Gipuzkoa Zero Zabor: “Atez Atekoak ez du hauteskundeen emaitzetan eragin negatiborik”
Gipuzkoa Zero Zabor koordinadorak dioenez, EHBilduk zenbait herritan eduki duen boto galera eta hondakinen inguruko eztabaida ez daude elkarri lotuta. “Hauteskunde emaitzak hausnartzen: Atez Atekoa martxan jartzeak ez du hauteskunde emaitzetan eragin negatiborik” agirian Gipuzkoa eta Bizkaiko zenbait herritan koalizio politikoak eduki dituen emaitza ezberdinak alderatu ditu. Gipuzkoa Zero Zabor “Hauteskunde emaitzak hausnartzen: Atez Atekoa martxan jartzeak ez du hauteskunde...
Read MoreOntzi berrerabilgarriak festetako txosnetan: Azpeitia Zero Zaborren azterlana
Azpeitia Zero Zabor taldeak azterketa interesgarria burutu du herriko festetan edalontzi berrerabilgarriak usatzearen inguruan. “Jaietan Zero Zabor” txostenean aurtengo jaietan hondakinak %14 murriztu eta basotan 5.477 euro aurreraztu direla kalkulatu dute, baina aldi berean horien bilketa sistema hobetu beharra dagoela. Azpeitia Zero Zabor “Azpeitia Zero Zaborrek, herriko festetako txosna-guneko balantzea jaso du txosten batean, edalontzi berrerabilgarrien...
Read MoreMallorcako errauste plantan atzerritik eramandako hondakinak erretzea nahi du PPk
Mallorcako parlamentuan Partido Popularrak proposatu du bertako errauste plantan kixkaltzeko atzerritik hondakinak ekartzea, horrela errauskailua errentagarritasunera hurbildu dadin. Gainerako alderdi gehienak kontra azal dira, Balear uharteak Europako zabortegi bihurtuko direlakoan. Azpian dagoen arazoa: Baleareetako agintariek Tirsa enpresari bermatu behar diotela Son Reusko plantara behar adina hondakin eramatea, hala hitzartuta dagoelako kontratuan. Revista Namaste “La incineradora...
Read MorePete Seeger klasikoaren “Garbage – Zaborra”, bideoz eta euskaratuta
Pello Zubiriak bere blogean aurkeztu du Pete Seeger kantautore amerikar beterano eta historikoak zaborrari azken urte luzeotan abesten dion kantua. Ereserki bat. Pello Zubiria ARGIAn “Zaborra – Garbage (Pete Seeger)“
Read MoreDebagoienan 1.195 familia konposta egiten
Debagoieneko mankomunitateak jakinarazi du bi hilabete iraun duen kanpaina berriarekin iritsi direla 1.195 familia nork bere etxean konposta egitera. Goiena “Debagoieneko Mankomunitateak 1.195 konpostagailu banatu ditu“
Read MoreNafarroako Gobernuak ‘interes orokorreko’ deklaratu du hondakinak porlanetarako erretzea
Nafarroako Gobernuak hiri hondakinak zementu fabrikan erretzea “interes orokorreko” deklaratu ondoren, ingurumen inpaktuaren deklarazioa baizik ez zaio falta Portland Valderribas multinazionalari Olatzagutian errausketari ekiteko. Urtean 36.500 tona kiskaliko omen ditu. Noticias de Navarra “El Gobierno declara de interés general la quema de residuos no peligrosos en Portland” Berria “Olatzagutiko Portlandek 36.500 tona hondakin erreko ditu...
Read MoreAzpeitia Zero Zaborrek kritikatu ditu udal gobernua eta oposizioa hondakinen kudeaketagatik
Azpeitiako Zero Zabor taldeak kritikatu egin du Bilduko udal gobernuak zero zabor asmoaren inguruan ez dituela urrats irmoak ematen eta oposizioak errauskailua defenditzen duela. Aldiz, herritarrak gai honetan heldudatasunez ari direla dio AZZk, aipatuz organikoaren bereizketan eman diren aurrerapenak. Uztarria “Hondakinen gaiaren inguruan parte hartzen ari direnenen inguruko gogoeta egin du AZZ-k” Diario Vasco “AZZ critica al gobierno municipal y la oposición por su actitud...
Read MoreAzken egunetako iritzi bilduma
Hondakinen kudeaketaren inguruan azken egunetan plazaratu diren zenbait iritziren bilduma. Pello Urizar (EA), Diario Vascon “«La raya roja es no mezclar basuras, hay diferentes sistemas»” Arantza San Sebastian, Berrian “Atez atekoa ere…” Iker Casanova, Garan “Basura, elecciones y mociones de censura” Iñaki Egaña, Garan “La guerra de las basuras” Pello Zubiria ARGIAn “Energumeno baten zigarroa“, “¿Te quieres quedar...
Read More‘Diario Vasco’ren arabera, gipuzkoar gehiago dago errauskailuaren alde kontra baino
Diario Vasco egunkariak plazaratutako inkesta baten arabera, Gipuzkoan gehiago omen dira errauskailua egitearen adeko herritarrak kontra daudenak baino. Diario Vasco “La mayoría de los guipuzcoanos está a favor de no cambiar el Plan de Residuos“
Read MoreBi blog berri Zero Zabor mugimenduetan: Uribe Kosta eta Lezo
Zero Zabor mugimenduaren inguruan herrietan sortutako talde askok bloga daukate. Bi berri gehitu dira: Lezokoa eta Bizkaiko Uribe Kostakoa, Gipuzkoatik kanpo sortu den lehen ZZ taldearena.
Read More
Iruzkin berriak