela Gipuzkoan egongo hura asetzeko adina zabor. IBH ingeniaritza enpresak -errauste plantaren eraikuntza zaintzeko...
Read MoreHondakinak azaldu dira (baina oso gutxi) Europako hauteskundeetan
[Pello Zubiria Kamino] Gai askoz funtsezkoagoak darabiltzate hautagaiek Europako Legebiltzarrerako ordezkari berriak hautatzeko kanpaina honetan, izan Europaren izaera bera, krisi ekonomikoa, Euskal Herriaren lekua Europan… Baina hondakinentzako ere izan da tartetxo bat. Gutxi iraun du, Izaskun Bilbao hautagai jelkideak Sasietako zabortegira egindako bisitak eta Iñaki Errazkinek Gipuzkoako Batzar Nagusietan hari emandako erantzunak adina. Maiatzaren 12an Bilbaok bisitatu zuen Sasietako...
Read MoreEHUren Udako Ikastaroetan, Denis Itxasok antolatutako kurtsoa
[Pello Zubiria Kamino] Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian antolatzen dituen Udako Ikastaroen barruan, irail hasieran “El residuo como recurso” ikastaroa burutuko dute Miramar jauregian. EHUk Interneten daukan egitarauak argitzen du San Marko mankomunitatea dela antolatzailea, honela aurkeztuz mamia: “Con el presente curso, la mancomunidad de San Markos quiere exponer y confrontar las estrategias que están siendo aplicadas en Gipuzkoa en esta materia, con las...
Read MoreHurrengo zabor-festa, Tolosan
[Pello Zubiria Kamino] Seinale nabarmena atzo, apirilak 09, ETBren ilunabarreko albistegian: Gipuzkoako sei alkatek San Marko mankomunitatearen aurrekontuak auzitara eramatea baino lehenago eta denbora luzeagoz landu dute Tolosan herritar talde batek zabor-zorro urdinak erakutsiz egindako agerpena. Aurreko egunetan prentsak erakutsia zuen motorrak berotzen ari zirela Gipuzkoako hiriburu foral deituan: “Tolosa txukunek ‘marea urdina’ osatu nahi du zabor poltsekin, atez atekoaren...
Read MoreSinadura bilketa Legazpin atzera borondatezko birziklatzea ezarri dadin
[Pello Zubiria Kamino] Legazpi Garbia plataformak antolatu eta PSE eta EAJ alderdiek sustaturik, gaurtik sinadura bilketan ariko dira Urola Garaiko herri hartan, udalak oraingo sistema berria utzi eta berriro errefusa kaleko edukiontzi handietan bildu dezan. Albistea Hitzak (“Edukiontzi sistemaren aldeko sinadura bilketa hasiko du plataformak“) eta Diario Vascok (“La plataforma realizará una recogida de firmas a favor del sistema de contenedores“) plazaratu...
Read MoreDonostian hondakin organikoa bereiztea ez da derrigorrezkoa izango
Laster Gipuzkoako hiriburu osoan zehar ipiniko dituzte hondakin organikoarentzako edukiontzi marroi handiak, iazko maiatzean Bildu eta PSEek adostu bezala. Orain oposizioan dauden EAJ, PSE eta PPren botoz Donostiako udalbatzak erabaki du herritarrentzako hautazkoa izango dela beren sukaldeetako txeri-jana bereizirik kaleratzea. Hona albistearen xehetasunak eta erreakzioak: – Noticias de Gipuzkoa “El Pleno rechaza que reciclar materia orgánica sea obligatorio” – Berria...
Read MoreBeasain, Azpeitia eta Zarautzek alderdiei elkarlana eskatu diete zabortegiak ixteko
Azpeiti, Beasain eta Zarauzko alkateek alderdi politikoei elkarlanerako deia egin diete, Gipuzkoako Foru Aldundiak azken proposamenean agindu bezala aipatu udalerrietan diren Lapatx, Sasieta eta Urtetako zabortegiak ondo eta garaiz itxi ahal izateko. Hitza “Beasaingo, Zarauzko eta Azpeitiko alkateek ‘zabortegirik gabeko Gipuzkoa’ eraikitzeko akordiora deitu dute” Berria “Zabortegiak ixteko akordio zabalak lortzera deitu dute Beasain, Azpeitia eta Zarauzko...
Read MoreEuropar Batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundia gonbidatu du hondakinen alorreko praktika on gisa
[Pello Zubiria Kamino] Kronikatxo honi ipini diogu justu Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa kabineteak bere webgunean ipinitako oharraren titulu bera: “Europar Batzordeak Gipuzkoako Foru Aldundia gonbidatu du hondakinen alorreko praktika on gisa” (gaztelaniaz “La Comisión Europea invita a la Diputación como buena práctica en gestión de residuos“). Bertan azaltzen da apirilaren 7an eta 8an, Hannoverren, Ekoberrikuntzaren 16. Foroa egingo da, Europar Batzordeak eta...
Read More
Iruzkin berriak