Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Martxa nazionala deitu du erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurka Gipuzkoa Zutikek M27rako
2017-05-19 // Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta // Iruzkinik ez
“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita gidatua (dohainik)“, diote kartelean.
Egun horretarako Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitua dauka Errausketaren Aurkako Eguna Zubietan. Bi hitzordu gehitu dituzte GZko kideek, biak ere 12:00etan: “Jar gaitezen zutik Gipuzkoa mailan”, eta “Euskal Herrian ere %1a vs %99? Iritzi trukea”.
16:00etan izango da martxa eta mendiko botak, ileordeak eta mozorroak ekartzeko eskatu dute.
Jarraian deialdiarekin batera zabaldu duten irakurketa: (gehiago…)
‘Erraustegiaren aurkako eguna’ eta aurretik ‘Barraskilo operazioa’ iragarri ditu EAMek
2017-05-19 // Ekitaldia, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
EAMeko kideak hurrengo ekintzen aurkezpenean, mahaiaren alde banatan irudikatuta Usurbilgo herritar batek urtean sortzen duen (60 kg) errefus kopurua eta Donostiako batek (281 kg) sortua. (Argazkia: Noaua)
[Pello Zubiria Kamino] Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) datorren asterako bi ekintza berri iragarri ditu. 25ean, “Barraskilo Operazioa”, auto karabana Donostiako Belartza auzoko (Decathlon) aparkalekutik abiatuko da 18:00etan eskualdea zeharkatzeko. Maiatzaren 27an, larunbata, “Erraustegiaren Aurkako Eguna” Zubietan.
EAMeko ordezkariak prentsaren aurrera azaldu dira mahaiaren alde banatan zeuzkatela Usurbilgo herritar batek urtean botatzen dituen 60 kg zabor-errefusak (kubo batez irudikatuak) eta Donostiarrak epe berean botatzen dituen 281 kg-ak (bost kubo, donostiarrak usurbildarraren bateko ia bost zabor sortzen duelako). Gipuzkoan hondakinak ondo kudeatzen dituzten herrien eta oker ari direnen arteko diferentzia mingarria nabarmendu nahi zuten.
Mugimenduko kideek berriro eskatu diete agintariei Zubietako “erraustegi kriminala” gelditzea eta kazetariei beren lana ondo egin eta herritarrei informazio ona ematea. Biziki kexu dira hedabide gehienek hondakinen gatazka honetan darabilten jokabidearekin. Herritarrei, berriz, Zubietako lanak hasi arren ez etsitzeko eskatu diete EAMeko kideek, ez onartzeko erraustegia. Usurbilgo Noaua hedabideak bideoz bildu du prentsaurrekoa:
Errausketaren Aurkako Egunaren egitaraua mugimenduaren webean ikus daiteke osorik.
Markel Olanori erraustegia gelditzeko eskatu diote ‘Euskara 4.0’ bileraren atarian
2017-05-18 // Aldundiak, Ekitaldia, Errausketa // Iruzkinik ez
Zubieta, Usurbil eta Hernaniko herritarrak Oronaren ‘Gallery’ salaren atarian. (Argazkia: Estitxu Eizagirre, Twitter bidez)
[Pello Zubiria Kamino] Hitzordu garrantzitsua zeukaten gaur, maiatzak 18, goizeko 09:00eta Gipuzkoako euskalgintzako ordezkariek eta Markel Olano diputatu nagusiak: “Euskara bidegurutzetik aurrera, euskara 4.0” saioen ekitaldi nagusietako bat. Bilkuraren atarian, Hernanin Oronak daukan Ideo-Gallery salaren sarreran, zain zeuzkaten Zubieta, Usurbil eta Hernaniko dozena bat herritar agintariari “Gelditu erraustegi kriminal hau” esan eta herritarrei mobilizatzen segi dezaten eskatzeko.
Euri zaparrada errukigabe baten pean blai eginda, Zubietako erraustegiak kaltetuko dituen Zero Eremu inguruko herritarrok “Erraustegirik ez! Ez gure izenean!” zioen banderola zabaldu dute eta agintarien jokabidea salatzeko zenbait afixa. Herritarretako batek bilerara zetozen guztiei esku orri bana eskaini die, beren aldarrikapenaren mamia azaltzen duena. Ia denek jaso dute eskainitakoa, salbu eta Markel Olano diputatu nagusiak. Honek –ziurrenik jakinaren gainean jarrita inguruan zebilen segurtasun zerbitzuko kide batek– herritarrei begiratu ere egin gabe lortu du sartzea, bilerara zetorren pertsona baten bazterretik.
Honela dio bilkurara etorritakoei zabaldu zaien paperak: (gehiago…)
Hondakin politikan aldaketa sakonak eskatu dituzte Bizkaiko Zero Zabor plataformaren aurkezpenean
2017-05-17 // Birziklajea, Bizkaia, Errausketa, Gaikako bilketa, Zabalgarbi, Zero Zabor // Iruzkinik ez
Plataformaren aurkezpena (Arg.: Zero Zabor Bizkaia)
[Unai Brea] Hondakinak kudeatzeko errausketarik gabeko sistema berri baten aldeko aldarria egin du maiatzaren 17an –Birziklapenaren Nazioarteko Egunean– Bilbon aurkeztu den Bizkaiko Zero Zabor plataformak. Aldundiak astelehenean zabaldutako datuek azken urteetako kudeaketaren porrota agerian utzi dute, plataformako kidearen esanetan.
Momentuz 40 taldek (alderdi politikoak, sindikatuak, elkarte ekologistak eta bestelakoak) egin dute bat plataforman. Aurkezpenean esan dutenez, premiazkotzat dute Bizkaiko Hondakinen Kudeaketarako Plan Integrala (BHKPI) berraztertzea. 2005ean jarri zen martxan plana eta 2016ra arteko iraupena du, baina ez da oraindik berritu.
Europako eta Espainiako Estatuko araudiekin bat datorren plana garatzeko beharra azpimarratu du plataforma sortu berriak. “Errausketak gero eta gehiago aldentzen gaitu Europako politiketatik; gaur egun Zabalgarbi da hondakinen murrizketa eta birziklapenerako oztoporik handiena”, adierazi dute.
BHKPI berriak erraustegia erabat baztertzea eskatu dute taldea aurkeztearekin batera zabaldutako manifestuan. Ahalik eta zabor gutxien sortzea, konpostatzea bultzatzea eta ontziak itzultzeko sistema eraginkorrak indarrean jartzea ere eskatu dute. Halaber, zabor tasen bidez gaikako bilketa saritu beharko litzatekeela esan dute.
“Hiritarrak ez dira erlaxatu, Unai Rementeria diputatu nagusiak esan duen moduan”, adierazi du Zero Zaborrek, “Errealitatea da ez dituztela eskura izan birziklatzeko beharrezkoak diren baliabideak”. Besteak beste, BHKPIk materia organikoaren bilketan lortutako emaitza kaskarrak azpimarratu dituzte: organikoaren %4,5 besterik ez biltzea aurreikusten zuen planak, “baina %1,1 baino ez da lortu”.
Bi urte beranduago, Bizkaiak ez duela %67 birziklatzen aitortu du ahaldun nagusiak
2017-05-16 // Birziklajea, Bizkaia // Iruzkinik ez
Unai Rementeria ahaldun nagusia eta Elena Unzueta Ingurumen diputatua haurrekin hondakinak sailkatzen. (Argazkia: BFA)
[Pello Zubiria Kamino] 2014an Bizkaiak hondakinen %67,7 birziklatzen zuela esan zuen orduan Ingurumen diputatua zen Iosu Madariagak eta ekologistek gezurra zela salatu. Orain Unai Rementeriak zeharka bederen aitortu du orduko okerra, 2030rako jarriz %65eko helburua. Bitartean, Iosu Madariaga postuz hobetu eta Eusko Jaurlaritzan Ingurumen sailburuordea da gaur.
2015ko udaberrian Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuak zorrotz gezurtatu zituen orduan Ekologistak Martxan erakundeak, ARGIA honetan kontatu zenez “Hondakinen %90 aprobetxatzen du ala %35 birziklatzen du Bizkaiak?” kronikan. Zeren eta orduan birziklatzea %67,7an zegoela esateaz gain, Aldundiak aldarrikatzen baitzuen “Zero Hondakin sortzetik” hurbil zebilela: “Bizkaia Zero Hondakin sortzetik hurbil dago: hiriko hondakinen % 90 baino gehiago aprobetxatu zen baliabide modura“. EHBilduk ere erantzun zion, benetako birziklatze tasa askoz apalago zebilela argudiatuz: “Bizkaiko Aldundiak hondakinen %38,7 Zabalgarbira bideratzen du eta soilik hondakinen %35,5 birziklatzen da“.
Atzokoan Unai Rementeria ahaldun nagusiak zifra berriak eskaini ditu. 2016an birziklatze tasa 43,78ko izan omen da eta 2014an 40,82ekoa. Zifren arteko hurbiltze hau aurrerapen bat da, baina oraindik bide luzea dago egiteko Euskal Herriko hondakinen kontabilitate guztiak irizpide bateratuan egiteko. Esate baterako, oraindik ere irizpide ezberdinen arabera kontatzen dituzte batzuek eta besteek gaikako bilketako tasak eta eta bildutakoen benetako birziklatze edo aprobetxatze tasak, hori kuantitatiboki. Eta kualitatiboki, zaku berean sartzen dira zikin –eta beraz aprobetxatzeko zailago eta garestiago– biltzen diren organikoak eta garbi biltzen direnak.
Plastikoa irensten omen duten ditxosozko harrak… mirakulua ala ‘fakea’?
2017-05-15 // Birziklajea, Plastikozko zorroak // Iruzkinik ez
Abaraska-sitsa (Galleria mellonella) plastikoa jaten laborategiko proban. (Argazkia: Cesar Hernandez/CSIC, Youtubetik)
[Pello Zubiria Kamino] Berrikitan hedabideek haizatu dute ikerlariek aurkitu dutela har bat plastikoak irents ditzakeena. Baina Zero Waste Francek erakutsi du soluzio horrek, oraindik oraindik egingarria ez izateaz gain, arazo berriak sortuko lizkiokeela ingurumenari.
Cambridgeko ikerlariek zabaldu dute –gurean Kantabriako erlezain bati gaineratu diote domina– Galleria mellonella harra, erlauntzetako abarasken argizaria jatetik elikatu ohi dena, gai da irensteko polietilenoa ere, plastikozko zorroen %40ak daramana. Ez hori bakarrik, gaur arte ikertu diren beste metodoek baino azkarrago desegingo lukete harrek. Hitz bitan, hau litzatekeela plastikozko hondakinentzako soluzioa.
Baina, ZWF Zero Waste France erakundeak argitu duenez, zenbait galdera oraindik erantzun gabe dauzkate ikerlari horiek. Hasteko, ez dakite ea plastikoa desegiten duena harra bera den ala honek hesteetan daramatzan bakterioak. Harra balitz, plastiko kopuru handi bat desegiteko sekulako har pila hazi beharko litzateke eta arazoa da… har horiek kaltegarriak direla, erlezainek ondo dakiten bezala.
Bakterioa balitz lortzen duena, lehenik zein bakterio den argitu beharko da, ondoren isolatu bereziki polietilenoari erasotzen dion entzima eta azkenik entzima hori aski kopuru handian ekoiztea lortu. Konplexua izanik ere, egingarria da berrikitan Carbios konpainia frantsesak erakutsi duenez, baina soluzio perfektua ere ez da: polietilenoa desegitean etilen glikola sortzen da, izoztearen eragozle moduan erabiltzen den produktu toxiko bat, itsasoan zabaltzen ikusi nahiko ez genukeen pozoi bat.
Balizko soluzio hori, beraz, oraindik urruti samar dago, urte batzuetako ikerketak eskatzen ditu eta badauzka teknologiari eta ingurumenari dagozkion itzal asko. Aldiz, plastiko ekoiztea egunetik egunera handitzen da mundu mailan, plastikozko kontinente eta eremu hilak handituz doaz itsasoetan eta gure planetaren ekosistema gero eta ezegonkorrago bilakatzen dute.
Soluzioa ez ote litzateke –galdetzen du ZWFk– besterik gabe, plastiko kontsumoa ahalik eta gehien murriztea ekonomia zirkularraren ildoan, produktuen bilgarrietara ere 3Rak (Murriztu, Berrerabili, Birziklatu) aplikatuz? “Mirakuluzko soluziorik ez dagoenez, pentsatu beharko genuke konponbideak geuregan bilatu beharko genituzkeela, eta ez harrengan”.
Txinako Guangdongen herritarren protestek geldiarazi dute erraustegi berri bat
2017-05-12 // Asia, Errausketa // Iruzkinik ez
Polizia herritarrei oldartua Qingyuaneko karriketan. (Irudia: Radio Free Asia)
[Pello Zubiria Kamino] Herritarren protesten eta poliziaren errepresio basatiaren ostean, Guangdong (Txina) eskualdeko agintariek publikoki atzera egin dute Qingyuan hiriko erraustegi proiektuan.
Maiatzaren 8an zabaldu ziren Qingyuaneko kaleetan herritar haserretuen eta haiei oldartu zitzaien poliziaren arteko liskarren informazioak: “Istilu larriak lehertu dira Qingyuaneko erraustegi handiaren kontrako herritarren eta poliziaren artean”. Lekukoen arabera, kaleetan aurrez aurre aurkitu ziren 10.000 herritar eta 2.000 polizia. Polizia herritarrak gogor jipoitzen hasi ostean, manifestazioa istilu larriekin amaitu zen, bideozko irudiotan ageri denez:
Bi egun beranduago, maiatzaren 10ean, Radio Free Asiak titulatu du: “Guangdongeko protestalariek garaipena ospatu dute Gobernuak erraustegi proiektuan atzera eginda“. Agintarien planak ezagutuz geroztik zeramaten borrokan auzotarrek errauste planen aurka eta 2015ean ere zabalduak ziren poliziaren erantzun gogorraren berriak.
Txinan behin eta berriro ari dira errepikatzen horrelako liskarrak etxe ondoan kutsadura gehiago onartzen ez duten herritarren eta erraustegi gehiago eta handiagoak eraiki nahi dituzten agintari eta konpainien artean. Qingyuaneko errauste planta Canvest konpainiak eraiki nahi du. Lehendik Guangdong probintzian beste erraustegi bat badauka martxan.
Canvesten webgunean, erraustegien espezialistetan ohikoa denez, inon ez da aipatzen erraustegirik “Eco-Tech Waste-to-energy Plant” formula baizik: Hondakinetatik Energiarako Eco-Tech Planta itzuliko genuke euskaraz. Konpainiaren izena ere tipo berekoa da: Canvest Environmental Protection Group Company, Canvest Ingurumena Zaintzeko Konpainia.
Erraustegiko bigarren enpresa bat PPren eskandaluan: Cuatrecasas
2017-05-08 // Errausketa, Ustelkeria // Iruzkinik ez
Zubietako kontratistak eta aholkulariak (ezkerrean, tartean Cuatrecasas) abenduaren 28ko ‘Noticias de Gipuzkoa’n.
[Pello Zubiria Kamino] Zubietako erraustegiaren kontratua lortu duten konpainien artean, Urbaser ez da izan bakarra epaileen aginduz miatu dutena PPren finantziazio ustelaren ikerketan. Cuatrecasas abokatuen bufetea ere arakatua dute Canal Isabel II enpresaren hariari tiraka.
Bartzelonako El Periodico egunkariak apirilaren 21ean zabaldu zuenez, Cuatrecasasen Madrilgo bulegoa zegoen egun haietan poliziak miatutako konpainien artean. Egun batzuk beranduago Cadena SERek jakinarazi zuen Canal Isabel II.ko buruzagiek beren planak aurrera atera ahal izateko eten gabe jotzen zutela Cuatrecasas abokatu bufetera. Hamaika urtetan barrena bi milioi euro pagatu zieten PPko buruzagiek, hirigintza eta bestelako asesoriaren truke eta Canal Isabel II. konpainia publikoa pribatizatzeko operazioan ere parte hartu zuen bufeteak.
Cuatrecasasek Gipuzkoan presentzia handia dauka. Konpainian ari diren abokatuen artean Joanes Labaienek eduki du, publikoaren aurrean bederen, zerikusi nabarmenena Gipuzkoako errausketaren gora beherekin. Esaterako, Santander eta Caixabank bankuen defentsa (2017ko azken epaia ikusi, PDF) lanak egin zituen Karlos Ormazabalen (EAJ) agintealdian GHKk kontratatutako swap kreditu ustelen epaiketan. Zubietako erraustegiaren kontratua lortu duen enpresa taldearen barruan ere badago Cuatrecasas, Noticias de Gipuzkoa egunkariak 2016ko abenduaren 28an plazaratu zuenez (irudian egunkariaren orria), Urbaser, LKS-Mondragon, Altuna y Uria, Moyua, Meridian eta Muriasek osatutako kontzesionarioaren aholkularitzan.
Astelehenean, erraustegiaren obren eta protesta ekintza berrien hasiera
2017-05-04 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Maiatzaren 8rako deialdietako baten afixa, Lasarten zabaldua.
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dute Zubietako erraustegia eraikitzen maiatzaren 8an hasi eta lehen harria ezartzeko ekitaldi instituzionala 10ean burutuko dela. Horren aurrean, EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak herritarrei mobilizatzeko deia egin die maiatz osoan zehar, “Erraustegirik ez! Ez gure izenean” leloa daramaten ekitaldiekin.
Honako mobilizazioak daude deituta erraustegiaren kontra:
– Maiatzaren 8an, astelehena, elkarretaratze zaratatsuak Gipuzkoako herrietan.
– Maiatzaren 10ean, asteazkena, elkarretaratzea Lasarte-oriako Bugati ondoan (hortik abiatzen da errauste plantaren gunera daraman bidea) “herritarroi bizkar ematen diguten politikariek ikus gaitzaten ez dugula erraustegia onartuko”.
– Maiatzaren 27an, larunbata, Zubietan “Errausketaren Aurkako Eguna”.
Deialdiarekin batera EAMek honako agiria zabaldu du:
(gehiago…)
Astigarragan birziklatze planta bat erre da eta ez da bakarra
2017-05-02 // Birziklajea, Sabotajea // Iruzkinik ez
Suhitzaileak Ekotraderen Astigarragako birziklatze plantako garrak amatatzeko lanetan. (Argazkia: Diario de Transporte)
[Pello Zubiria Kamino] Apirilaren 18an eraikuntzako hondakinak birziklatzen dituen planta bat erre zuten Astigarragan, Ekotrade enpresak salatu zuenez 350.000 euro baino gehiagoko kalteak eraginez. Kontua da 2017ko apiril honetan bertan Astigarragakoaz gain gutxienez beste hiru gehiagori eman dietela su Espainiako Estatuan, aurreko urteetako dinamikari jarraituz, eta inork ez dituela argitzen horien zergatiak eta egileak.
Astigarragako hondamendiaz Diario de Transportek bai aipatu du egileen eta intentzioen hipotesi bat: “Lehen ikerketen arabera, zantzuek adierazten dute egileek zerikusia eduki dezaketela materialok modu ilegalean tratatzen dituzten taldeekin, Astigarragako planta martxan jarritakoan, beren lan bolumena murriztuko zelako eta agintarien aldetik beraiek presio handiagoa jaso”. Adi jarraitu beharko dira inork argitzen ez dituen istripuok.
Apirilean, Astigarragakoaz gain, beste hiru birziklatze planta kiskali dituzte, itxura guztien arabera nahita: Caudete de las Fuentes (Valentziar Herrialdea), Zaragoza (Aragon) eta Ciudad Realgo Torralba de Calatrava (Gaztela-Mantxa) herrietan. Beraz, argitu gabe dirau Urko Apaolazak ARGIAn 2017ko irailean kronika aberats batean azaldu zuen “Dozenaka erretzen diren birziklapen planten misterioa” eta gainera suntsiketek aurrera segitzen dute.
Suntsiketen zergatiez zioen Apaolazak gaiaren jarraipen zehatza egin duen El Blog Sostenible ipatuz: “Zer arrazoi ezkutuko daude atzean? Subentzioak jasotzea? Aseguru-etxeei kobratzea? Agian negozioa bilketan eta politikariekin argazkia egitean datzala, eta ez egiazko birziklapenean?”. Are gehiago, El Blog Sostenibleko arduradunek aitortua dute informazio guztia Guardia Zibilaren esku utzia dutela eta ez dutela erantzunik ere jaso.
Birziklatze planten erretzea fenomeno zabala da munduan, esate baterako Italian 2015ean 30 instalazio baino gehiagori eman zioten su.