Zero Wastek eta EHUk antolaturik, Ekonomia Zirkularraz jardunaldiak Gasteizen gaur hasita
[Pello Zubiria Kamino] “Ekonomia zirkularraren jardunbide onen bisita Euskal Herrian” izeneko jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean Zero Waste Europe koalizioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Europar Batasunaren babesarekin. Hiru eguneko egitaraua osatzeko, azaroaren 28,29 eta 30ean Gasteizen burutuko diren hitzaldi eta eztabaidez gain lau enpresa, lau udal eta mankomunitate eredugarri bat bisitatuko dituzte. Lehen egunean Europatik bildutako adituek “Ekonomia...
Read MoreEuropako Zero Zabor herrien bilkuran izan dira Gipuzkoako ordezkariak
Hernaniko alkatea, Sakanako mankomunitateko lehendakaria eta Zero Zabor IBEko ordezkaria izan dira Italiako Capannori herrian burutu berri den Zero Zabor herrien biltzarrean. Bertan, hondakinen kudeaketan Cappanori, Parma, Miramas eta Hernani udalerriak urteotan egindako aitzinamenduak azaldu dituzte. Luca Menesini Capannoriko alkateak eta Rossano Ercolini Zero Waste Europeko lehendakariak ireki ostean jardunaldiak, han bilduek maiatzaren 20, 21 eta 22an aztertu dituzte Italiako zein Europako...
Read MoreHondakin organikoaren kudeaketaz nazioarteko ikastaroa Donostian
Zero Waste Europe elkarteak antolaturik, gaur, urriak 13, hasi eta asteazkena 15era bitartean hondakin organikoaren kudeaketari buruzko nazioarteko ikastaroa burutuko da. Besteren artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletza ere baduen ikastaroan Europan hirietako txerri-janaren kudeaketan aitzindaria izan direnak arituko dira irakasle: Italiako Monza hiriko Nezaritza Eskolako Marco Ricci, Enzo Favoino eta Alberto Confalonieri. Hauekin abiatu da Europan organikoaren bilketa berezitu eta...
Read MoreEuropak birziklatze helburuak aldatu eta ekonomia zirkularra hobetsi du
[Pello Zubiria Kamino] Europako Batzordeak, Janez Potočnik komisarioaren eskutik, eguneraturik aurkeztu ditu aurrera begira birziklatze eta ekonomia iraunkortasunean finkatze alderako helburuak. Birziklatze tasa handiagoa proposatuz, hazkunde iraunkorra eta lanpostuen ugaritzea ekarriko lituzkeen Ekonomia Zirkularrerako trantsizioa nola egin ezarri du erabakian. Europako Batzordeak atzo plazaratu agiri nagusiak hauek dira: – “Environment: Higher recycling targets to drive...
Read MoreUztailaren 3a, plastikozko zorrorik gabeko eguna
[Pello Zubiria Kamino] Mundu osoan barrena Plastikozko Zorrorik Gabeko Eguna ospatuko da uztailaren 3an, urtero bezala. Azken hamarkadetako uholde kontsumistak banalizatu dituen erabilera bakarreko poltsa kaltegarri horiek debekatzea eta bitartean murrizten ahalegintzea da nazioarteko egunaren helburua, planeta osoko hainbat hiri eta herritako ekitaldietan mamituko dena. Plastic Bag Free Day mugimenduaren webguneak honela laburbildu ditu zorroak dakartzan kalteak: – zorro bakoitza ez da...
Read MoreHondakin organikoaren kudeaketaz nazioarteko ikastaroa Donostian urrian
[Pello Zubiria Kamino] Zero Waste Europe elkarteak antolaturik, urriaren 13tik 15era bitartean hondakin organikoaren kudeaketari buruzko nazioarteko ikastaroa burutuko da, erakundeak berak “International Training Course on Organics Management” albistean jakinarazi duenez. Besteren artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletza ere baduen ikastaroan Europan hirietako txerri-janaren kudeaketan aitzindaria izan direnak arituko dira irakasle: Italiako Monza hiriko Nezaritza Eskolako...
Read MoreBioterra erakustazokan, igande arratsaldean Joan Marc Simon
[Pello Zubiria Kamino] Datorren asteburuan Irungo Ficoba erakustazokan burutuko den Bioterra ferian Gipuzkoako Foru Aldundiak Zero Zabor estanda edukiko du ikusgai, GZZ elkartean plazaratu duen “Bioterra. Ekainak 6, 7, 8 Ficoban. Zero Zabor gaiak presentzia handia izango du” albistean dioenez. Ostiralean bertan mintzatuko dira Astigarragako komunikazio arduradun Dani Llopis, Lezoko Ingurumen teknikari Leire Roteta, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua eta Aranzadi zientzia elkarteko...
Read MoreZero Waste Europeren biltzarretik ekarritako zenbait ikasgai
Zero Waste Europek Paris-Bobignyn burutu berri duen biltzarretik, honen kontakizuna laburbiltzen duten kronikez gain, Pello Zubiria Kaminok Xehe blogean proposatu ditu “Zero Waste Europeren biltzarretik ekarritako zenbait ikasgai” gehiago. Tartean honakoak azpimarratu ditu: – Zero Zabor mugimendua oso gaztea da Europan, Atez Ateko bilketan hasi zen lehenbiziko herria Italiako Belusco izaki, 1993an. – Hondakin sorrera murriztea denez helburua, lortzen diren emaitzak...
Read MoreZWE: Paris-Bobignyn ikusi eta entzunaren entresaka urjentziazkoa
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinen kudeaketa burutsuago batez interesatua den herritarrak, berdin justizia klimatikoaz arduratua denak edo munduaren antolaketa zoroaren kritika ekonomikoa nahiz politikoa bizi duenak, informazio eta analisigai ugari bildu ahal izan zituen Bobignyko biltzarrean (ikus hartaz orain arte plazaratutako “ZWE: txaloak Errazkin eta Gipuzkoari Paris-Bobignyko biltzarrean“ eta “Zero Waste Europeren jardunaldi irekia gaur Bobignyn” kronikak);...
Read MoreZWE: txaloak Errazkin eta Gipuzkoari Paris-Bobignyko biltzarrean
[Pello Zubiria Kamino, Paris-Bobignytik] Bilkura gehienetan bezala, Bobignyn bildutako hizkari guztiek jaso dituzte txaloak beren hitzaldien akaberan. Biri, ordea, txaloz eten diete hitza: Rossano Ercoliniri, gogoratu duenean nola iaz eman zioten Ingurumeneko Nobel alternatiboa Italian egindako lanagatik, eta Iñaki Errazkini aipatu duenean duela hiru hilabete betirako gelditu dutela Gipuzkoako errauskailu proiektua. Hori gertatu da bazkalondoan eta Gipuzkoako Ingurumen diputatuak aurrean...
Read More
Iruzkin berriak