Karrantzako Minda usteletik Zubietako erraustegira: nork ikertu behar ditu EAEko ate birakariak?
[Pello Zubiria Kamino] Bizkaiko Entzutegiak erabaki berri du Karrantzako Minda araztegiaren kiebrak badituela errudunak eta Bizkaiko bailara honetako azienden simaur-isuriak birziklatzeko proiektua antolatu zutenak kondenatu ditu, tartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saileko zuzendari postutik arazteagiaren bultzatzaile nagusia izan zen Martin Askazibar (EAJ), lekuko beste zenbait agintari ohiz gain. Reyes Castresana, Lourdes Arranz eta Edmundo Rodríguez epaileek osatutako auzi-mahaiak bide...
Read MoreEpaiketa Belgikan politikariak diruz erosteagatik Herstaleko erraustegia eraikitzeko
Asteartean, 12, hasita Lieja hiriko auzitegian epaitzen ari dira 22 akusatu –15 pertsona fisiko eta 7 enpresa eta erakunde– Herstaleko Uvelia erraustegia eraikitzeko prozesuan komisio usteletan gutxienez 13 milioi euro eman edo hartu izanagatik. Belgikan sekulako oihartzuna sortu duen epaiketan, hala ere, akusatu nagusia falta da: PS alderdi sozialistako diputatua den Alain Mathot epaitzea eragotzi du Belgikako parlamentuak. Belgikako Irrati-Telebista publikoak bere kronikan idatzi duenez...
Read MoreErraustegiko bigarren enpresa bat PPren eskandaluan: Cuatrecasas
[Pello Zubiria Kamino] Zubietako erraustegiaren kontratua lortu duten konpainien artean, Urbaser ez da izan bakarra epaileen aginduz miatu dutena PPren finantziazio ustelaren ikerketan. Cuatrecasas abokatuen bufetea ere arakatua dute Canal Isabel II enpresaren hariari tiraka. Bartzelonako El Periodico egunkariak apirilaren 21ean zabaldu zuenez, Cuatrecasasen Madrilgo bulegoa zegoen egun haietan poliziak miatutako konpainien artean. Egun batzuk beranduago Cadena SERek jakinarazi zuen Canal...
Read MoreUrbaser enpresaren egoitza miatu du epaileak, PPren ustelkeria aferekin lotuta
Espainiako Auzitegi Nazionalak PPko kargu politikoen ustelkeria ikertzeko ireki duen ‘Lezo‘ operazioaren barruan, sarekadan poliziak miatutako enpresa handien artean dago Urbaser, Gipuzkoako erraustegia eraiki eta 35 urtez ustiatzeko kontratua lortu berri duena eta Iparraldeko hondakinak ere Canopia TMB bidez kudeatzen dituena. Gaur Txinako konpainia baten filiala den Urbaser joan den uda arte Florentino Perez enpresagizon eta Real Madrideko presidentearena izana da, ACS eraikuntza...
Read More
Iruzkin berriak