Ormaiztegin ostegun osoan zehar Mutiloako zabortegia salatzeko mobilizazioa
Goierri Birzirik plataformak antolatuta, Mutiloan Gipuzkoa osoko zabor nahasiak Lurpe zabortegian botatzearen kontrako mobilizazioa ari dira burutzen Ormaizetegin uztailaren 20an. Egun osoan zehar informazio gune bat dago zabortegirako bidean kamioiak pasatu behar duten bidegurutzean, Ormaiztegiko kaleetatik pasatzen diren zaborren kontabilitatea egin eta herritarrei informazioa banatzeko. Arratsaldeko 18:00etarako elkarretaratzea deitu dute. Ormaiztegin #Mutiloa ko zabortegiaren aurkako...
Read MoreGaur hasiko dira Mutiloako zabortegira Gipuzkoa osoko hondakinak eramaten
Astelehenean, ekainak 19, iritsi behar zuten lehenbiziko zabor nahasiak Mutiloako zabortegira, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Cespa-Ferrovial konpainiak Mutiloako eremuan Ormaiztegiko kaxkotik hurbil daukan Lurpe zabortegira eramango dituzte azken aldian Kantabriako Meruelokora eramaten dituztenetako batzuk. Mutiloako Lurpe zabortegia aspaldiko planetan zegoen erreserbatuta Gipuzkoako erraustegiaren eskoriak jasotzeko, baina 2016an Aldundiko agintariek erabaki zuten biltegi hori...
Read MoreMartxoaren 12an, Goierri Birzirik-en prentsaurreko masiboa Foru Aldundiaren atarian
Goierri BirZirik plataformak deia zabaldu du Mutiloan Gipuzkoa osoko zabor nahastu tratatu gabeak lurperatzeko dagoen asmoaren kontra Donostian biltzeko protesta egitera, martxoaren 12an, igandea. “Birziklapenaren alde, Mutiloako zabortegiaren aurka” goiburua daukan taldearen asmoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean bildu eta “prentsaurreko masiboa” egitea igande eguerdiko 12:00etan. Plataformaren arduradunek diotenez, “birziklatzearen aukeran sakondu gabe eta...
Read MoreMallorcako erraustegiari txikiegi gelditu zaio sortzen dituen errautsen biltegia
[Pello Zubiria Kamino] Mallorcako Última Hora egunkariak eman du albistea: “Son Reus [erraustegiaren] errautsentzako biltegiak urte eta erdirako lekua baizik ez dauka” eta hondakinak kiskaltzen dituen Tirme enpresak eskatu du zabortegi berezia handitzeko baimena. Gipuzkoak bizi duen gatazkan nabarmentzeko albistea da: Zubietako erraustegiaren lizitaziotik kanpo geratu dira errautsen eta eskorien tratamendu eta hobiratzea, GHK-k oraingoz proiektuaren lehen fasea baizik ez duelako...
Read MoreSutea izan da Zallako Las Lagunas zabortegian
Ostegun goizaldean piztu da sutea eta suhiltzaileek mendean hartu dute. Zabortegiak arazo ugari eragin ditu zabaldu zenetik; hainbat urtez bertan pilatu dira Zabalgarbi erraustegiko eskoriak. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eta SOS Deiak-ek labur azaldu dutenez, goizaldean Zallako zabortegiko suteaz ohartaraziz deia jaso du Ertzaintzak. Suhiltzaileak joan dira gertaeraren tokira eta sutea itzaltzea lortu dute. Sutea zerk piztu duen ez dute zehaztu. Amatatuta #suhiltzaileak bueltan...
Read MoreGoierri BirZirik: “Gipuzkoan 232 kilo errefus sortzen dira biztanleko. Ze solidaritate mota da hau?”
[Urko Apaolaza] Mutiloan zabortegia irekitzearen kontrako plataformak manifestazioa egingo du abenduaren 18an Ormaiztegin. Goierriko jende ezagunaren babesa jaso du deialdiak. GHK-k Mutiloan ireki nahi duen zabortegiak gero eta oposizio handiagoa dauka goierritarren artean eta gero eta antolatuago ari dira proiektuaren kontra. Hala, Goierri BirZirik plataformak manifestazioa egingo du igandean Ormaiztegin; eguerdiko 12:00etan hasita kilometro batera dagoen Lurpe isurtegira –bertan ireki nahi...
Read MoreMutiloako zabortegiaren inguruko hiru alkateen agerraldi bateratua Goierrin
Birziklatzearen aldeko eta Mutiloako Lurpe zabortegiaren aurkako Goierri BirZirik herri plataformak eta ingurueneko hiru udaletako alkateek agerraldi bateratua egin dute azaroaren 7an Ordiziako plazan, Goierriko bizilagun ugarirekin batera. Gipuzkoako zabor nahasiak Mutiloan Ferrovial multinazionalak daukan Lurpe biltegian uzteari ezezkoa emateaz gain, GHKri kontratua firmatu ez dezala eskatzearekin batera Foru Aldundiari eskatu diote lan-mahai bat eratzeko ere eskatu diogu hondakinen kudeaketa...
Read MoreGoerri Birzirik plataforma jendaurrean aurkeztuko da astelehenean Ordizian
Astelehenean, azaroak 7, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako plazan aurkeztuko da Mutiloako zabortegi proiektuari aurre egiteko sortu berri den Goierri BirZirik herri plataforma. Irailean jakin zenez, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak Ferrovial multinazionalarekin tratua egin du honek Mutiloan kudeatzen duen Lurpe zabortegira 102.000 tona hiri hondakin nahasi eramateko. Geroztik, inguruko hainbat herritar elkartu da gaiaren aurrean nola erreakzionatu eztabaidatzeko, lehenbizikoz...
Read MoreGHK-k hiri hondakinentzako zabortegia sortuko du Gipuzkoan
Mutiloako hondakin industrialen gunea hiri hondakinentzako zabortegi bihurtuko da, gutxienez datozen hiru urteetan, eta 100.000 tona hondakin bilduko dituzte bertan. Urte amaieratik aurrera Gipuzkoarrek sortzen duten zaborraren zati handi batek Goierrin amaituko du. Mutiloan Eztanda errekaren inguruan eta Ormaiztegitik gertu Ferrovial enpresak duen industriako hondakinentzako gunea egokituko dute, gipuzkoarren hiri hondakinen zati handiena jasotzeko. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu...
Read MoreFirma bilketa Debagoienan: Epelen zabortegirik ez eta %80ko gaikako bilketa Gipuzkoa osora zabaldu
“Debagoiena eredu; Zabortegirik ez!” plataforma sinadura bilketan hasita dago, bertako Mankomunitateari milaka herritarren bermearekin irits arazteko Debagoieneko itunaren eskakizun nagusiak: Epelen ez dadila ireki hondakin nahasiendako zabortegi berri bat eta %80ko gaikako bilketa –derrigorrezko sistemekin Debagoienan lortu dena– hedatu dadila Gipuzkoa osora. Sinadurak biltzeko, plataformak bailarako herrietako plazetan mahaiak ipiniko ditu egunotan, eta Change.org gunean...
Read More
Iruzkin berriak