Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Masai jendeak Kitengelako erraustegiari su eman eta suntsitu du Kenyan
2017-03-20 // Afrika, Errausketa, Kitengela, Kutsadura // Iruzkinik ez
Kenyako Kitengelako erraustegiaren tximiniak herritarrek eraso baino lehen. (Argazkia: Joseph Jamenya)
[Pello Zubiria Kamino] Ziento bat herritar haserretuk, masai etniakoak zenbait lekukoren arabera, martxoaren 16ko arratsaldean eraso eta su eman zioten Ekialdeko Afrikako erraustegi handienari, Kenyako Kitengelan ospitaleetatik eta beste leku askotatik bildutako hondakin arriskutsuak erretzen dituenari. Herritarren kexuak sarritan entzun izan dira, Kitengelako erraustegiak barreiatzen duen kutsadurak jendeak bezala animaliak kaltetzen dituela eta. 2013an protesten ondorioz agintariek itxi ere egin zuten aldi baterako.
Oraingoan, Nairobiko The Nation-ek kontatu duenez, kalte larriagoak eragin dituzte jende haserretuek, 2.000 milioi kenyar txelin (19 milioi euro inguru) kostako zaizkionak Environment and Commercial Consultancy konpainiari. Azienda hazkuntzatik bizi diren masai edo moran etniakoak ziren erasotzaileak, lekukoek Joseph Ngunjiri kazetariari esan diotenez: “100 baino gehiago ziren, tartean emakumeak ere bai, eta kotxe batzuetan iritsi dira. Gasolinaz betetako upelak zekartzaten, haiekin erre dute planta. Inguruko biztanle horiek esan zuten arazoa beren eskuz konpondu behar zutela, enpresak segitu duelako errausketa lanetan David Nkedianye gobernadoreak gelditzeko agindua emanda ere”. Erraustegiko langileek konpainiaren autoak hartuta ihes egin behar izan zuten, beren biziak salbatzeko.
Lehendik ere izan dira eraso eta liskarrak Kitengelan, herritarrek protesta egin arren Nairobiko Gobernuaren Ingurumen agintariek errauste plantari baimena ematen ziotelako. 2013ko urriko borroketan hainbat jende suertatu zen zaurituta. Baina konpainiak segitzen zuen erreketa lanekin, ondoko bideo honetan ageri denez. Inguruetako biztanleen ordezkariak kexu izan dira beti konpainiak erosita dauzkalako “Kenyako agintari ustelak”.
Errausketaren aurkako protesta martxoaren 25ean, “alternatiba dagoelako”
2017-03-20 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideak hainbat talde eta elkarteren babesean martxoaren 25erako deialdia egiten Donostian. (Argazkia: 2BA)
Errausketaren Aurkako Mugimenduak (EAM) manifestazio berri baterako deia zabaldu du datorren larunbaterako, martxoak 25. Prentsaren aurrean Donostian 18an egindako agerraldi masiboan EAMeko ordezkariek azaldu zutenez, dagoenekoz 75 alderdi, sindikatu, elkarte eta erakundetik gora dira deialdiarekin bat egin dutenak.
“Erraustegirik ez, alternatiba dagoelako” goiburu duen manifestazioa larunbat arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoeta estadio ondotik, Donostiako erdigunea zeharkatzeko. Antolatzaileek beren agirian diote Gipuzkoako jendarteak aurre egin behar diola erraustegi proiektuari “ez dugulako gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugulako nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetzerik, ez dugulako nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz.
Gipuzkoan demostratzen ari gara, aspalditik eta egunero, ez dugula hondakinak erre beharrik tratatzeko. Demostratu dugu gai garela, bilketa on bat eginda, hondakinen parte oso handi bat aprobetxatu eta errefus kiloak jaisteko, eta erretzea ez den beste alternatiba bat emateko azken errefusari”.
2BA-ren argazkiak:
Gipuzkoako Aldundiaren aurrekontuak auzitara eraman ditu EHBilduk, errausketaren zorra ezkutatzen dutelakoan
2017-03-17 // Batzar Nagusiak, Ekonomia, Errausketa // Iruzkin bat
Ezkerrik hasita, Judit Garbia, Xabier Olano eta Iban Asenjo EHBilduko batzarkideak. (Argazkia: EHBildu)
[Pello Zubiria Kamino] EHBildu izenean Xabier Olano eta Iban Asenjo batzarkideek aurkeztu dute auzi-errekurtsoa Aldundiaren 2017ko aurrekontuen kontra EAEko Auzitegi Nagusian. Otsailaren 22an errekurritu dituzte aurrekontuak, argudiatuz erraustegiaren eraikuntzak eragingo duen zorra ezkutatzen dela Gipuzkoaren aurrekontuetan: “Gipuzkoako
Hondakinen Kudeaketarako (GHK) partzuergoa Aldundiari atxikitako erakundea izanik, haren zorra bere gain hartu behar du Diputazioak. Foru Gobernuak, aldiz, zorra ezkutatu du, indarrean dauden legeak urratuz. Hortaz, Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2016ko abenduaren 23an, EAJ eta PSEren aldeko botoekin, onartu zuten Aurrekontuen Foru Arauan iruzur egiten da”.
EHBilduk salatu duenez, Aldundiaren aurrekontuek ez dute inon jasotzen “erraustegiak suposatzen duen pasibo finantzario izugarria, gipuzkoarron etorkizuna hipotekatuko duena. Zorra ez aipatzearekin, ihes egin nahi diete Europak, Estatuak eta foru araudiek ezartzen dituzten kontrol eta limite zorrotzei” eta ekidin nahi izan dituzte “zorraren kontrolak eta limiteak, aurrekontu egonkortasuneko helburuak urratuz”.
Gaikako bilketa herritar guztiek egiten duten udalak gehiengoa dira Gipuzkoan
2017-03-14 // Estatistika, Gaikako bilketa // Iruzkin bat
Zestoan 2014ko udatik Atez Ateko komunitarioan biltzen dituzte hondakinak, emaitza oso onak lortuz. (Argazkia: Urola Erdia mankomunitatea)
[Joxemari Irazusta Iribar] Usurbilek 2009an Atez Atekoa estreinatu zuenetik, gaikako bilketa mota ezberdinak sortu eta zabaldu dira Gipuzkoa osoan. Atez Atekoa, mistoa, bostgarren edukiontzia, txipdunak eta libreak, derrigorrezkoak eta borondatezkoak… nola jakin zein zertan ari den oraintxe bertan?
Gipuzkoako udalerri guztiak eta bakoitzak darabilen bilketa sistema biltzen dituen zerrenda osatu dugu. Sailkapenean lehen irizpide honek markatzen du udalerrien arteko banaketa nagusia: alde batean hondakinak gaika sailkatzea herritar guztiek, “denek”, egin behar dutenak (Orokortua); beste aldean gaika sailkatzea “nahi dutenek” egiten duten udalak (Borondatezkoa). Ondoren zehaztu da nola burutzen den bilketa (Atez Ate eta bere aldagaiak, kaleko edukiontzietan, eta hauen kontrol sistema…).
Irakurlea berehala ohartuko da Gipuzkoan gehiengoa direla herritar guztiek hondakinak gaika sailkatzen dituzten udalerriak; aldiz, gutxiengoa dira herritarrei gaika sailkatu ala ez (hau da, auzokoak kutsatu ala ez) erabakitzea beren nahieran uzten dieten udalak. Udal gutxienak, bai… baina handienak tamalez. Hurrengo baterako utziko dugu zerrenda hondakinen kudeaketaren emaitzekin (gaikako bilketak ehunekoetan eta sortutako errefus kiloak pertsonako/urteko)
Martxoaren 12an, Goierri Birzirik-en prentsaurreko masiboa Foru Aldundiaren atarian
2017-03-07 // Gizarte eragileak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Goierri BirZirik plataformak deia zabaldu du Mutiloan Gipuzkoa osoko zabor nahastu tratatu gabeak lurperatzeko dagoen asmoaren kontra Donostian biltzeko protesta egitera, martxoaren 12an, igandea. “Birziklapenaren alde, Mutiloako zabortegiaren aurka” goiburua daukan taldearen asmoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean bildu eta “prentsaurreko masiboa” egitea igande eguerdiko 12:00etan.
Plataformaren arduradunek diotenez, “birziklatzearen aukeran sakondu gabe eta Mutiloako udalaren arauak zein herri borondatea aintzat hartu gabe, Foru Aldundiak, GHK-k eta Lurpe isurtegiaren arduradunek Gipuzkoa osotik Mutiloara hiri hondakin nahasiak ekartzeko asmoarekin aurrera jarraitzen dutela ikusirik” antolatu dute Donostiako ekitaldia.
280 herritarrek azalpenak eskatu dizkiote Pasaiako Udalari erraustegia kostako zaienaz
2017-03-06 // Errausketa, Gizarte eragileak, Zorra // Iruzkinik ez
Pasaiko herritarrak ekimenaren berri hedabideei ematen.
[Pello Zubiria Kamino] Pasaitar multzo handi batek –280k, Hitzaren arabera– idatzia aurkeztu du udalean alkateari kontuak eskatuz Zubietako erraustegiarekin herritarrei gaineratuko zaien zorraz: “Herritarrok isilean gordetzen dituzten erabakiak eta haien ondorioak ezagutzeko eskubidea dugu, are gehiago, 35 urterako hipotekatuko gaituztela jakinda”.
Gogorarazi ostean aurreko legealdian Atez Atekoa herrira egokituta Pasaiak %76ko birziklatze tasak lortu zituela, deitoratzen dute EAJ eta PSEk bost edukiontzien sistemarekin nola %58raino apaldu dituzten gaikako bilketa tasak herrian: “Errausketaren Aurkako Mugimenduak zabaldutako informazioa kezka handiz jaso dugu Pasaiako herritar ugarik. Informazio horren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHK-k Gipuzkoako udal guztiak 2051. urtera arte zorpetuta utziko dituzten erabakiak hartu dituzte. Hondakinekin dagoen arazoa aitzakia hartuta, haien helburua milioika euro kostako den azpiegitura eraikitzea da, nork bere etxe ondoan inork nahi ez duen errauskailua, alegia. Eraikuntza-lana eta kudeaketa pribatuak izango direnez, etekin ekonomikoa bermatu beharrekoa da. Errauskailu hori eraikitzeko Gipuzkoako herriei baldintza onartezinak ezarriko dizkiete, eta herritarrok gure poltsikotik eta gure osasunarekin ordainduko dugu datozen 35 urteetan. Agintariek administrazio kontseiluetako euren lagunekin ezkutuan hartu dituzte erabakiak, herritarron bizkar”.
ARGIAk azaldua duenez, Gipuzkoako hainbat herritan aurkeztu dira galderak udal agintariei eskatuz informazioa eta eztabaida publikoa erraustegiak ekarriko dien zorraren inguruan. Pasaian batek ez, 280 herritarrek eskatu dizkiote kontuak alkateari.
Pasaiako herritarrek udalean aurkeztutako idatzia: (gehiago…)
Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko udalek auzitara daramatzate GHKren 2017ko tarifak
2017-03-03 // Ekonomia, Gaikako bilketa // Iruzkin bat
Usurbilen 2009an hondakinak gaika Atez Ate biltzeko materialak banatzen; gaur errefusarentzako tasa justua ezarrita %84a gaindituta dauka.
[Pello Zubiria Kamino] GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak mankomunitateei eta hauen bidez udalei hondakinak tratatzeagatik ezarritako tarifa berriak auzitara eramango dituzte Oiartzun, Usurbil eta Hernaniko herriek. Hileroko osoko udalbatzetan gaia eztabaidaturik, bietan eman dute erabaki horren kontrako botoa EAJ eta PSEk; Hernanikoan gai honetan Orain Hernanik bat egin du agintea daukan EHBildurekin.
Gaikako bilketa ona egiten duten udalentzako Bilduk Gipuzkoako aginte nagusiak eduki zituen lau urteak bereziak izan ziren tarifei zegokienez, baina EAJ eta PSEk irabaziz geroztik zabor nahasi gehien biltzen duten herriak eroso sentitzeko moduko tarifak ezarri dituzte berriro: ongi bildutako organikoa tratatzeko prezioak asko garestitu, zabor nahasienak proportzioan merke mantendu… Gainera, Usurbil eta Hernaniko udal agintariak ohartu dira GHKtik kanpoko hornitzaileek askoz prezio hobeagoetan hartuko lizkieketela ondo bereizitako hondakinak, ARGIAk urtarrilean azaldu zuenez.
Noauak bere kronikan dioenez, gutxienez Usurbilen kasuan “ez da GHK-k onarturiko tarifak auzibidean errekurrituko dituen lehen aldia. Azken urteotako tarifekin gauza bera egin baitu. 2014koen kasuan gainera, auzibidean errekurritu eta lehen instantzian aldeko epaia jaso zuen. ‘Auzitegi Gorenaren epaiaren zain gara, epaia irmoa izateko’, berri eman zuen alkateak, atzoko osoko ohiko bilkuran’.
Bestalde, ARGIAk jakin duenez hiru herriok inpugnatuta dauzkate San Marko mankomunitatearen 2014, 2015 eta 2016ko aurrekontuak ere.
[2017-03-06an eguneratua]
Sutea Singapurreko Tuas erraustegian
2017-03-01 // Errausketa, Istripuak // Iruzkin bat
Sutea Tuasko erraustegian.
Otsailaren 23an Singapurreko Tuas View Circuit erraustegian sute ikusgarria gertatu zen, bertako hedabideek kroniketan bezala argazki eta bideoz bildu zutena. Dokumentatuta geratu denez, leherketak ere entzun ziren eta garrak benetan ikusgarriak izan ziren, Singapurreko industri poligono batean egonik herritar askok oso hurbiletik irudietan bildu zituztenak. Sutea itzaltzeko ahaleginean 200 suhitzaile aritu ziren lau orduz, 38 ibilgailu eta bonba erabiliz.
CNBC kateak jakin zuenetik, Tuaseko erraustegi honek inguruko industrietako hondakin kimiko eta industrialak ere erretzen ditu. Nahiz eta ofizialki izena daukan ECO Special Waste Management, kronika guztietan garbi geratzen da erraustegia dela, eufemismoz Waste to Energy (Hondakinak energia bihurtzeko edo baloritzatzeko) planta alegia. Irudietako batzuetan ikus daiteke erraustegia bera, labea eta tximinia, sutearen ondorioz kaltetu eta belztuta. Sarreran “Tuas Incineration plant” izena jarrita dauka.
Zenbait argazki eta bideo:
2013an ere sutea izan zen erraustegi honetan.
Donostiako lau auzo elkartek alegazioak aurkeztu dizkiote Rezolaren errauste baimenari
2017-02-23 // Errausketa, Eusko Jaurlaritza // Iruzkinik ez
Errausketaren kontrako martxa bateko parte hartzaileak Añorgako Rezola aurretik pasatzen, 2016an (argazkia: Eguzki).
[Pello Zubiria Kamino] Añorga Txiki, Aiete, Errotaburu eta Amara berriko auzo elkarteek alegazioa aurkeztu diote Eusko Jaurlaritzak Rezola porlan-fabrikari hondakinak erretzeko emandako Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketari. ARGIAk jakin ahal izan duenez, lau auzo elkarteek Jaurlaritzari eskatu diote NOx, SO2, NH3 kutsagaien emisio mailak apalagoak izatea, gaur Rezolan jarraian kontrolatzen ez den kutsadura foko bat kontrolatzea eta kontrol zorrotzagoa egitea dioxina, furano eta metal astunen kasuan.
Rezolari Eusko Jaurlaritzak 2011n baimendu zion hondakinak erraustea eta 2015ean zabaldu baimena, hondakin mota anitzagoa onartuz errausteko, baimendutako kopuruak handituz eta kontrolak murriztuz. Herritarren oharkabean pasatuko zen 2017ko aldaketa berria, baldin eta Donostiako lau auzo elkarte horiek erreakzionatu ez balute: albistea “zintzilikatuta” dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren webguneetan.
Rezolako porlan fabrikari emandako baimenak eta hark urtero pasatu beharreko kontrolak soilik ezagutzen dituzte dossierrean parte interesatutzat Eusko Jaurlaritzak onartutako pertsona eta erakundeek. Rezolaren kutsadurak erdiz-erdi harrapatu arren, Jaurlaritzak ukatu egin die parte interesatu izaera hala eskatu duten inguruko udal eta herri elkarteei, esate baterako Hernanin Zero Zabor elkarteari.
AEBetan bi hilabetean bi erraustegik su hartu eta gelditu behar izan dituzte
2017-02-22 // Errausketa, Istripuak // Iruzkinik ez
Virginiako Lortonen erraustegia sutan otsailaren hasieran. (Argazkia: Fairfaxeko suhiltzaileak)
[Pello Zubiria Kamino] Otsail hasieran AEBetako Virginia estatuko Lorton hiriko Fairfax erraustegiak hartu zuen su, ARGIAk bere garaian azaldu zuenez eta orain jakin da itxi egin behar izan dutela berriro irekitzeko data jakinik eman gabe, hain hondaturik geratu da instalazioa bere lanerako. Baina albistearen haritik tiraka, Patch hedabideko kazetariek azaldu dute urtarrilean Covanta enpresa berak itxi behar izan duela bigarren erraustegi bat leku beretik kilometro gutxira.
Erraustegia sutan joan den abenduan Marylanden. (Argazkia: Fox)
Maryland estatuko Montgomery konderriko erraustegiak su hartu zuen urtarrilean eta Washington Post egunkariak informatu duenez suhiltzaileek 11 egun behar izan zituzten garrak erabat itzaltzeko. Urtean 689.000 tona erretzeko gai den plantak 2016an beste hainbat istripu eta sute izanak zituen eta urtarrilekoa izan du errematea. Geroztik itxi egin behar izan dute konponketa lanak egin artean.
Urteotan Covanta errausketa konpainiak hainbat salaketa eta zigor jaso ditu bai airearen kutsatzeko mugak gainditzeagatik eta bai bere labeetan ari diren obreroen lan baldintzengatik.