Conposta en Red sarearen seminarioa Hernanin
Ostegunean Composta en Red sareak, Espainiako estatuan konposta sustatzen duten udalen elkarteak, bere zazpigarren ikastaroa Hernanin burutuko du, Orona kooperatibaren Ideo eraikinean. Biltzarra familiek taldeka darabiltzaten auzokonpost esperientzietan zentratuko da. Elkarteak egitarauan aurreratu duenez, Hernaniko alkatearen eta Composta en Redeko lehendakariaren agurren ondotik, gaiaren aurkezpen nagusi bana egingo dituzte batetik Madrilgo gobernuan hondakinen zuzendariorde nagusia den...
Read MoreHernaniko familien %25ek konposta egiten du, taldeka edo banaka
[Pello Zubiria Kamino] Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, auzo-konposta egiteko 5 etxola gehiago jarri berriak ditu martxan, bakoitzak 22 familiaren hondakin organikoak luar bihurtzeko gai direnak. Bost horiekin, denetara 43 konpost-txabola dauzka Hernanik, 950 familiak erabiltzen dituztenak. Horiei gehitu behar zaizkie 700 familia gehiago konposta bakarka egiten dutenak, nork bere baratze edo soropilean. Denetara, horrela, 1.650 familia ari dira –lau familiatik bat– txerri-janak horrela...
Read MoreAuzo eta autokonposta Gipuzkoan 2013-2014 (eta 2): herriz herri datuak
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako udalerriek 2014ko abendu amaieran argazki hau erakusten zuten auzo eta autokonpostaren ezartzeari dagokionez. Atzo argitaratutako mapan egin moduan, alderatu dira udal bakoitzak dauzkan konpost unitateak (familiak) eta biztanleak, ondorioz udalak sailkatzeko ranking batean. Ohar garrantzitsu bat bada egin beharrekoa. Zerrendak biltzen ditu ezarritako konpost unitateak, eta ez du islatzen beti horien erabilpena, nahiz eta gehienetan hala den. Esan nahi baita,...
Read MoreAuzo eta autokonposta Gipuzkoan 2013-2014 herriz herri (1): mapa
[Pello Zubiria Kamino] 2013ko urrian ARGIAk plazaratu zuen “Konpostgileak: birziklatzen txapeldun” dossierra LARRUNen. Bertan esaten zenez, “Ingurumenaz kezkatutako familia aitzindarietatik eta ortu ekologikoa lantzen duten baratzezainetatik askoz harago, milaka familiak ekin diote hondakin organikoak berrerabiltzeko dagoen era merke, errez eta garbienari. Gipuzkoan eta Nafarroako Sakanan hondakinen kudeaketaren osagai funtsezkoa bilakatu da konpost egite...
Read MoreKonpostaz ohartarazteko nazioarteko astea maiatzaren 5etik 11 artekoa
AEBetako US Composting Council erakundeak deituta, mundu osoko beste talde askok ospatzen dute aste honetan Konpostaz Ohartarazteko Nazioarteko Astea (International Compost Awareness Week). Europan Zero Waste Europe (ZWE) koordinakundeak zabaldu du albistea: “We love compost! International compost awareness week“. Bertan ZWEk nabarmentzen ditu Europan azken aldian hondakin organikoak konpost bihurtzen ari diren jarduera eredugarriak, tartean Gipuzkoako Hernani herrikoa:...
Read MoreBaztan, Malerreka eta Bortzirietan 1.000 familiak konposta egiten du
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroan hondakinen kudeaketa burutsuago bat antolatzen ari direnen eredu behin eta berriro Sakana aipatu badugu ere, aurrerapen handiak egin dituzte azken urteotan Baztan, Malerreka eta Bortzirietan. Auto- eta auzo-konposta sustatzeko azken kanpainan 700 familia gehiagok bere burua aurkezturik, dagoenekoz 1.000 familiaz goiti ari da etxeko organikoak era autonomoan kudeatzen. Ttipi Ttapak “Konpost kanpainaren lehenengo fasea bukatu eta bigarren faseko bilerak...
Read MoreAstigarraga: urte bete Atez Atekoarekin eta %82 gaika sailkaturik biltzen
[Pello Zubiria Kamino] Astigarragako alkate Andoni Gartziak (Bildu) atzo, apirilak 2, prentsari azaldu dio herriak hondakinen kudeaketa sistema aldatu zuenetik lortutakoaren balantzea. Gaikako bilketa Atez Ate hasi aurretik birziklatze tasa Astigarragak baldin bazeukan % 29,16an, hamabi hilabete beranduago tasa hori % 82,95an jarri da. Alkateak azpimarratu du jarri aurreko eztabaida eta zalaparta baretu ostean, hondakinen kudeaketa normaltasun osoz doala herrian (agian horregatik ez dizkiote...
Read MoreSakanan 2013ko balantzea: %80 sistema berrian, %28 Altsasu-Irurtzunen
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Sakana mankomunitateko arduradunek ezagutzera eman dituzte 2013an hondakinen kudeaketan lortutako emaitzak. Deigarria egiten da, espero izatekoa izan arren, gaikako bilketa orokortu edo Atez Atekoan hasi diren herrien eta sistema zaharrean segitzen dutenen arteko diferentzia. Eguna eta gaua alderatzea bezalakoa. Europa Pressek zabaldu du albistea (“Mancomunidad de la Sakana, satisfecha con el puerta a puerta“) eta oraingoz Noticias de Navarrak egin...
Read MoreKonposta egiten duten herritarrentzat hobariak eta zigorrak Gipuzkoan
Gipuzkoan familien artean konposta egiteko ohitura zabaltzeko ahalegina lehenagotik datorren arren (Zubietan errauskailua egitea erabaki zuen Foru Aldundiak ere birziklatze sistema hau sustatzen zuen), 2009an Usurbilen Atez Ateko bilketa egiten hasi zirenetik sekulako bultzada hartu du herritarren konpostgintzak, “Herritarren konposta: ongarriaren iraultza” izeneko LARRUNen esplikatu denez. Organikoaren erabilera iraunkor hau hainbeste zabaltzeko gakoetako bat izan da udalek...
Read More‘Konpost Egunak’ mahai-ingurua orain bideoan laburbilduta
Urriaren 24an “Atez Atekotik Zero Zaborrerantz III Jardunaldiak” ekitaldiaren barruan “Konpost Egunak” izeneko mahai-ingurua burutu zen Hernanin. Herritarrek bai familiaka eta bai auzo-lanean burutzen duten jarduera honen zenbait atal tekniko jorratzen aritu ziren han bildutakoak. Orain Gipuzkoa Zero Zaborrek “Konpostatzea Gipuzkoan (auto eta auzo-konposta)” bideoan laburbildu du hango emaitza: Hona bideoan hizlari azaltzen diren pertsonak eta bakoitzak...
Read More
Iruzkin berriak