Zestoako azken mugimenduak
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHK partzuergoak bigarren bilera irekia egin dute Zestoan herritarrekin, herri horretako Osinbeltz harrobian Gipuzkoako azken hondakin geldotuak lagatzeko asmoaz eztabaidatzeko. Hedabideek bilkuran esandakoez plazaratutako informazioetatik eta egunotan azaldutakoetatik, honako puntuak nabarmendu daitezke: – Aldundiak berretsi du Zestoako herritarren iritzia kontutan hartuko duela. Hala ere, bai Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak eta...
Read MoreTxingudik GHKn sartzea eskaturik, errauskailua berriro mahai gainean?
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vasco egunkariak gaur Fernando Seguraren kronikari jarri dion titularrak aurreikusten du laster aldatuko dela GHKn erraustegiaren alde eta kontra dauden indarren arteko indar banaketa: “Las mancomunidades a favor de la incineradora tendrán más votos en GHK que las contrarias“. Bertan dioenez, Madrilgo Auzitegi Gorenak ebatzi du GHKk bere baitan onartu beharko duela Irun eta Hondarribia biltzen dituen Txingudi mankomunitatea. 2009an GHKk lehendakari...
Read MoreZestoako Osinbeltz harrobia: orain arteko berri eta erreakzio guztiak
ARGIAk Zero Zabor blog honetan urriaren 13an bildu zuen honi buruzko lehen albistea: “Gipuzkoako errefus geldotuak Zestoako Osinbeltz harrobira joango dira” eta ondoko orduetan Zestoan eta oro har Gipuzkoan entzun ziren albisteak biharramunean “Zestoako Osinbeltz harrobia errefus biltegi: azalpenak eta erreakzioak” sarreran. Horietan aurkituko ditu irakurleak lehenbiziko albiste idatzi eta bideoak. Geroztik eta gaur arte, urriak 24, plazaratu direnak, berri, iritzi eta...
Read MoreZubietako TMB planta eraikitzeko lanak Eusko Jaurlaritzaren baimenaren zain
GHKko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek Zubietan eraiki nahi den Tratamendu Mekaniko eta Biologikorako (TMB) plantaren dokumentazio osagarria aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren aurrean Gasteizen , astelehenean, urriak 20. Iñaki Errazkin, Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak esan duenez, ziur daude TMB plantak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Baimen Bateratua izango duela, “baina interes politiko eta elektoralak direla medio, baimena atzeratu nahi izateko tentazioa...
Read MoreGHKk Zubietako planta berria aurkeztu du
[Pello Zubiria Kamino] GHK partzuergoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzan agertu du hedabideen aurrean nolakoa izango den Zubietan errauskailuaren ordez eraikiko dten TMB (Tratamendu Mekaniko eta Biologikorako) planta berria. Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuarekin eta GHKko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietarekin batera, proiektuaren xehetasunak azaldu ditu planta berria diseinatu duen Alemaniako Haase Enviromental Consulting (HEC) aholkularitzako...
Read MoreMutiloako zabortegia Zubietan erraustutako eskorientzako bai ala ez?
[Pello Zubiria Kamino] GHK partzuergoko arduradunen eta aurreko legealdiak erakunde horren lehendakariz gain Gipuzkoako Ingurumen diputatu izan zen Karlos Ormazabal polemikan ari dira Mutiloako Lurpe zabortegia dela eta. Hona eztabaidaren laburpena. Blog honek 2010eko azaroaren 26an plazaratu zuen: “Zubietako errauste plantak sortutako eskoriak utziko dira Goierriko Mutiloako bertederoan“. Errauskailuaren proiektuaren dokumentazioan oinarriturik idatzitako albistea da. Joan den...
Read MoreOrganikoa esportatzen (1): “2009rako 25.930 tona konpostatuko ditugu”
Pello Zubiria Kaminok ARGIAko Xehe blogean plazaratu du “Organikoa esportatzen (1): ‘2009rako 25.930 tona konpostatuko ditugu’” artikulua. Izan ere, “Gipuzkoa ‘exporta’ 10.000 toneladas de residuos orgánicos al no poder tratarlos” (ezinda irakurri Interneten pagatu gabe…) titulu deigarria ipini dio Diario Vasco egunkaria 2014ko martxoaren 16an bi orriko kronika zabalari. Kazetari horrek berak duela bost urte, 2009ko uztailaren 23an “La incineradora, en...
Read MoreErrauskailuaren ‘swap’en epaiketa: orain arte ikasi duguna
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 28an bukatu da Donostiko Auzitegian La Caixa eta Banesto bankuen eta Price-Waterhouse aholkularitzaren kontra Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) aurkeztutako salaketaren epaiketa. Blog honetan osteguneko “Errauskailuaren ‘swap’en auzia burutzen ari dira Donostian” sarreran kontatu zen lehen egunean entzundakoa, eta bigarren-hirugarren egunekoez honakoak publikatu dira: – Berria “‘Swap’-ak baino “aukera...
Read MoreErrauskailuaren ‘swap’en auzia burutzen ari dira Donostian
Pixkanaka azalduz doaz atzo goizean Donostian GHKk eskatuta Banesto, La Caixa eta Price-Waterhouseren aurka burutzen ari den auziaren kronikak. Egunean bertan, arratsaldez, aurrerapenok zabaldu zituzten zenbait hedabidek: – Berria “‘Swap’-ek errauste plantarako maileguari segurtasuna ematen ziotela deklaratu du Ormazabalek” – Diario Vasco “GHK denuncia el secuestro de sus cuentas por los swaps de la incineradora” (Efe), “Consorcio de...
Read MoreGaur hasiko da Zubietako errauskailuaren ‘swap’en epaiketa
[Pello Zubiria Kamino] Gaur, otsailak 26, goizean da hastekoa Donostiako 1 epaitegiaren 4. aretoan GHKk Banesto eta La Caixa bankuen eta Price-Waterhouse-Coopers aholku korporazioaren kontra zabaldutako auziaren epaiketa. Bertan aztertuko da GHKko buruzagiek, PSE eta EAJko kideek kudeatzen zutenean, Zubietako errauskailua finantzatzeko kontratatu zituzten ‘swap’ aseguru espekulatiboen legezkotasuna. GHKren oraingo arduradunek (Bilduk dauka agintea) salatu zuten produktu horien...
Read More
Iruzkin berriak