Debagoiena Ereduk gaikako bilketa Gipuzkoa osora zabaltzea eskatu du
[Pello Zubiria Kamino] “Debagoiena Eredu. Zabortegirik Ez” plataforma aurkeztu dute martxoaren 1ean, eta bertan dei egin diete Gipuzkoako herritarrei eta erakundeei eskualde hartan hondakinen kudeaketan hain emaitza onak eman dituen gaikako bilketa derrigorrezkoa lurralde osora zabal dezaten. Plataforma sortu da Debagoieneko zenbait herritarrek erreakzionatu dutenean Gipuzkoako Foru Aldundiak Bergarako Epelen zabortegia zabaltzeko asmoaren aurrean. GFAk berak zabaldutako zifrek...
Read MoreDebagoienan egonezina Gipuzkoako zaborrak Epelera eraman ditzaketelako
[Pello Zubiria Kamino] Herritar talde batek asteartean, otsailak 16, elkarretaratzea burutu zuen Debagoieneko mankomunitateak Arrasaten duen egoitzaren atarian, “Debagoienan zabortegirik ez” aldarrikatzeko. 23an berriro bildu eta eskualde mailako plataforma antolatzeko deia zabaldu zuten. Debagoienako jende askoren artean alarma Diario Vascoko albisteak piztu zuen, “La pugna pone el foco en Epele como lugar para verter la fracción resto” titulua zeraman albistearekin....
Read MoreDebagoiena txapeldun: 2015ean pertsonako/urteko 81 kilo errefus
[Pello Zubiria Kamino] Harrigarria da Euskal Herri osoko hedabideek, zer esanik ez Debagoiena bertakoek, ez eskaintzea kronika eta erreportaje zabalak eskualde horrek hondakinen kudeaketan 2015ean lortutakoari: bataz beste 81,5 kilo errefus pertsonako eta urteko. Mankomunitateka txapeldunak dira Euskal Herrian, bai urteko kopuruari dagokionez eta bai 12 hilabetean egindako aurrerapenagatik: %44ko murrizketa! Debagoieneko Mankomunitateak berak eskainitako datu ofizialak dira, agintariek berek...
Read MoreAizmendiko zabortegi ezezaguna, Astigarraga eta Hernanitik 500 metrora
[Pello Zubiria Kamino] Ia beti bezala, Diario Vascok ezagutarazi digu Gipuzkoako hondakinen beste altxor ezkutu bat: “San Markos invertirá 500.000 euros en obras de impermeabilización en el vertedero de Aizmendi“. Aizmendi ezezaguna, Donostiaren bigarren saihesbidetik doazenek eskueran ikus dezaketena… Astigarraga eta Hernaniko hiriguneetatik metro gutxira dagoena, urtean 27.000 hondakin lurperatzen dituen eremuan. Basozabalen golfean ari diren burges gipuzkoar eta...
Read MoreHazparnen protesta ekintzak Hazketa zabortegia betirako ixteko eskatuz
[Pello Zubiria Kamino] Lapurdiko Hazparnen hainbat herritarrek segitzen du mobilizatzen bertan aurten itxi behar zuten Hazketa zabortegiaren kontra. Hazketa2010 elkarteak blogean biltzen ditu antolatutako mobilizazio eta beste ekintzen berriak. Gauza da Iparraldeko herri gehientsuenen hondakinak kudeatzen dituen Bil ta Garbi partzuergoak erabaki duela hogei urte gehiagorako luzatzea Hazparneko lurretan den hondakindegia, gainera oraingo eremua bi halako handituz. Legeak ematen dion babesa...
Read MoreMarka tristea hondakin elektronikoetan: 42 milioi tona sortu dugu 2014an
[Pello Zubiria Kamino] Nazio Batuen Erakundearen Unibertsitateak zabaldu du albiste larria: 2014an munduak inoiz baino hondakin elektroniko gehiago sortu du, 42 milioi tona inguru. Hondakin mendi itzel hori kamioitan zamatuz gero, 1.150.000 kamioi beteko lituzke, bata bestearen ondoren ilaran jarrita 23.000 kilometrotan luzatuko liratekeenak. Zabor elektroniko meta handiaren seitik bat baino ez zen birziklatu. 2013an 39,8 milioi tona bota ziren eta 2018rako marka 50 milioi tonatan jarriko dela...
Read MoreBizkaiak Artigaseko zabortegiari 2041a arte luzatu dio bizia
[Pello Zubiria Kamino] Berria egunkariak erakutsitako argazki eta bideoek (“Artigas zabortegi alboko mendialdea plastikoz beteta dago duela bi astetik“) hautsak harrotu eta egun gutxira, Deiak zabaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak instalazio hori 2041. urtea arte zabalik edukiko duela. “El vertedero de Artigas prepara la apertura de su segunda fase” albistean dioenez, 1,41 milioi metro kubiko hondakin metatzeko lekua daukan orain arteko zabortegiaren ondoan bigarrena ari dira...
Read MoreUrtetako zabortegia dagoenekoz itxi dute eta festaz ospatu Zarautzen
[Pello Zubiria Kamino] Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak itxitzat eman du Zarauzko Urteta auzoan Urolaldeko eta Donostialdeko hondakin nahasiak biltzen zituen zabortegia, eta bete du Martin Garitanoren ahotik emandako hitza. GFAk zabaldu duen “Zabortegirik gabeko lurralde bihurtzeko garrantzi handiko pausoa eman du gaur Gipuzkoak” prentsa oharrean dioenez, Martin Garitano diputatu nagusiak, Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta GHKko...
Read MoreZestoarrek herri galdeketaz erabakiko dute Osinbeltzeko harrobian zer egin
Hala adierazi dute Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusiak, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak eta Leire Etxeberria Zestoako alkateak elkarrekin gaur emandako prentsaurrekoan. Bertan zen Foru Aldundiko parte hartze zuzendaria ere. Prozesuaren amaierako galdeketa 2015eko udal hauteskundeak pasa eta gero egin beharko da, epeek hala behartuta. Garitanok azaldu ditu orain arte Aldundiak Zestoako herritarrekin eta agintariekin hiru astez egindako bilerak, “ariketa osasuntsu eta...
Read MoreOsinbeltzez hitz egingo dute gaur Garitanok eta Zestoako alkateak
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vasco egunkariak zabaldu duenez, gaur, osteguna, biltzekoak dira Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusia eta Leire Etxeberria Zestoako alkatea, Foru Aldundiak herri honetako Osinbeltz harrobi husturako proposatu duen hondakin geldotuen biltegiaren inguruan. Bileraren bukaeran ikusiko da ea protokolozko bilkura batean geratu den ala aurretik hainbat alditan Zestoako herritar eta udal agintariekin bilduz Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak egin duen bidean urrats...
Read More
Iruzkin berriak