Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errausketaren aurka gose greba eginen dute Donostian asteazkenetik
2017-06-12 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Gose grebalariek herritarrak gonbidatu dituzte beraiengana hurbildu eta elkarlanean hastera. (Argazkia: EAM)
“Herritar talde batek astebeteko gose greba abiatuko dugu asteazkenean, erraustegiaren aurka. Milaka eta milaka herritarrok proiektu hau arbuiatzen dugula ikustarazi arren, inposatu egin nahi dutela ikusten dugunez, protestak ezkutatu nahian ari direla ulertuta, oraingo honetan gose greba protesta eredua hautatu dugu, inposatu nahi diguten erraustegiak gu guzion bizitzengan izango duen eragin kaltegarria salatzeko”. Hitzokin azaldu du astebeteko baraualdi luzea egiteko erabakia Donostian bildutako herritar multzo batek.
Asteazkenean, 14, arratsaldeko 19:00etan ekingo diote ekainaren 21era arteko gose grebari. Donostiako Easo plazan egonen dira, Euskotrenek Amarako geltokiaren ondoan. Herritarrok salatu dituzte Donostiako udalak jarri dizkien oztopoak, bai lekuari eta bai epeei dagokienez. Aldiz, herritar guztiak gonbidatu dituzte beraiengana hurbiltzea, bereziki lehen egunean hasierarekin batera, baina baita ondorengo edozeinetan ere: “Herritarrei bertatik pasatzera dei egiten diegu. Konpromiso ezberdinak uztartzeko planteamendu bat egin nahi dugu. Bertara etortzetik, gose grebarekin bat egiteraino dagoen abaniko zabala aldarrikatu nahi dugu. Boteretik sustatzen ari diren eta garaiotan nabarmen bizi dugun desaktibazioaren aurrean, aktibazioa aldarrikatu eta balorean jarri nahi dugu”.
Herritarron iniziatiba sustatzen duen Errausketaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du grebalarien sostenguz hitzaldi, dokumental eta bestelako ekitaldiak antolatzen ari dela.
Hona grebalariek irakurri duten mezua osorik: (gehiago…)
Urbaser-Valdemingomezek 9,1 milioi zor dizkio Madrilgo udalari zortzi urteko zergatan
2017-06-09 // Biometanizazioa, Ekonomia // Iruzkinik ez
Valdemingomezen Urbaserrek daukan biogas instalazioa. (Argazkia: Madridiario)
[Pello Zubiria Kamino] Valdemingomezko erraustegia kudeatzen duen enpresa taldeak (Urbaser buru) zortzi urteko zerga pagatu gabeetan 9,1 milioi euro zor dizkio Madrilgo udalari. 2003an itxitako zabortegi baten biogasa ustiatzeagatiko kanona da Valdemingomez 2000ek zor duena.
Albistea El Pais egunkariak plazaratu du eta xehetasunak kontrastatu daitezke Madrilgo Kontu Ganbararen urteko txostenean, 70. orrialdetik aurrera. 2003an Madrilgo udalarekin sinatutako kontratuaren arabera urtean 1,4 milioi euro pagatu behar ditu Urbaser, Valoriza eta Ferrovialek osatutako UTEak kanon gisa, baina 2008an kopuruok bernegoziatzea eskatzearekin batera enpresek ordainketak eten dituzte, zortzi urtez gaurdaino.
Ba ote dago negoziaziorik? El Paisek bi aldeei galdeturik, konpainiak dio “negoziaketak bide onean doazela”, baina udalak ukatzen du inolako negoziaketarik irekita daukanik. Azken urteotako eskarmentuak zerbaiterako balio baldin badu, herritarrek motiboak dauzkate kezkatuta egoteko, Manuela Carmena (Podemos) Madrilgo alkateak hondakinen aferan hauteskunde programan agindutako erabaki potoloenetan agintea hartutakoan atzera egin duelako.
Duela hiru urte –PPren agintealdian– sozialistek salatu zuten Valdemingomezeko biogas plantan administrazioak egindako diru xahuketa, alegia, 150 milioi euro kostatu zela hura eraikitzea eta udalak ez ziola kasik dirurik atera. Antza, promotoreek inbertsio bikaintzat aurkeztu zuten itxitako zabortegiak isurtzen duen gasa bildu eta Madrilgo gas hornidurarekin lotzea, baina praktikara eramaterakoan sekulako frakasoa izan da.
Bestalde, Valdemingomezek hondakinen kudeaketarako daukan egituran erraustegia da erregina. 2020an amaitzen da Urbaserren eta Madrilgo udalaren arteko kontratua eta herritarrak kezkatuta daude erraustegiari bizia 25 urte gehiagotarako luza diezaioketelako. Manuela Carmenak bere aginte aldian Valdemingomezen itxiera erabaki dezan eskatzen dute askok.
Istripua Dublingo erraustegian abiatu eta bi egunera: hamaika zauritu ospitalera
2017-06-08 // Errausketa, Europa, Istripuak // 2 iruzkin
Kea eraikinaren barnetik ateratzen ikus daiteke argazki honetan.
[Lander Arbelaitz] Ostegun goizean jakinarazi dute Dublin ondoko Poolbergeko erraustegitik hamaika langile ospitaleratu dituztela, gauean partikula hodei batek erraustegia bera barnetik hartu ostean, Irish Times egunkariak jaso duenez. Goizeko 6:00etan jaso dute autoritateek istripuaren berri eta “gertaera arriskutsu” gisa deskribatu dute. The Journal egunkariak zabaldu du astelehenean piztu zutela lehen aldiz hondakinen erreketa, eta bi egunera gertatu da istripua. (gehiago…)
Larunbatean Florentzian musika eta protesta Eko-Munstroen kontra
2017-06-07 // Ekitaldia, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Mamme No Inceneritoreko kideak Quarto Podereko kantariarekin Deep Purpleren abesti mitikoa egokituz prestatutako “Smoke on the Piana” grabatzen.
[Pello Zubiria Kamino] Ekainaren 10ean Florentziak (Italia) ikusiko du elkarretaratze handi bat hango erraustegi eta aireportu berri proiektuen kontrako protestan. Rock contro gli Eco-Monstri (Rocka Eko-Munstroen kontra) izenburupean hainbat musika talde ezagun bilduko dituen kontzertuak Mamme No Inceneritore (Amak Errausketaren Kontra) mugimendua dauka bultzatzaile nagusietakoa.
Aurreko asteetan bi bideoklip zabaltzeaz gain Parole Incenerite (Hitz erraustuak, munstroen aurkako istorioak) liburua aurkeztu zuten, Toskanako hainbat idazle ezagunen poema eta kontu laburrez osatua.
“Accident’a chi garba!” bideoa parodia moduan dago eraikia berrikitan San Remoko festibal famatua irabazi zuen Francesco Gabanniren “Occidentali’s Karma” manipulatuz. Mamme No Inceneritorek ekoiztuta (beraiek ere kantatu eta dantzatzen dute bertan) L’insetto scoppiettante bandak grabatu duten kliparen izenburua “Accident’a chi garba!” Toskanako dialektoan gutxi gora behera esan nahi du “Madarikatua, hori gustatzen zaiona”, edo “Ezbeharra gerta bekio hori maite duenari”. Kantaren lehen parteko hitzek honelako zerbait diote: “Tente egoteko pentsatua / Munstro estetikoa / ItsusiaDesegokia da / Politikari baten promozioa bezala / 83 metro altuko labea / Gustukoa ez den guztia erretzen du / Zaharrenetik azken umeraino / Aztertzen dituzte onkologoek / Hemen batuta borrokatuz bakarrik / Salbatuko gara / Zigarro handi bat bezain zut / Azidoak isurtzen ditu / Eta azken hauen hautsak ere bai / Gelditu hondakinak erretzea / Baimentzen duen legedia / Zoaz zu lasai / Nik arnastuko dut”… Eta leloa “Madarikatua, hori gustatzen zaiona”.
Bigarren bideoa, lehen egunetan 15.000 ikustaldi eduki omen dituena Youtuben eta uda honetan Italian entzutea nahi luketena, Quarto Podere taldeak egin du Deep Purple mitikoaren, haien “Smoke on the water” (Kea uretan) famatua bilakatuz “Smoke on the Piana“. Piana da Florentzia ondoko eskualde bat dagoenekoz hainbat azpiegitura biltzen dituena eta orain gainera agintariek erraustegi eta aireportu berriz hornitu nahi dutena.
Toskana izan delarik Italian hondakinen gaikako bilketaren eta Atez Ateko sistemaren aitzindaria (Lucca ondoko Capannori herri pioneroa tartean), Matteo Renzi lehen ministroak Europar Batasunarekin hitzartutako murrizketa eta birmoldaketa ekonomikorako itunaren babesean hemen ere erraustegi berriak eraikitzea erabaki du. Rossano Ercolinik ARGIAn esan bezala, Italiako erraustegien etorkizuna edo patua Florentzian jokatzen da hein handi batean.
Sardiniako Macchiareddu erraustegian bi sute gertatu dira urte betean
2017-06-06 // Europa, Istripuak // Iruzkinik ez
Sardinian Macchiaredduko erraustegiaren sutearen garrak. (Argazkiak: Unione Sarda)
[Pello Zubiria Kamino] Sardiniako Macchiareddu erraustegiak (Cagliari hiriburutik gertu) geldirik segitzen du joan den apirilaren 30ean gertatutako sute handiaren ostean, uharteko hondakinen kudeaketa osoa hankaz gora omen dagoelarik. Hamaika hilabetetan planta honek jasan duen bigarren sute handia izan da. Urtean 120.000 tona inguru hondakin nahasi erretzen dira Tecnocasic konpainia publikoak kudeatzen duen plantan.
2016ko maiatzaren 19an piztu ziren garrak aurreko aldian, labearen atarian pilatutako hondakin balen artean. Bost suhiltzaile ekipok egin behar izan zuten lan haiek amatatzen. Bi egunen buruan, 21ean, beste sute batek eragin zituen kalteak erraustegiaren ondoan dagoen almazen batean, eta honetan lau suhiltzaile talderen beharra izan zen.
Hamaika hilabete beranduago, joan den apirilaren 30en berriro sutea gertatu zen. Hondakinak erretzen diren labearen tresnerietan bertan piztu zen inguruetan beldurra eraginez, suhiltzaileek informatu dutenez. Kea urrutitik ikus zitekeen, ageri denez bai Unione Sarda hedabidearen bideo honetan eta bai herritar batek hartutako irudiotan:
Sute handia izan zen, nonbait, Macchiaredduko azkena: berrogei egun beranduago geldirik segitzen dute erraustegiko zerbitzuek eta Sardiniako hondakin bilketa eta tratamendu guztia dago blokaturik.
“Ez erre etorkizuna” dio erraustegi atarian protestan eskegitako afixak. (Argazkia: Indipendentzia Repubrica de Sardigna)
Urbaserrek 191 milioiko finantziazioa lortu du erraustegia eraikitzeko
2017-06-06 // Ekonomia, Errausketa // Iruzkinik ez
Zubietan makinak lehen urraketa lanetan ekainaren 2an. (Argazkia: Igor Meltxor, Twitterren)
Gipuzkoako erraustegia eraiki eta kudeatuko duen Ekondakin Energía y Medioambiente konpainiak (Urbaser + Meridiam + Altuna y Uria+ Moyua + Murias + LKS/Mondragon) 191 milioi euroko finantziazioa lotu du, zenbait hedabideren bidez korporazio txinatarrak zabaldu duenez. Finantziatzioan parte hartuko duten bankuak honakoak dira: Natixis, Rivage Investment, AG Insurance, Kommunal Kredit, CIC-Credit Mutuel, Siemens Bank, y KDB. Gainera, BBVA bankua izango da multzoaren agente nagusia eta aholkularia berriz Intermoney, Espainiako banku nagusienak bazkide dituena. BME ekonomi hedabideak azaldu duenez, operazioaren lege aholkulari nagusia, berriz, Cuatrecasas abokatu bulego ezaguna izan da, Zubietako erraustegian proiektuaren hasieratik sartuta dagoena.
Justu albiste hau zabaldu den egunetan jakin da aurrerago Zubietako erraustegia konplikatu dezakeen beste albiste bat: erraustegiaren eraikuntza eta kudeaketa bereganatu nahian galtzaile ateratako FCCk auzitara eraman duela orain obrak hasi dituen taldearekiko kontratua.
Mexikon herritarrek lortu dute erraustegi baten eraikuntza geldiaraztea
2017-06-05 // Amerika, Errausketa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] GAIA Errausketaren Aurkako Nazioarteko Elkarteak zabaldu duenez, Tizayuka herriko (Hidalgo, Mexiko) Tepojaco auzoan
Tizayuca eta inguruko herrietako biztanleak (argazkian Temascalapakoak) mobilizatuta daude erraustegiaren kontra. (Argazkia: Independiente de Hidalgo)
Valorsum konpainia eraikitzen ari den erraustegiaren lanak gelditu dituzte, haren legezkotasuna eta bideragarritasuna aztertu bitartean. Maiatzaren 27an adostu zuten etena herri mugimenduek, gobernuaren ordezkariek eta enpresak egindako bileran.
Inguruko herritarrak hasieratik ari dira protestan Tizayucako erraustegiaren kontra, azken ibilaldia joan den abenduan antolatu zuten. Egunean 2.800 tona zabor nahasi (urtean ia milioi bat inguru) erre nahi ditu Valorsumek planta handi honetan. Errausketaren kontra ari diren taldeek, berriz, salatu dute enpresak gobernuko goi funtzionario eta agintarien artean dauzkan harremanak baliatuz lortu dituela orain arteko baimen guztiak, kontutan hartu gabe ez erraustegiak airean bezala lurrean eta uretan zabalduko dituen kutsagaiak eta kontra dauden herritarren giza eskubideak zapalduz.
Valorsumek bere komunikazioan goraipatzen ditu Tizayukan eraiki nahi duen plantaren ezaugarriak, argudiatuz 1990an eraikitako labe eta bestelako makinak belaunaldi modernoenekoak direla, mundu osoan erabiltzen direnak. Eta beste leku askotan bezala, errausketaren lobbyak hedabide jakin batzuen indarra baliatzen dute eztabaida estaltzeko. La Jornada egunkariak argitaratu duenez, Tizayuka inguruetan erraustegiaren irudi ona zabaltzeko Enfasis izeneko irratia erabiltzen dute, omen legezko baimen guztiak gabe emititzen ari dena.
Herritarren orain eduki lezakete Tizayuca-Tepojacoko plantaren legezkotasuna eta bideragarritasuna berriro aztertzeko aukera eta hondakinen kudeaketarako kberaiek proposatzen duten Zero Zabor eredua azterketa horren barruan baloratzekoa.
Agintariak “lasaitasun mezu faltsua” helarazten ari direla salatu du Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak
2017-05-26 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Erraustegiaren aurkako protesta bat. (Dani Blanco)
Errauskailua eraikitzeko lanak hasi direla eta “harridura eta haserrea” adierazi ditu Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak, prentsara bidalitako ohar baten bidez. Jarraian osorik irakurgai.
(gehiago…)
Ilara luzeak eragin ditu erraustegiaren aurkako ‘Barraskilo operazioak’
2017-05-26 // Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta // Iruzkinik ez
Argazkia: Dani Blanco.
60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta martxa berotzeko baliatu dute. (gehiago…)
Parisko epaileek ikertzen dute erraustegien eskorien trafiko mafiosoa
2017-05-22 // Errausketa, Europa, Kutsadura // Iruzkinik ez
Kamioiak erraustegietako eskoriak deskargatzen Paris ondoko Saint-Cyr-sur-Moringo soroetan. (Argazkia: Adenca)
[Pello Zubiria Kamino] Parisko auzitegietako 31. salan hondakinen ustezko birziklatze eta garraiora dedikatzen diren hiru enpresa epaitzen dituzte egunotan, erraustegien eskorien trafiko ilegalagatik. 2012an hiriburu inguruetako herri txiki batean legea urratuz 31.000 tona eskoria bota zituzten, lur haien jabea horretara derrigortuta.
Le Monde egunkariak zabaldu du albistea. 2012ko abuztu eta irailean dozenaka kamioi hasi ziren zirkulatzen Paris inguruetako Saint-Cyr-sur-Morin herriko soroetatik. Bi mila biztanle eskas dituen herri txiki eta bukolikoa, soro eta basoz inguratua, norbaitek hautatua zuen kamioietan halako material gris-arrea ekarrita lekuko baserritar lur jabe baten terrenoetan zabaltzeko. ADENCA talde ekologistak jakinaraziko zien benetan herrian jasotzen ari zirena zela… Paris metropolitanoan diren erraustegietako eskoriak. Epe laburrean 80.000 tona botatzea zeukaten asmoa promotoreek.
Errausketaren sustatzaileek ez dute aipatu ere nahi izaten erraustegien sub-produktu hau: labean sartzen den 100 tonatatik 30 tona inguru ateratzen da edo tximinietako errautsetan edo labean bertan eratzen diren zepa-eskoriatan. Horiek errepide, eraikuntza eta abarretarako erabiltzea prometitzen duten arren, gehienetan behartuta daude nonbait uztera inork erosi nahi ezta. Legez, horretarako prestatutako zabortegietan laga behar dituzte baina… Le Mondek argitzen duenez tonako 50-70 euro pagatu behar dute.
Parisko fiskalak kontatu duenez, afera honetan ustezko birzikatzaileek jo zuten Habib Ben M’Hamed delako baten gana, Le Monde beraren hitzetan “Hornec klan mafiosoaren hurbilekoa” (Hornec anaiak famatuak dira Frantziako kriminalitate aferetan). Ustezko birziklatzaileei aurkitu zuten zorpetuta estu zebilen lur jabe baserritar bat Saint-Cyr-sur-Morin herrian… eta honek onartu diru truk bere soroak eskoria pozoitsuentzako betelan bihurtzea. Kamioi trafikoak bi urte iraun zuen, harik eta ADENCA elkartekoek jakinaren gainean jarrita lekuko herritarrek manifestazio eta auziekin gelditzea lortu zuten arte. Ez aurretik bere herria larriki kutsatzen ikusi gabe.