Plastikoa irensten omen duten ditxosozko harrak… mirakulua ala ‘fakea’?
[Pello Zubiria Kamino] Berrikitan hedabideek haizatu dute ikerlariek aurkitu dutela har bat plastikoak irents ditzakeena. Baina Zero Waste Francek erakutsi du soluzio horrek, oraindik oraindik egingarria ez izateaz gain, arazo berriak sortuko lizkiokeela ingurumenari. Cambridgeko ikerlariek zabaldu dute –gurean Kantabriako erlezain bati gaineratu diote domina– Galleria mellonella harra, erlauntzetako abarasken argizaria jatetik elikatu ohi dena, gai da irensteko polietilenoa ere,...
Read MoreGaurtik plastikozko zorrorik ezin da eman Frantziako komertzioetan
Uztailaren 1ean sartzen da indarrean debekuaren lehen fasea: Frantziako estatuko saltokiek ezin dute banatu orain arte bezala erosketak eramateko plastikozko poltsarik. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, fruituak pisatzeko erabili ohi diren poltsak ere legez kanpokoak izango dira, Trantsizio energetikoaren legeak ezarrita. Kalkulatzen da urtean Frantzian 5.000 milioi zorro banatzen direla, erosketak eramateko zuri horietakoak, eta 12.000 milioi gehiago fruitu eta barazkiak pisatzekoak....
Read MoreEuropak plastikozko zorroak murrizteko lege epel bat onartu du
[Pello Zubiria Kamino] Europako Legebiltzarrak apirilaren 28an onartu du erabilera bakarreko plastikozko zorroak %80an murriztea hamar urte barrurako, 2025rako. Legearen arabera europar bakoitzak 2010ean plastikozko 175 zorro erabili eta bota baldin bazituen, 2025ean gehienez 40 usatuko ditu gehienez. Erdibideko helburua markatu da 2019rako: %50eko murrizketa, urteko eta biztanleko 90 zorro. Murrizketatik kanpo utzi diren arren 15 mikra baino meheagoko poltsak -dendetan fruituak eta barazkiak...
Read MoreUztailaren 3a, plastikozko zorrorik gabeko eguna
[Pello Zubiria Kamino] Mundu osoan barrena Plastikozko Zorrorik Gabeko Eguna ospatuko da uztailaren 3an, urtero bezala. Azken hamarkadetako uholde kontsumistak banalizatu dituen erabilera bakarreko poltsa kaltegarri horiek debekatzea eta bitartean murrizten ahalegintzea da nazioarteko egunaren helburua, planeta osoko hainbat hiri eta herritako ekitaldietan mamituko dena. Plastic Bag Free Day mugimenduaren webguneak honela laburbildu ditu zorroak dakartzan kalteak: – zorro bakoitza ez da...
Read MorePlastikozko zorroen kontrako ekintzak burutu dituzte mundu osoan
Blog honek “Bihar, uztailak 3, plastikozko zorrorik gabeko nazioarteko eguna” albistean aurreratu bezala, uztailak 3an Plastikozko Zorrorik Gabeko Nazioarteko 4. Eguna (International Plastic Bag-Free Day)ospatun da, errauskailuen kontrako GAIA mugimenduak, Zero Waste Europe, Fundació Prevenció de Residus i Consum eta beste zenbait elkartek antolatuta. Zero Waste Europe mugimenduak bere blogean bildu ditu orain uztailaren 3tik 10era bitarteko astean mundu osoan burutu diren...
Read More
Iruzkin berriak