Zero zabor
Hasiera » Zero Zaborren bloga - Zero zabor

Elduaingo hondakinen ordenantza, Zero Zabor herri txikien eredu

2013-05-28  //  Orendain eredua  //  Iruzkinik ez

Gipuzkoan Orendaingo udalak hartutako bidetik doaz urratsak eginez herri txiki gehiago. Tolosaldeko Elduain herriko ordenantzak sarean dauzka ikusgai “Hiri hondakinak eta bilketaren trataera arautzen dituen ordenantza” titulupean eredu horrek nola funtzionatzen duen ezagutu nahi duenak.

Ataunen ere Noainen bezala hegazti konposta egin nahi dute organikoarekin

2013-05-28  //  Hegaztiak  //  Iruzkinik ez

Iazko udazkenetik Iruñerriko Noainen hasitako esperientziaren bidetik, Gipuzkoako Ataunen Zero Zabor taldeak Vermican enpresa konbidatu du azaldu dezan nola konposteratu etxeko organikoak hegaztiei jateko emanez. Gipuzkoa Zero Zaborrek zabaldu du “Ataunen hegazti konpostari buruzko hitzaldia” albistean.

Hegazti konposta

Hegazti konposta

Zaldibia hondakinen %84 gaika berezirik jasotzera iritsi da

2013-05-28  //  Atez atekoa, Udalak  //  Iruzkinik ez

Martxoaren 22an Legorreta eta Itsasondorekin batera hondakinak gaika Atez Ate bilten hasi zen Zaldibiako udalak bere webgunean “Atez Atekoarekin %84era iritsi gara!” albistea plazaratuta jakinarazi du, Sasieta mankomunitatearen datuak erabiliz, herrian %84ko birziklatze tasara iritsi direla.

Alduntzinek dimititu egin du

2013-05-28  //  Aldundiak, Partzuergoa, Politikariak  //  Iruzkin bat

Juan Karlos Alduntzin, artxiboko irudi batean.

Juan Karlos Alduntzin, artxiboko irudi batean.

Berria eta Gara egunkarien iritzi ataletan argitaratutako “Hogeita bi urteren ondoren…” artikuluarekin Gipuzkoako ahaldun nagusiaren kabineteburua eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren lehendakaria den Juan Karlos Alduntzinek jakinarazi du politika uzten duela.

Alduntzinek despedidako gutunaren hasieran aditzera eman du bi urteko epemuga batekin hartu zituen erantzukizunak uztera familiaren behar batek bultzatu duela: “Amaitu da’ esateko ordua iritsi da. Hasierako konpromisoa, bi urtekoa zen arren, foru gobernuak daukan indarrak eta planteatuta dauzkan erronkek aurrera jarraitzera animatzen ninduten, baina familiaren behar batek indartu du erabakia momentu honetan hartu behar izatea”. Egunak eta asteak aurrera joan ahala jakingo da ea familiako gorabeherez gain erabaki horren irakurketa politikorik egiteko osagairik baden.

(gehiago…)

‘Trashed’ filmaren trailerra gaztelaniazko azpitituluekin

2013-05-28  //  Atez Atekoaren alde, Bideoak, Gizarte eragileak, Kutsadura, Prebentzioa  //  Iruzkinik ez

Gaztelaniazko azpitituluekin ikus daiteke dagoenekoz mundu mailako Zero Zabor mugimenduak martxoan Europako Legebiltzarrean aurkeztu zuen Trashed filma. Trashed euskaraz zurrun itzulirik “zabor bihurtua” eman beharko genukeen arren, gaztelaniaz Residuos titulatu dutenez pentsatzekoa da euskaraz azkenean Zaborrak edo Hondakinak geratuko dela. Bigarren titulutzat No place for waste (“Hondakinentzako gehiago lekurik ez”) daukan filmak Candida Brady dauka zuzendari eta Jeremy Irons aktore nagusi; hainbat sari bilduak ditu dagoenekoz nazioarteko zinemaldietan. Vangelisek egindako sintoniak girotuta,  Trashed ek erakutsi nahi ditu hondakin eta zaborrek munduari ekarri dizkioten hondamendiak, horiek erakusteaz gain zientzialari eta adituen azalpenak bilduz.

Etika eta hondakinez mintzatu da Kanarietan Antonio Casado da Rocha

2013-05-27  //  Atez Atekoaren alde, Etika  //  Iruzkinik ez

Filosofian irakaslez gain idazle ere baden Antonio Casado da Rocha hondakinak etikaren ikuspegitik aztertzen ari da, ARGIAk berrikitan azaldu zuenez. Maiatzean Kanarietako La Laguna unibertsitatean izan da, han Dilemata pentsamenduzko webguneak antolatutako atelier batean eta bertan plazaratu du hitz egindakoaren laburpena: “Ética y gestión de residuos urbanos (4): micro, meso y macro“. Antonio Casadok ekainaren 11n hitzaldia emanen du Hernanin izenburu honekin: “¿Es el ‘Atez-Ate’ un sistema más ético de gestionar los residuos? ¿Por qué?”

Oñatin ongi etorria egin diote Atez Atekoari

2013-05-27  //  Atez Atekoaren alde, Ekitaldia, Gizarte eragileak  //  Iruzkinik ez

Oñatiko Zero Zaborrek antolatutako ekitaldi batean, larunbatean, maiatzak 25, Atez Ateko bilketari ongi etorria egin zioten herrian. Albistea jaso dute Goienak (“Atez atekoari ongietorria emateko ekitaldia egin dute Oñatin“), Noticias de Gipuzkoak (“Oñati Zero Zabor da la bienvenida al ‘puerta a puerta‘“) eta Oñati Zero Zaborrek bere blogean (“Atez Atekoari ongi etorria Oñatin“). Ekitaldiaren antolatzaileek jakinarazi zuten udal agintariek zuzenean aurreratutako berria: Atez Atekorako materialak banatzen hasi eta hiru egunen buruan herritarren %89k jasota zeuzkala ontziak eta gainerakoak. Euskadi Irratiak bildu ditu Oñatiko alkate Mikel iainen hitzak: “Sistema eraginkorrena atez atekoa da“.

Atez Atekoari ongi etorria Oñatin

Atez Atekoari ongi etorria Oñatin

Legazpiko plataformak ez du onartuko sistema mixtorik

2013-05-27  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Legazpiko Atez Atekoaren kontrako plataformak jakinarazi du ez duela onartuko sistema hori osagaien artean daukan inolako aukera mixtorik. Hitzak “Desobedientzia zibila deituko du Legazpiko plataformak” albistean eta Noticias de Gipuzkoak “Legazpi Garbia advierte de que no aceptará la implantación de ‘ninguna variante del ‘PaP’“en azaldu dute.

Mila lagun baino gehiago Ordizian Atez Atekoa diseinatzeko prozesuan

2013-05-27  //  Sailkatugabeak  //  Iruzkinik ez

Ordiziako udalak jakinarazi du Hitzak bildutako “Mila lagun baino gehiagok parte hartu du Ordizian atez atekoa diseinatzeko prozesuan” eta “Herritarrak zoriondu ditu Ordiziako Udalak parte hartze prozesuan agertu duten inplikazioagatik” albisteetaan. Udalak aurreratu du ekainaren 4an (euskaraz) eta ekainaren 5ean (gazteleraz) aurkeztuko duela atez ateko hondakin bilketaren behin betiko sistema nola izango den. Sasieta mankomunitateak ere eskaini du albistea: “1.000 lagun baino gehiago auzo bileretan“.

Atez Atekoaren kontrako manifestazio deia Amasa-Villabonan 31rako

2013-05-26  //  Atez Atekoaren kontra, Ekitaldia  //  Iruzkinik ez

Atez Atekoaren kontrako eskualde horretako jendeak biltzen dituen Tolosaldea Txukun plataformak maiatzaren 31rako deitu du Amasa-Villabonan hondakinen gaikako sistema berria ezartzeko erabakiaren kontra, Diario Vascok “Manifestación el 31 de mayo en contra del Puerta a Puerta ” albistearekin zabaldu duenez.

101 / 205«Aurrekoa102030100101102103110120130Hurrengoa»

Azken bidalketak

  • Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
  • OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
  • Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
  • “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
  • Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak

Iruzkin berriak

  • Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
  • Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
  • Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
  • Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 201(e)ko iraila
  • 201(e)ko uztaila

Kategoriak

  • Afrika
  • Aldundiak
  • Amerika
  • Araztegiko lohiak
  • Arriskutsuak / Toxikoak
  • Asia
  • Atez Ateko komunitarioa
  • Atez atekoa
  • Atez Atekoaren alde
  • Atez Atekoaren kontra
  • Aurkezpenak
  • Auto-konpostaketa
  • Auzitegiak
  • Auzolaneko konpostaketa
  • Bankuak
  • Batzar Nagusiak
  • Berdiseinatu
  • Berrerabilpena
  • Bideoak
  • Bilketa pneumatikoa
  • Biometanizazioa
  • Birziklajea
  • Bizkaia
  • Bost edukiontzi txipdunak
  • Bost kontenedore
  • Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
  • Dokumentalak
  • Dokumentuak
  • Ekitaldia
  • Eko Krog
  • Ekonomia
  • Elektronika
  • Elikadura
  • Enpresak
  • Erakundeak
  • Errausketa
  • Errefusa
  • Errefusategia
  • Eskoriak
  • Eslovenia
  • Estatistika
  • Estatu espainiarrean
  • Etika
  • Europa
  • Europakoak
  • Eusko Jaurlaritza
  • Gaikako bilketa
  • Galdeketa
  • Galdera-erantzunak
  • Garbigunea
  • Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
  • Gipuzkoa
  • Gizarte eragileak
  • Hedabideen jarrera
  • Hegaztiak
  • Iparraldea
  • Iritziak / Adierazpenak
  • Istripuak
  • Izenak
  • Jaurlaritza
  • Jolasa
  • Juan Kalparsoro
  • Kitengela
  • Konpondu
  • Konpostaketa
  • Kutsadura
  • Lafarge
  • Lau kontenedore
  • Legeak
  • Legebiltzarra
  • Loturak
  • Mankomunitateak
  • Metanizazioa
  • Nabarmendua
  • Nafarroa
  • Nafarroa
  • Nafarroako Gobernua
  • Nekazaritza
  • Oinarrizkoa
  • Ondakinak zenbakitan
  • Orendain eredua
  • Organikoa animaliei
  • Osasuna
  • Osinbeltz
  • P
  • Partzuergoa
  • Plangintza
  • Plastikozko zorroak
  • Pneumatikoak
  • Politikariak
  • Porlan fabriketan
  • Prebentzioa
  • Sabotajea
  • Sailkatugabeak
  • Saria
  • Sindikatuak
  • Sistema mixtoa
  • Swap
  • TMB
  • Txingudi
  • Udalak
  • Ustelkeria
  • Zabalgarbi
  • Zabortegia
  • Zero Waste Europe
  • Zero Zabor
  • Zestoa
  • Zigorrak
  • Zorra
  • Zubieta

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA