“Azken hamar urteetan birziklatze mailak berdin jarraitzen du”, Gasteiz Zero Zabor
[Hala Bedi] Gasteiz Zero Zabor elkarteko Dani Zuazagoitia eta Josu Aranbarri kezkatuta daude Gasteizko birziklatze mailekin. Beren ustez, oso datu txarrak dira: %21 inguru berziklatzen da, hondakinen %80-90 inguru birzikla daitekeenean. Zuazagoitiak horrela dio: “Gasteizen dauden azpiegitura eta bilketa sistemek ez dute uzten birziklatze plan eraginkorrik...
Read MoreHondakin politikan aldaketa sakonak eskatu dituzte Bizkaiko Zero Zabor plataformaren aurkezpenean
[Unai Brea] Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren porrota agerian utzi dute, plataformako kidearen esanetan. Momentuz 40 taldek (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarte ekologistak eta bestelakoak) egin dute bat plataforman. Aurkezpenean esan dutenez, premiazkotzat...
Read More“Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau”
[Lander Arbelaitz] Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa 440 aldiz elkarbanatu, 17.000 lagunek ikusi eta 36.000 pertsonarengana heldu da Facebook bidez egun bakarrean. Youtuben lotura honetan ikusgai da bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. Hemen ikus daiteke bideoa: Bideoaren transkripzioa segidan: Hor eraiki nahi dute...
Read MoreUEUk euskaraz argitaratu du Joan Marc Simonen “Zero Zabor” liburua
[Pello Zubiria Kamino] 2015eko martxoan aurkeztu zuen katalanez eta urte eta erdiren buruan UEUk jarri du eskuragai euskaraz: Joan Marc Simon Zero Waste Europe erakundeko koordinatzaileren “Zero Zabor: Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe“. Euskal Herrian ere ezaguna da Simon, hainbat hitzaldi eman ditu herrietara gonbidaturik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakinen plana –Bilduren foru gobernuak sustatu eta EAJ-PSErenak lurperatu duena– berritzerakoan aholkulari...
Read MoreItaliako 525 udaletan hiru milioi herritarrek pertsona/urteko 75 kg. errefus baino gutxiago sortzen dute
Ekainaren 21etik 23ra Erroman ospatu den Forum Rifiuti 2016 biltzarrean eman dituzte datuok, Italiako udal askok gaikako bilketan eta Ekonomia Zirkularrean Europan daramaten aitzindari lanaren neurria ematen dutenak: 1.520 herri eta hirik gaika biltzen du bere hondakinen %65 baino gehiago eta 525 udalek gainditu dute pertsona/urteko 75 kg errefus baino gutxiago sortzeko muga. Badira urte batzuk Comuni Ricicloni (Udal Birziklatzaileak) titulua daramatela beren hondakinen %65tik gora gaika...
Read MoreUsurbilgo ikastolak bideo batean azaltzen du nola kudeatu ongi hondakinak festa handi batean
2015eko urriaren 4an Gipuzkoako Usurbilen “Gattunk” leloarekin ospatu zen Kilometroak 2015 hondakinen gaiari dagokionez Zero Zabor ereduan kudeatzea lortu zuten Usurbilgo eta bertara laguntzera etorritako eragile sozialek eta aktibistek. Orain Udarregi ikastolak “Kmk 2015: Hondakinen kudeaketa eraginkorra” bideoan erakusten du nola antolatu hondakinen kudeaketa Euskal Herrian hain ugariak diren festa erraldoietako batean. Hamar minutu dirau bideoak eta tutorial gisa afera...
Read MoreEuropako Zero Zabor herrien bilkuran izan dira Gipuzkoako ordezkariak
Hernaniko alkatea, Sakanako mankomunitateko lehendakaria eta Zero Zabor IBEko ordezkaria izan dira Italiako Capannori herrian burutu berri den Zero Zabor herrien biltzarrean. Bertan, hondakinen kudeaketan Cappanori, Parma, Miramas eta Hernani udalerriak urteotan egindako aitzinamenduak azaldu dituzte. Luca Menesini Capannoriko alkateak eta Rossano Ercolini Zero Waste Europeko lehendakariak ireki ostean jardunaldiak, han bilduek maiatzaren 20, 21 eta 22an aztertu dituzte Italiako zein Europako...
Read MoreGipuzkoan ezkerreko oposizioa ados jarri da errausketaz eta Zero Zaborrez
Gipuzkoako ezkerreko oposizio osoak adostu du 10 puntuko dokumentu bat errausketarik gabeko hondakinen kudeaketa alternatibo bat sustatzeko konpromisoarekin. EHBildu (Iban Asenjo), Podemos-Ahal Dugu (Ione Cisneros), Ezker Anitza (Xabier Pombo) eta Equo (Edurne Baranda de Miguel) alderdietako ordezkariek aurkeztu diete kazetariei ARGIAk PDF formatuan eskaintzen duen agiria. “Gipuzkoako indar eraldatzaile eta aurrerakoien akordioa, ekonomia zirkularra eta Zero Zabor filosofiari...
Read More
Iruzkin berriak