2016ko iraileko suteen ondoren, Baionako Canopia TMBak geldirik dirau
Bost hilabetetan bi sute jasan ostean, oraindik geldirik dirau Iparraldeko hondakin guztiak –gehienik nahasirik bilduak– tratatzen zituen Canopia TMBak. Zuzendaritzak jakinarazi berri du datorren urria-azaroan espero duela berriro abian egotea. 2016ko irailean sute handi batek kiskali zuen Baionako Canopia, arduradunen esanetan errefusetan den organikoa baloritzatzeko eremuan sua pizturik. Suhiltzaileek zazpi orduz egin behar izan zuten lan garrak amatatu arte. Bost hilabeteren buruan,...
Read MoreLemoizko zabortegia berriz ireki dute, Zabalgarbitik 100.000 tona eramateko
2013tik geldirik zegoen Jata zabortegia –Lemoiz eta Jatabe udalerrien eremuan, Uribe-Kostan– berriro ireki du Bizkaiko Foru Aldundiak, Zabalgarbiko TMBtik ateratako hondakinak bertan pilatzeko. BFAren oharrak zehazten ez duen hondakin kopurua El Correo egunkariak eskaini du: egunean 450-480 tona artean, Aldundiko Ingurumen saileko ordezkari batek egunkariari aitorturik. Bederatzi hilabetez aurreikusten denez eramatea hondakinok Jatara, astearen bost egun eta erditan (astelehenetik larunbat...
Read MoreGasteizko udalak Gardelegiko hondakindegia handituko du
Udal hauteskundeen bezperetan, Gasteizko udalak lehiaketa publikora atera ditu Gardelegiko hondakin biltegia zabaltzeko eta Europako arauetara egokitzeko obrak. El Correo egunkariak zabaldu duenez, udalak espero du obrak kostatuko diren 4,7 milioi euroen zati bat Europako funtsetatik estaltzea. Europak %80a arteko diru-laguntzak ematen dituela dio udalak. Horretatik eskuratuko denaren eta Arabako Diputazioak ematea espero den %20aren artekoa Gasteizko udalak jarri beharko du. 1975ean zabortegi...
Read MoreErrazkin: ‘EAJk PSE eta PPrekin ‘salbazio gobernua’ osatu nahi du Gipuzkoan’
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 11an Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian esan zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak: “Gipuzkoan hondamendia dagoela irudikatu nahi du EAJk; ‘salbazio gobernua’ osatu beharra eta, horretarako, PSOErekin eta PPrekin akordioa lortzea justifikatzeko. Eta borondate politiko horrek bultzatuta, Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB plantaren ingurumen baimena luzatzeari uko egin zion, Gipuzkoako hondakin plangintza oztopatzeko eta...
Read MoreBizkaiak Artigaseko zabortegiari 2041a arte luzatu dio bizia
[Pello Zubiria Kamino] Berria egunkariak erakutsitako argazki eta bideoek (“Artigas zabortegi alboko mendialdea plastikoz beteta dago duela bi astetik“) hautsak harrotu eta egun gutxira, Deiak zabaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak instalazio hori 2041. urtea arte zabalik edukiko duela. “El vertedero de Artigas prepara la apertura de su segunda fase” albistean dioenez, 1,41 milioi metro kubiko hondakin metatzeko lekua daukan orain arteko zabortegiaren ondoan bigarrena ari dira...
Read MoreZero Zabor, Eguzki eta Koordinadorak EAJ salatu dute TMBa eragozteagatik
[Pello Zubiria Kamino] Zero Zabor ingurumenaren babeserako elkarteak, Eguzkik eta Errausketaren Kontrako Gipuzkoako Plataformen Koordinakundeak Donostiako udalean emandako prentsaurrekoan beren haserrea azaldu dute Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB proiektuari ingurumen baimen bateratua (IBB) ukatu diolako. Erakundeok salatu dutenez, “errauste planta kutsagarri bat eta TMB planta bat zeuzkan proiektu batek baimena edukitzea, eta, ordea, TMBa soilik eraikitzeari baimen hori ukatzea...
Read MoreJaurlaritzak baimena ukatu dio Gipuzkoan egin beharreko TMB plantari
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascon Gipuzkoako hondakinen inguruko informazio guztia lantzen duen Fernando Segurak ondo zekien zer zioen albistea hiru egun lehenago aurreratu zuenean: “La Diputación no tendrá listas las instalaciones de residuos el próximo año“. Martin Garitano buru duen Foru Aldundia ez dela garaiz iritsiko Zubietan TMBa eraiki, Zestoako Osinbeltzen azken hondakin geldotuentzako biltegia antolatu eta Sasietako eta Lapatxeko zabortegi zaharrak ixteko. Orobat...
Read MoreOsinbeltzez hitz egingo dute gaur Garitanok eta Zestoako alkateak
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vasco egunkariak zabaldu duenez, gaur, osteguna, biltzekoak dira Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusia eta Leire Etxeberria Zestoako alkatea, Foru Aldundiak herri honetako Osinbeltz harrobi husturako proposatu duen hondakin geldotuen biltegiaren inguruan. Bileraren bukaeran ikusiko da ea protokolozko bilkura batean geratu den ala aurretik hainbat alditan Zestoako herritar eta udal agintariekin bilduz Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak egin duen bidean urrats...
Read MoreHondakin geldotuak azaltzen ditu Rolf Sieksmeyerrek (bideoa)
[Pello Zubiria Kamino] Zestoan, Osinbeltz harrobian Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakin geldoentzako azken biltegia ezartzea proposatu duela eta, herritarren eta agintarien artean egiten ari diren bileretan erakutsi dute ondoko bideoa. Bertan azalpenak ematen ageri da Rolf Sieksmeyer, Alemaniako Haase Enviromental Consulting (HEC) konpainiako ingeniaria. HEC konpainiak egin du Zubietan eraikiko den TMB egituraren proiektua, uztailaren 3an “GHKk Zubietako planta berria aurkeztu du”...
Read MoreZubietako TMB planta eraikitzeko lanak Eusko Jaurlaritzaren baimenaren zain
GHKko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek Zubietan eraiki nahi den Tratamendu Mekaniko eta Biologikorako (TMB) plantaren dokumentazio osagarria aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren aurrean Gasteizen , astelehenean, urriak 20. Iñaki Errazkin, Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak esan duenez, ziur daude TMB plantak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Baimen Bateratua izango duela, “baina interes politiko eta elektoralak direla medio, baimena atzeratu nahi izateko tentazioa...
Read More
Iruzkin berriak