Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Hernaniko familien %25ek konposta egiten du, taldeka edo banaka
2017-02-21 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Mattin Aldaia Hernaniko zinegotzia Rossano Ercolini Zero Waste Europeko lehendakariari erakusten Pana parkeko auzo-konpost egiturak.
[Pello Zubiria Kamino] Hernaniko Udalak jakinarazi duenez, auzo-konposta egiteko 5 etxola gehiago jarri berriak ditu martxan, bakoitzak 22 familiaren hondakin organikoak luar bihurtzeko gai direnak. Bost horiekin, denetara 43 konpost-txabola dauzka Hernanik, 950 familiak erabiltzen dituztenak. Horiei gehitu behar zaizkie 700 familia gehiago konposta bakarka egiten dutenak, nork bere baratze edo soropilean. Denetara, horrela, 1.650 familia ari dira –lau familiatik bat– txerri-janak horrela lurraren ongarri bihurtzen.
Bakarka autokonposta egiten dutenek %40ko hobaria dute hondakinen tasan eta taldeka auzokonposta egiten dutenek %25ekoa. Duela lau urte 2013an plastikozko konpostera klasikoetan hasi ziren arren auzo-konposta egiten, gero –beste herri askotan bezala– Sakanan famatu egin dituzten egurrezko etxoletara pasa ziren. Sakanakoek Frantziako Compost Citoyen mugimendukoei kopiatu zizkieten txabola ezagunak orain Hernaniko edozein txokotan aurkituko ditu herrira datorrenak.
Espainiako Estatuko hainbat erakundek osatutako Composta en Red sareak heldu den urrian Hernanin egingo du urteroko bere bilkura nagusia.
Composta en Red sareko kideak azken bilkuran, Galizian.
Debagoienak lortu du gaika %80 bildu eta errefusa 75 kilora murriztea
2017-02-16 // Atez atekoa, Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Errefusa, Gaikako bilketa // Iruzkinik ez
Debagoienako mankomunitateko agintariak 2016ko emaitzak aurkezten prentsari. (Argazkia: Goiena)
[Pello Zubiria Kamino] “Debagoienan 4.600.000 kilo errefus sortu ditugu. (…). Proportzioak mantenduz Gipuzkoan 51 milioi kilo sortu beharko lirateke eta eraiki nahi duten erraustegia horren hirukoitza erretzeko dago diseinatuta. Orduan uste duguna da bidea dela errefus kopurua murriztu, diru mordoxka bat aurreztuko genukeelako bai tasetan baita makro-proiektuetan ere”. Elgetako alkate Iraitz Lazkanok horrela laburbildu du Debagoiena mankomunitateak hondakinen gaikako bilketan egindako aitzinamendua, Goiena-k jaso duenez.
Eskualdeko alkate eta beste arduradunek prentsaren aurrean azaldu dituzte Debagoienak 2016an lortutako emaitzak. Laburbilduz, etxeetan sortutako hondakin guztien %80tik gora gaika jaso dira eta errefusa lortu da mugatzea pertsonako 75 kiloraino. Debagoieko udalerri guztietan hondakinak gaika sailkaturik entregatzea derrigorrezkoa da; udal batzuek kudeatzen dituzte Atez Atekoan eta gainerakoek kaleko edukiontzi handi elektronikoki kontrolatuetan.
Jaurlaritzak berriro aldatu dizkie hondakinak erretzeko baimenak porlan-fabrikei
2017-02-13 // Errausketa, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Donostiako Cementos Rezolan mota askotako hondakin ugari errausten dute. (Arg: Dani Blanco)
[Pello Zubiria Kamino] Azkenean Eusko Jaurlaritzak de facto aitortu du egia zela ARGIAk duela urte bete plazaratutakoa, Donostia-Añorgako Rezola porlan fabrikari hondakinak erretzeko emandako baimenaren kutsatze mugak ez zituela errespetatzen Europako legeak. Orain baimenak berritu dio Maria Elena Moreno Zaldibar Ingurumen sailburuordeak urtarrilaren 9an eta amaitzear daude edozein erreklamazio aurkezteko 30 egun baliodunak. Ez espero kutsadurari buruzko eztabaida publikoa errazteko aukerarik Eusko Jaurlaritzaren aldetik: ARGIAri gaiaz interesatutako herritar batek jakinarazi dio albistea “zintzilikatuta” dagoela Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren webguneetan.
2016ko otsailaren 25ean publikatu genuen: “Baimenak badu beste xehetasun deigarri bat gehiago. Nitrogeno oxidoei buruz, tximiniatik ateratako metro kubo bakoitzeko 800 miligramo NOx isurtzea baimentzen dio Jaurlaritzak Rezolari 2015eko urtarrilean. Baina 2013az geroztik Espainiako Gobernuak erabakita dauka –Europako legediari egokitzeko– muga metro kuboko 500 miligramotan ezartzea 2016ko urtarriletik aurrera”.
Data hori pasa eta 13 hilabetera iritsi da Jaurlaritzaren agindu berria, zeinaren bidez porlan-fabrikak derrigortuta egongo baitira 2013an Europak erabakitako gehieneko mugak errespetatzera… lau urte beranduago! Aldaketak eragina dauka Bizkaiko Lemoa eta Arrigorriagako porlan fabriketan eta Gipuzkoako Añorgakoan. Ingurumen baimenak baditu osagai interesgarri gehiago, beste kronikaren batean jorratu beharrekoak.
ARGIAk 2016ko otsailean plazaratu zuen Eusko Jaurlaritzak Añorgako Rezolari emandako baimenak ez zuela errespetatzen Europako legedia.
GuraSOSen manifestazio eta bide-orriarekin bat egin dute hainbat jende famatuk
2017-02-10 // Errausketa, Gizarte eragileak, Zubieta // Iruzkinik ez
Gipuzkoako kirol, literatura, kultura eta unibertsitateko pertsonai ezagunak GuraSOSen bide-orriari eta manifestazioari babesa azaltzen. (Argazkia: GuraSOS)
[Pello Zubiria Kamino] Kultura, kirol, unibertsitate eta sindikatuetako aurpegi ezagunak (ikusi Bernardo Atxaga lehen izena duen zerrenda osoa elkartearen blogean) bildu ditu GuraSOSek hondakinen gatazkarentzako bere bide-orriarekin bat egin eta otsailaren 19an Donostian burutuko den mobilizaziorako dei egiteko.
Antolatzaileek Antiguako Haize Orrazian esan dute “Elkarrekin – Sin conflicto” goiburua daraman 19ko mobilizazioa “ez dela erraustegiaren kontrako edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontrako manifestazioa izango, hondakinen kudeaketaren gaiari irtenbide adostu bat lortzearen aldekoa baizik”.
GuraSOSeko arduradunen deialdiak honela dio osorik:
“Gipuzkoako esparru anitzetako jendearen babesa jaso du gaur, GuraSOSek; kirolariak, artearen esparrukoak, musikaren mundukoak, unibertsitatekoak, etab, hain adierazgarri den Haizearen Orrazitik deia bat egin asmoz.
Itsasoak eta haizeak edertasun guztia agertzen duten leku honetan, deia egiten diogu gizarteari:
Bete ditzagun Donostiako kaleak datorren otsailaren 19an. Ur tanten antzera, elkartu gaitezen, bat egin dezatela gure eskuek, eta osatu dezagun itsaso bare bat. Esan diezaiogun EZ nirekin eta nire aurkaren lubakiei. Esan diezaiogun EZ fede ekintzei, eztabaida garden eta sosegatu bat nahi dugu. Informazio eta eztabaida askatasuna.
Gure zalantza eta beldurrak ez dira aginduekin desagertzen, ezta lerrokatze politiko baten bitartez ere. Gure osasunari eragiten dioten gaietan ez gaitu inork ordezkatzen, ezta gure seme-alabei ere. Iritzia emateko eskubidea dugu, baita gure onespena INFORMATUA izan dadin ere.
Batzar Orokorrek onartu beharko dute GHHKPOa, baina LEGEAREKIN bat egin beharko du, parte-hartze prozesu baten ondorioz.
Gizartearen parte hartze prozesuarekiko beldurra adierazten baduzue, mesfidantza lortuko duzue.
Horrela, Gipuzkoako Diputatu Nagusia den Markel Olanori dei egiten diogu , beste behin, gurekin bildu dadin eta aurrez-aurre hitz egin dezagun, eta utz dezagula alde batera komunikabideen bidezko interpelazioa.Uztailaren 6az geroztik ari gara bilera hori egin nahian, eta gutaz, zein gure proposamenetaz hitz egin baino, elkarbanatzea eta azaltzea egokiagoa litzatekeela uste dugu. Guk zuen irudipenak entzun nahi ditugu, eta honekin batera, elkarrizketa bilatu eta baita gerturatze aukerak ere
Ireki itzazue Foru Aldundiko ateak, ez ezazue erakundeen gotorlekurik egin, Ez gara zuen konpetentzia, zuen osagarri baizik.
Ez dugu Erraustegiaren aurkako manifestaziorik deitzen, ezta Foru Gobernuaren aurkako mobilizaziorik ere. Egitearen gainetik, nola egin eta zein prezioren truke egiten den uste duen edonori egiten diogu manifestazioan parte hartzeko deia.
Adostasun batera eramango gaituen gizarte-eztabaida bat beharrezkoa dela uste dugu. Gehiengoa lortuta ere, inposizioek baliorik ez dutela esan baldin badugu, horrek, kasu guztietarako balio behar du, ala ez?
Etiketarik gabeko gizartearen lekua aldarrikatu nahi dugu. Demokrazia aberastu nahi dugu zuzeneko parte-hartzearen bitartez. Zubiak eraiki nahi ditugu eta lubakiak estali. Harro sentiaraziko gaituen Gipuzkoa hobe bat nahi dugu
Ezinezkoa nahi dugula esango ez diguzuela espero dugu, izan ere, beste zenbait lekutan lortzen ari dira, eta Gipuzkoa Elkarrekin gehiago izango da”.
[2017-02-14eko eguneraketa]
Antolatzaileek honako bideoan bildu dute Gipuzkoako jende famatuaren gonbidapena:
Gipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du
2017-02-08 // Ekonomia, Errausketa, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zutiken batzar bat 2016ko udaberrian Gipuzkoako Foru Aldundiaren aitzinean.
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria. Urtarrilean plazaratu zenez, Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi ziren beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Geroztik, Gipuzkoa Zutiken arabera, honako herriotako alkateei bideratu zaie zuzenean galera: Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beizama, Bergara, Donostia, Ermua, Errenteria, Eskoriatza, Hernani, Irura, Larraul, Legazpi, Oñati, Orio, Soraluze, Usurbil, Villabona-Amasa, Zaldibia, Zarautz, Zestoa, Zumaia eta Zumarragakoei.
ARGIAk jakin duenez, oraingoz hiru alkateren erantzunak lortu dituzte, Oñati, Antzuola eta Azkoitikoarenak. Baina, erantzun gehiagoren zain, Gipuzkoa Zutiketik Gipuzkoako alkate guztiengana iritsi nahian dabiltza: “Gipuzkoako Udal guztietan erregistratu nahi ditu erraustegiaren proiektuaren inguruko galdera batzuk (lizitazioa, kostu ekonomikoa,…) gai honen inguruko herritarren arteko eztabaida bultzatzeko eta zabaltzeko asmoz“. Horretan Gipuzkoa Zutiken ahaleginean parte hartu nahi dutenek formula oso erraza daukate:
1-Dokumentua inprimatu eta datuak bete. Hemen dago dokumentua deskargatzeko: [https://drive.google.com/…/0BzP0WzgfvCkMSm9EMHo1cUN0Q3c/view]
2-Udal erregistroan sartu dokumentua eta kopia bat eskatu zuretzat
3-Gipuzkoa Zutiki komunikatu (FB, emaila) eta zerrenda berrituko dugu
4-Saiatu alkatearen erantzuna jasotzen eta hori ere Gipuzkoa Zutiki komunikatu.
Udaletan aurkeztutako idatzian alkateei honako lau galderoi erantzutea eskatzen diete:
1- Zu buru zaren Udal horrek ekitaldi publikoan kontratu hori onartu edo errefusatzeko erabakirik hartu al du?
2- 2051 urte arteko kontratu hori eta herritarrontzako bezala udalarentzako dauzkan ondorio larriak onartzeko edo errefusatzeko eztabaidarik eta erabakirik egon bada, gai larri honen inguruan zein iritzi azaldu dute Udalean dauden alderdi eta ordezkari politikoek, eta zein agiritan daude argitaratuta?
3- Udalak ohartarazi al ditu herritarrak prentsa edo bestelako hedabidez 2051 arte lotuko dituen kontratu horren ondorio eta xehetasunez?
4- Udalean aztertu duzue hondakinen kudeaketa berriro ere udalaren eskura pasatzeko aukera? Aztertu duzue zein eragin eta ondorio izango lituzkeen hondakinen kudeaketa udalaren eskumenera itzultzeko aukerak?”.
Txingudin berpiztu dute errausketaren aurkako mugimendua
2017-02-07 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Hondarribiako manifestazioaren amaierako hitzaldia. (Argazkia: Errausketaren Aurkako Mugimendua)
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 4an Hondarribian burututako manifestazioaren uberan berriro jarri dira abian Bidasoa inguruko zenbait jende eskualde hartan errausketaren aurkako mugimendua berpizteko. Hondarribian larunbateko manifestazioaren leloak biltzen zituen Txingudiko eta Zubietako borrokak: “Errausketarik ez Txingudin, ez Zubietan”.
Txingudiko mankomunitateak Gipuzkoako bigarren errauste planta bertan eraikitzea erabaki zuenean, Txingudi Bizirik plataformak lortu zuen eskualdeko gizartea mobilizatzea. Errausketaren aurkako medikuen GEIS elkartea ere bertan sortua zen eta 2007an GAIA errausketaren kontrako munduko koalizioak Hondarribian burutu zuen lehen biltzar nagusia.
Orain berriro jarri dira abian Irun eta Hondarribiko herritar batzuk Errausketaren Aurkako Mugimenduaren manifestazioaren antolaketa beren gain hartuz. Hurrengo hitzordua otsailaren 25erako iragarri dute: GEISeko medikuen hitzaldia.
Istripu batek sute erraldoia eragin du AEBetako erraustegi batean
2017-02-03 // Amerika, Errausketa, Istripuak // Iruzkin bat
Sute handia piztu da Virginiako erraustegian.
[Lander Arbelaitz] Sute handia piztu da ostegun gauean Virginia estatuan dagoen erraustegi batean, AEBetan, NBC Washington hedabidean irakur eta ikus daitekeenez. Lorton herrian kokatutako azpiegituran erraustu behar zituzten hondakinek hartu dute su eta zabaldu egin dira garrak, suhiltzaileen arabera. Ez da zauriturik izan.
Egunean 3.000 tona zabor errausten dituzte bertan, ondorengo lekuetatik eramanak: Washington, D.C. aldiriak, Fairfax konderria eta Virginia. Suhiltzaileak ostiral goizean oraindik lanean ari ziren sutea kontrolatzeko. Kronikaren arabera, suhiltzaileen ofizialak dio egunak beharko direla garrak itzaltzeko.
Virginia AEBetako 50 estatuetako bat da, AEBetako kosta atlantikoan kokatua.
Orain bi hilabete istripua izan zen AEBetako beste erraustegi batean eta sutea zabaldu zen.
Imanol Lasa diputatuak dio Auzitegi Gorenak atzera bota duela GuraSOSen helegitea
2017-01-30 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
GusaSOSek erraustegiaren esleipena gerarazteko jarritako helegitea atzera bota du Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenak, Gipuzkoako Aldundiko bozeramaile Imanol Lasak Twitter bidez zabaldu duenez.
Ondorengoa gehitzen du Lasa diputatuak.
Europako Batzordeak errausketari diru-laguntzak kentzea sustatuko du
2017-01-30 // Ekonomia, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Bilboko Zabalgarbi erraustegiaren sarrera. (Argazkia: EITB)
Europako Batzordeak urtarrilaren 24an ezagutarazi duen erabakian argibide interesgarriak ezarri ditu orain arte erraustegiek dauzkaten-diru-laguntzez eta Europak nozitzen duen errausteko kapazitate handiegiaz. Errausteko oraindik ahalmen txikia eta zabortegiekiko menpekotasun handia daukaten herrialdeek (Espainiako Estatua bezala euskal lurralde guztiak atal honetan sartzen dira) gaikako bilketan eta birziklatze ahalmenenean zentratu behar dutela dio EBk, organikoaren bilketa eta birziklatzeari eman behar diotela lehentasuna; eta errausketa beharrak epe luzera aztertu behar dituztela, datozen urteetan birziklatze tasak handitu ahala zabor nahastuak nabarmen gutxituko direlako.
Dagoenekoz errauste ahalmen handia daukaten herrialdeei, nagusiki Europako ipar aldekoei, EBk gomendatzen die handitzeko errausteagatiko tasak, ezabatzeko erraustegientzako primak eta diru-laguntzak, erraustegi berrien proiektuei moratoria ezartzeko eta hasteko zaharrak eraisten.
Albistea zabaldu duen Zero Waste Europe elkartetik hondakinen atalean arduraduna den Ferran Rosak deklaratu du: “Ezin dugu jarraitu gure dirua eta baliabideak xahutzen errausketa diruz lagunduz. Errausketari dirua kendu beharra daukagu, baldin eta ekonomia zirkularrerako pizgarri egokiak sustatu nahi baditugu”.
Otsailaren 4an, errausketaren aurkako manifestazioa Hondarribian
2017-01-24 // Errausketa, Gipuzkoa, Gizarte eragileak, Txingudi, Zubieta // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 4an Gipuzkoako erraustegiaren aurka manifestazioan protesta egiteko deia zabaldu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Hondarribian izango da, eguerdiko 12:30ean Butron pasealekutik abiatuta, lelo honekin: “Errausketarik ez Txingudin ez Zubietan”. Bidasoko Hitzak zabaldu duenez, asteazkenean –urtarrilak 25– bilduko dira lekuko antolatzaileak prestaketa lanak aurreratzeko, eskualdeko zenbait taldek bat egin baitu deialdiarekin: “Errausketaren Aurkako Mugimenduak egin du manifestazioaren deialdia, eskualdeko zenbait pertsona eta talde eragilerekin aukera aztertu eta gero. Dagoeneko, talde desberdin babesa jaso du deialdiak, horien artean Txingudi Bizirik plataformarena, eskualdean eraiki nahi zuten errauste plantaren kontra azaldu zen taldearena”.
Erraustegiaren aurkako taldeak indar handia eduki zuen duela justu hamar urte Irun eta Hondarribia aldean, Txingudin zegoelako aurreikusia Gipuzkoako bigarren labe bat eraikitzea. OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko mediku eta erizainen mugimenduak gogor lan egin zuen bertan. Azkenean Txingudiko erraustegia bertan behera gerattu zen, EAEko Auzitegi Nagusiaren kontrako ebazpen eta guzti, baina Txingudi Bizirik plataformako arduradunen iritzian nagusiki herritarrek egindako protestari esker, 2008ko bideo honetan entzun daitekeenez.