Greenpeacek salatu du Hondakinetatik Eratorritako Erregaiek hondakinen errausketa ezkutatzen dutela
Greenpeace erakundeak aurkeztu du “La puerta de atrás de la incineración de residuos. Análisis económico ambiental de la utilización de combustibles derivados de los residuos (CDR) en España“, 62 orriko azterketa mardula, zeinarekin erakusten baitu zein kalte eragiten dituen hiri hondakinak porlan fabriketan kiskaltzeak. Greenpeace “La puerta de atrás de la incineración de residuos. Análisis económico ambiental de la utilización de combustibles derivados de los...
Read MoreUsurbilgo itunak bat egin du ekainaren 17an Donostian egingo den mosaiko erraldoiarekin
Usurbilgo Ituna delakoa alderdi, sindikatu eta erakundeok osatzen dute: ELA,LAB, ESK, Greenpeace, Usurbilgo Udala, Gipuzkoako Errausketaren Kontrako Koordinadora, Eguzti, Alternatiba, Aralar, Ezker Abertzalea, Ezker Anitza, Ezker Batua, Ekologistak Martxan eta Gipuzkoa Zero Zabor. Denen artean dei egin diote Gipuzkoako jendarteari ekainaren 17an Errauste Plantaren asmoa betirako baztertzea eskatuko den ekitaldian parte hartu dezan. Gipuzkoa Zero Zabor “Mosaiko erraldoia: Usurbilgo itunak...
Read MoreLegazpin PSE Atez Atekoaren kontra baina herri galdeketaren kontra ere bai
Legazpiko PSEk jakinarazi du herrian ontzat ematen duela Atez Atekoa jartzearen kontrako firma bilketa, baina ez duela sustatuko ez dagoelako ados EAJ eta Hamaikabatek eskatzen duten herri galdeketarekin. Diario Vasco “El PSE no encabezará la recogida de firmas contra el PaP pero pide a los vecinos que participen“
Read MoreElgetan Zero Zabor talde berria eta kanpaina aurkeztu
Elgetan Zero Zabor talde berria aurkeztu da eta ondoko egunetarako zenbait ekitaldi antolatu ditu, hala nola etxean konposta egiteko ikastaroa eta Errausketari ateak ixten dokumentalaren emankizuna. Goienako argazkian taldearen aurkezpenean ageri da Rebeka Ubera Aralarreko buruzagia; Elgetako alkatea Oxel Erostarbe parlamentario Aralarretik kanporatu berria da. Goiena “Elgetan zero zabor landuko duen lantaldea sortu...
Read MoreTolosako Ezker Batuak Atez Atekoarentzako erreferenduma eskatu du, bestela desobedientzia
Tolosako Ezker Batuaren izenean Josema Vieitesek Atez Atekoaz erreferenduma eskatu du, horrela ez izatekotan hondakinen kudeaketa horren kontrako desobedientzia kanpaina egingo duela abisatuz. Diario Vasco “No impongan el Puerta a Puerta“
Read MoreGipuzkoako errauste plantan kiskali nahi duten gehiena birziklagarria da, salatu du GZZk
Europako Parlamentuak erabaki duenean 2020rako debekatu egin behar dela hondakinetan birziklagarria den ezer erretzea, EAJ, PSE eta PPk erantzun dute horrek berretsi egiten duela Zubietako errauskailuaren asmoa, hemen ezer birziklagarririk erre behar ez delako. Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak blogean erantzun die alderantzizkoa demostratzen duten datu teknikoak erakutsiz. Horien arabera, PIGRUGek aurrikusitako errauskailuak kiskaliko lituzkeen hondakin industrialen %90 eta etxeetako hondakinen...
Read MoreBizkaiko Algorta-Getxo, Barrika, Lemoiz, Sopela, Plentzia eta Gorliztik Atez Atekoa ezagutzera Usurbila
Larunbatean, maiatzak 26, Bizkaiko Algorta-Getxo, Barrika, Lemoiz, Sopela, Plentzia eta Gorliztik hurbildu dira Usurbila hondakinen Atez Ateko bilketa ezagutzera. ukberri.net “Larunbatean atez ateko zabor bilketa ezagutzera joango dira Usurbilera eskualdetik” Gipuzkoa Zero Zabor “Bizkaiatik ere Atez Atekoa ezagutu...
Read MoreDenis Itxaso: “Bilduren erokeria zaborrekin, herritar guztiok ordainduko dugu sakeletik”
Denis Itxaso PSEren Donostiako zinegotzia eta Gipuzkoako ingurumen arduradunak elkarrizketa mamitsua eskaini dio Fernando Segurari Diario Vascon. Besteren artean, esplikazio berri bat ematen du urte batzuetan Donostiako sozialistek errauste plantaren kontra zeukaten jarrerarentzako. Diario Vasco “La locura de Bildu con las basuras la pagaremos todos a escote“
Read MoreEuropako Parlamentuak eskatu du 2020rako galaraztea birzikla daitekeen edozer erraustea
Europako Parlamentuak eskatu dio Europako Batzordeari legea alda dezala zabortegiak kentzeko eta, 2020tik aurrera, birzikla daitezkeen gaiak erraustea galarazteko. Ingurumenean kaltea egin dezaketen jarduerak ez direla diruz lagundu behar ebatzi du. EAJ, PSE eta PPko ordezkariek baiezko botoa eman dute. Berria “Birzikla daitekeena erraustea galarazi nahi du Europako Parlamentuak” Gara “PP, PNV y PSE apoyan en Europa el fin de la incineración en 2020” El Pais...
Read MoreMadrilgo Loechesen ez dute eraikiko proiektuan zeukaten errauste planta bat
Madrilgo erkidego autonomoaren ekialdeko partzuegoak baztertu egin du eskualdeko hondakinak errauste plantan kixkaltzeko asmoa. Loeches herrian ziren errauskailua kokatzekoak eta horren kontrako jarreran erabakiorra izan ei da San Fernandoko udalaren ezezkoa. Asamblea de municipios de la Mancomunidad de Residuos del Este delakoan hartu berri dute erabakia eta orain Ecoparque Mancomunidad del Este enpresak proiektua birmoldatu beharko du. Ecoticias “Comunidad de Madrid. La futura planta...
Read More
Iruzkin berriak