Europak plastiko birziklaezinak 2030rako debekatuko ditu
Europako Batzordeak asteartean, 17, plastikoentzako estrategia berria aurkeztu du Estrasburgon, lehenbizikoz epe zehatza jarriz ez berrerabili eta ez birziklatu ezin direnen debekurako: 2030a. Hilabeteko epea eman die agente ekonomiko, politiko eta sozialei beren iradokizunak proposatzeko. Ekonomia Zirkularrerako 2015ean onartutako estrategiaren barruan, Europako Batzordeari zegokion zehaztea alor horretan arazo nagusietakoak diren plastikoentzako politika bat. Europako lehendakariorde Frans...
Read MoreBaleareetan kafe kapsulak eta erabilera bakarreko plastikoak debekatuko dituzte 2020an
George Clooneyk Nespresso markarekin (“What else?“) mitiko bihurtutako kafe-kapsulek denbora gutxirako bizia daukate Balear Uharteetan, 2020rako gobernu autonomikoa prestatzen ari den legeak debekatuko baititu. Bai kapsulok eta bai horiek bezala erabilera bakarrekoak diren plastikozko beste tresna gehiago: otorduetako plater, edalontzi, belarriak garbitzeko txotx, eskuoihal heze… Kontrolik gabeko hondakin sorreraren eraginak inon izatekotan uharteetan ikusi ohi dira, zaborrak...
Read MoreHernaniko familien %25ek konposta egiten du, taldeka edo banaka
[Pello Zubiria Kamino] Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, auzo-konposta egiteko 5 etxola gehiago jarri berriak ditu martxan, bakoitzak 22 familiaren hondakin organikoak luar bihurtzeko gai direnak. Bost horiekin, denetara 43 konpost-txabola dauzka Hernanik, 950 familiak erabiltzen dituztenak. Horiei gehitu behar zaizkie 700 familia gehiago konposta bakarka egiten dutenak, nork bere baratze edo soropilean. Denetara, horrela, 1.650 familia ari dira –lau familiatik bat– txerri-janak horrela...
Read MoreUsurbilen herritarren ekarpenak biltzen ari dira ‘Usurbil 0.0’ osatzeko
Hondakinen kudeaketa eredu propiorako “Usurbil 0.0″ ibilbide orria iragarri zuen Usurbilgo udalak abenduan, zenbait adituk prestatutako lehen dokumentu bat aurkeztuz. Orain Noaua herri aldizkariak jakinarazi du plana osatzeko lanek aurrera darraitela eta datorren ostegunerako, urtarrilak 26, herriko jende eta elkarteen ekarpenak biltzeko biltzeko lan saioa antolatu duela udalak. Martxoaren 16an aurkeztuko dituzte ordura arte eginiko lanketaren behin betiko ondorioak. Atez Atekoa...
Read MoreUsurbilgo ikastolak bideo batean azaltzen du nola kudeatu ongi hondakinak festa handi batean
2015eko urriaren 4an Gipuzkoako Usurbilen “Gattunk” leloarekin ospatu zen Kilometroak 2015 hondakinen gaiari dagokionez Zero Zabor ereduan kudeatzea lortu zuten Usurbilgo eta bertara laguntzera etorritako eragile sozialek eta aktibistek. Orain Udarregi ikastolak “Kmk 2015: Hondakinen kudeaketa eraginkorra” bideoan erakusten du nola antolatu hondakinen kudeaketa Euskal Herrian hain ugariak diren festa erraldoietako batean. Hamar minutu dirau bideoak eta tutorial gisa afera...
Read MoreEvo Moralesek Bolivia Zero Zaborrera hurbildu du Hondakinen Legearekin
[Pello Zubiria Kamino] Evo Moralesen gidaritzapean Bolivian landu nahi duten “Buen Vivir” garapen eredu berriaren aplikazioa iritsi da hondakinetaraino: La Pazeko gobernuak hondakinen legea plazaratu du, kutsatzea debekatu, birziklatzea derrigortu eta legea hausten dutenentzako zigorrak ezarriz. Lehendakariak berak asteazkenean aurkeztu duen legeak bost atal nagusi eta 49 kapitulutan ezartzen ditu irizpide nagusiak hondakinen sortzeaz, produkzio eta kontsumo ereduez, horiek...
Read MoreHiru Michelin izar dituen “Azurmendi” jatetxea konposta egiten hasi da
[Pello Zubiria Kamino] Larrabetzuko udalak jakinarazi du: “Azurmendi jatetxeak konposta egingo dau, ‘Larrabetzu zero zabor-bertokoa indartuz’ proiektua indartuz“. Lehendik ezaguna da Larrabetzu etxe askotako hondakin organikoak luartzen dituelako auzo-konpost egituretan. Euskal Herrian txerri-janak berezi gabe eta beste zakarrekin nahastuta botatzen dituzten jatetxeentzako mezu nabarmena beharko luke Europako sukaldaritzako izar honen erabakiak. Eneko Atxa bere...
Read MoreUsurbilgo ikastola Kilometroak 2015 Zero Zabor ereduan ari da antolatzen
[Pello Zubiria Kamino] Urriaren 4an Gipuzkoako Usurbilen “Gattunk” leloarekin ospatuko den Kilometroak 2015 hondakinen gaiari dagokionez Zero Zabor ereduan kudeatuko da. Aurreko kilometroetan eredu horri buruzko tailerrak egin diren moduan, Zubietako errauskailuaren mehatxua buru gainean zintzilik daukan Usurbilek urrats berria egin du, Kilometroak izaten den festa erraldoian hondakinen sorrera gutxitu eta sortutakoa ahalik eta ondoen sailkatu eta birziklatze bidean jartzeko...
Read MoreAltsasun ikastaroa ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukerez
Irailaren 8 eta 9an udako ikastaro bat antolatu du hondakinez Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Sakanako Mankomunitateak lagunduta: “Ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukera sozioekonomikoak eta ingurugirokoak hondakinen kudeaketari eta materia organikoari aplikatuta”. Italiako, Kataluniako, Galiziako eta Nafarroako hondakin kudeaketa desberdinak aztertuko dira, hauen garapena, arrakasta eta izan duten eragina. Ikastaroa erakundeetako arduradun eta teknikoei, enpresei eta...
Read MoreUztailean hasita, Usurbilen errefusa hamabostean behin biltzen dute
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinen Atez Ateko bilketan aitzindaria den Usurbilen urrats berri bat eman dute uztailean: orain bi astean behin biltzen da hondakinen atalik txikiena den azken errefusa, familiek ontzi grisetan ateratzen dutena. Udalak azaldu duenez, “badakigu etxean sortzen diren hondakin gehienak birziklagarriak direla. Era berean, badakigu Usurbilgo etxeen %97ak hamabostean behin edo maiztasun gutxiagorekin ateratzen dutela kubo grisa. Horregatik, igandeko errefusaren...
Read More
Iruzkin berriak