OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensioren dimisioa eskatu du publikoki: “gizartearen adimenari egindako laidoak eta GEIS/OEIT-i jaurtitako kalumniak” direla eta, edo bestela aukeran ematen dio diputatuari “agiri bat sinatzeko, non bermatzen duena erraustegiak ez duela kalterik ekarriko ondoko biztanleen osasunari, eta azaltzeko zergatik biztanle horiek behar duten jarraipen medikoa”. Medikuen erreakzio...
Read MoreBartzelonako erraustegiaren kutsadura eta iruzurrak salatu dituzte auzitegian
Bartzelona Metropolitanoko Aire Net (Haize Garbia) auzo elkarteak fiskaltzan salatu du Sant Adrià de Besóseko errauste planta, hura delakoan inguru horietan minbizien tasa Kataluniako bataz bestekoa baino 2,5 bider handiagoa izatearen erruduna. TERSAren erraustegia ixteko eskatu dute auzotarrek. Salaketak ebidentziatzat aurkeztu du Jose Luis Domingo toxikologiako katedradunak 2017ko udan Science of the Total Environmental aldizkari espezializatuan argitaratu zuen “High cancer risks by...
Read MoreParisko erraustegiaren zigor historikoa: 165 kaltetuek irabazi dute auzia
Sententzia historikotzat jo dute Frantziako hedabideek, Le Mondek “condemnation inedite en France” deitu: 16 urteko prozedura luze bezain neketsuen buruan, Parisko auzitegiak arrazoia eman die Vaux-le-Penileko erraustegiak kaltetutako 165 herritarrei eta zigor gogorrak ezarri dizkio kutsaduraren ardura eduki zuen Meluneko herri elkargo edo mankomunitateari. Kaltetuen abokatuetako bat izan den Corine Lepage Ingurumen ministro ohiak esan du erabaki historiko bat dela, lehen aldia...
Read MoreParisko erraustegiaren epaiketa: Isabelle Duflocq kaltetuaren testigantza gogorra
Parisko auzitegian epaitzen ari dira Melun mankomunitatearen arduradunak, erraustegiak 2002an itxi zuten arte dioxinaz pozoitu zituen herritarrek salatuta. Prentsa hasi da azaltzen kaltetutakoek epaiketan kontatu dituzten testigantza gogorrak. Le Mondek bildu du horietako bat “Les vies brisées des riverains de l’incinérateur de Vaux-le-Pénil” kronikan: Isabelle Duflocq irakasle erretiratuak kontatu du nola dioxinaz kutsatutako arrautzak direla medio bere bost haurretatik bi...
Read More2004an errausketa justifikatu zuen doktoreak darama orain Biodonostiaren ikerketa
Biodonostia konpainia publikoa Zubieta inguruko herritarrei laguntza eskatzen ari zaie, beren odol analisien bidez kontrolatzeko erraustegi berriak beren osasunean eduki dezakeen edozein eragin. Gutuna sinatzen duen Jesus Ibarluzeak 2004an “Incineración de residuos urbanos y salud pública” ikerlanean argudiatu zuen ez dagoela errausketaren arriskuen ebidentzia zientifikorik, eta geroztik agiri hori erakutsi dute Zubietako erraustegiaren sustatzaileek osasun aldetik egia...
Read MoreOEITeko medikuek Diputazioari eskaini diote errausketaz adituekin nazioarteko biltzar bat antolatzea
[Pello Zubiria Kamino] Azaroaren 21ean, astelehena, Donostiako Koldo Mitxelen liburutegian eskainitako prentsaurrekoan, OEIT-GEIS mediku taldearen izenean Maialen Berridi eta Jose-Cruz Ruiz Villandiego medikuek Gipuzkoako Foru Aldundiari dei egin diote Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaz eztabaidatzera nazioarteko adituak ekar ditzaten. Prentsaurrekoan bezala ondoren banatu duten agirian OEITeko medikuek, orain arte informazioa eman eta iritziak eztabaidatzeko konbiteari Aldundiak uko egin...
Read MoreGipuzkoako Batzar Nagusiek ez dute onartu ikertzea errausketaren eragina osasunean
EAJ, PSE eta PPren botoek atzera bota dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan errausketak giza osasunean dauzkan eraginak ikertzeko batzorde bat sortzea. EH Bildu eta Ahal Dugu-Podemosek eskatua zuten, OEITeko medikuek eta GuraSOSek ekarritako adituek plazaratutako informazioei erantzunez. Jone Cisnerosek defenditu du batzordearen sorrera Ahal Dugu-Podemosen izenean eta Iban Asenjok EHBildurenean, biek ere aipatu dituztelarik herritarren artean errausketaren eta osasunaren gaiak sortzen duen kezka...
Read MoreJendetza bildu du GuraSOS elkarteak Donostian errausketaren kontra
Donostian Antiguako tuneletik hasita udaletxe aurreko Alderdi Ederren amaitu zen ibilaldian milaka herritar bildu zituen igandean GuraSOS elkarteak, herritarren eta batik bat gaurko eta etorkizuneko umeen osasuna babestu eta errausketaren pozoiak saihesteko eskatuz. Nahiz eta “Haurren babeserako hesiak” pentsamenduz kolore ezberdinetako jendeak bildu, antolatzaileek eskatu bezala –”haur txikienak zuriz, heldu eta gainerako haur eta gazteak beltzez”– Kontxa inguruko...
Read MoreMadrilgo Cibelesen Valdemingomezko erraustegiaren itxiera eskatzeko elkarretaratzea asteazkenean
CASMadrid Osasun zerbitzu Publikoaren Pribatizazioaren Aurkako Madrilgo Koordinadorak deialdia zabaldu du asteazkenean, maiatzak 8, elkarretaratzea egiteko Cibeles plazan, Valdemingomezko errauste planta itxi dezatela eskatzeko. “Carmena, Cifuentes: ¡La incineradora mata!” goiburua daraman ekitaldia arratsaldeko 19:30etan burutuko dute. Osasun Zerbitzuko langileak –mediku, erizain eta denetako enplegatuak– biltzen dituen koordinadorak salatu du 1997k martxan egon arren,...
Read MoreMadrilgo erraustegiak gaixotutako Clara Peralesek hunkitu ditu GuraSOSek Oronan bildutakoak
Medikuak, Donostialdeko haurren guraso eta senideak eta Madrildik etorririk hondakinen errausketak gaixotutako pertsonak bildu ziren larunbatean, maiatzak 21, GuraSOS elkarte berriak Hernaniko Orona-Ideo aretoan antolatutako jardunaldian, erraustegiek herritarren osasunean eragiten dituzten kalteez hitz egiteko. Une hunkigarririk ere bizitu zuten bertaratuek. Iñaki Petxarroman kazetariak informatu duenez, Madrilgo erraustegiak gaixotutako Clara Peralesen lekukotzak entzule asko negarrez utzi...
Read More
Iruzkin berriak