Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Usurbilen herritarren ekarpenak biltzen ari dira ‘Usurbil 0.0’ osatzeko
2017-01-23 // Prebentzioa // Iruzkinik ez
Usurbilgo udal ordezkariak adituekin bilduta “Usurbil 0.0” plana lantzen. (Argazkia: Noaua)
Hondakinen kudeaketa eredu propiorako “Usurbil 0.0″ ibilbide orria iragarri zuen Usurbilgo udalak abenduan, zenbait adituk prestatutako lehen dokumentu bat aurkeztuz. Orain Noaua herri aldizkariak jakinarazi du plana osatzeko lanek aurrera darraitela eta datorren ostegunerako, urtarrilak 26, herriko jende eta elkarteen ekarpenak biltzeko biltzeko lan saioa antolatu duela udalak. Martxoaren 16an aurkeztuko dituzte ordura arte eginiko lanketaren behin betiko ondorioak.
Atez Atekoa 2009an ezarririk hondakinen gaikako bilketan eta Zero Zabor ereduan aitzindaria den Usurbilek, aipatu planarekin helburuok lortu nahi ditu 2023rako:
-2023 urterako Usurbilgo hiri hondakinen sorrera %10 murriztea.
-Usurbilen sorturiko biohondakina herrian konpostatu eta erabiltzea. (700 tona biohondakin inguru).
-2023an zabortegian isurtzen diren hondakinak inerteak eta gehienez ere %5 material biodegradarri izatea.
-2023an hiri hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzuaren defizita 0 izatea.
-2023 urterako hiri hondakinen %90 gaika biltzea.
Zenbat harik osatzen dute erraustegiaren auzitegietako korapiloa?
2017-01-17 // Auzitegiak, Errausketa, Gizarte eragileak, Politikariak // Iruzkinik ez
Lasarte-Oria honela ikusten da errauste planta egiteko urratutako eremutik. (Argazkia: @aldatsa)
[Pello Zubiria Kamino] “Gipuzkoako erraustegia auzitegietan katramilatuta” titulatu zuen ARGIAk urtarrilaren 9an, 16an Deiak “La incineradora de Zubieta cae en una maraña judicial” eta gaur –17– Berriak “Mataza juridikoan trabatua“. Pixkanaka ageri denez, Zubietako erraustegia Gipuzkoako agintariek hasieran uste baino korapilo nahasiagoan harrapatuta geratu da auzitegietan. Eta agian oraindik ez dira ezagutzen korapiloaren hari guztiak.
Alde batetik daude GuraSOS elkarteak abenduaren 27ko kontratuaren esleipena eteteko egindako eskaerak, bai Donostiako auzitegian eta bai EAEko Auzitegi Nagusian. Baina egunak aurrera joan ahala ikusi da oso bestelako epai batek katramilatu duela gehiago afera, Donostiako 1. salak erabaki izanak duela lau urte FCC buru zuen taldearekin adostutako lehen kontratuak indarrean segitzen duela. Berrian Iñaki Petxarromanek bildu ditu sententzia honek sortu den egoera bitxiaz bi aldeetako inplikatuek dauzkaten iritziak eta aurreikuspenak. Kontua da epai honek soka luzea ekar dezakeela, ondoren alde batetik eta bestetik ekarriko dituen helegite berriekin.
Hala ere, auzitegietan egosten ari den errauste-saldak baditu osagai gehiago. Deian Carlos Lopezek bere kronikan aipatzen ditu helegite gehiago EAEko Auzitegi nagusian sartuak: batetik erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuari Oiartzun, Usurbil eta Hernaniko udalek aurkeztutako helegiteak, bestetik Tolosaldeko eta Urola Erdiko mankomunitateek aurkeztuak.
Egon daiteke, azkenik, beste helegiteren bat oraindik hedabideetaraino iritsi gabea. Donostiako Udalak abenduaren 20an eman zion baimena Zubietako Arzabaleta eremuaren plan partzialari, erraustegia egin ahal izateko. Udal barruko tramitazioan helegiteak aurkeztu zituzten hainbat elkarte eta erakundek eta orain, udalak behin betiko baimena eman ostean bi hilabeteko epea daukate helegiteak Administrazioarekiko auzien epaitegian aurkezteko.
Zenbateraino da erraza askatzen Zubietako korapilo juridikoa? Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Imanol Lasak Deiari aitortu dionez, erraustegiaren esleipena impasse batean sartuta dago, haren kalkuluetan hilabete iraun beharko luke geldialdiak baina “praktikan gauza argituko da Justiziak pilatutako helegite eta eskariak erabakitzeko edukiko duen erritmoaren arabera”.
Mallorcako erraustegiari txikiegi gelditu zaio sortzen dituen errautsen biltegia
2017-01-13 // Arriskutsuak / Toxikoak, Errausketa // Iruzkin bat
Mallorcako Son Reus plantaren errautsen biltegia. (Argazkia: Tirme)
[Pello Zubiria Kamino] Mallorcako Última Hora egunkariak eman du albistea: “Son Reus [erraustegiaren] errautsentzako biltegiak urte eta erdirako lekua baizik ez dauka” eta hondakinak kiskaltzen dituen Tirme enpresak eskatu du zabortegi berezia handitzeko baimena. Gipuzkoak bizi duen gatazkan nabarmentzeko albistea da: Zubietako erraustegiaren lizitaziotik kanpo geratu dira errautsen eta eskorien tratamendu eta hobiratzea, GHK-k oraingoz proiektuaren lehen fasea baizik ez duelako esleitu.
Hondakinen errausketak, alde batera utzita airetik igorritako partikulak, labeetan sartutako pisuaren laurdena uzten du eskoria eta errauts toxikotan, azken hauek totalaren %3 direla. Lehen biltegi berezietara eramaten zituzten bezala, azken urteotan enpresek joera dute errauts horiek porlan eta beste materialekin nahastuta egonkortuta biltegiratzeko.
Errautsez gain, eskoria pila handiak sortzen dira erraustegietan. Ikusi Mallorcako plantak eragindakoekin handitzen doan mendia. (Argazkia: Última Hora)
Kontua da erretako zaborraren %3 hori, errautsen bolumena, askoz handiago bihurtzen dela egonkortzeko beste materialekin nahastutakoan. Azkenerako Mallorcan, Diario de Mallorca-k 2014an azaldu zuenez, urtean errauts porlaneztatu horietatik 60.000 tona pilatzen dira. Orain Son Reuseko errauste plantak ondoan daukana bete bide da eta orain enpresak zabaltzeko baimena eskatu dio administrazioari, bi fasetan 9 milioi euro inguruko inbertsioa egiteko bertan.
Une berezian iritsi da albistea Mallorcan, bertan aspalditik agintzen duen PPk agintea galdu ostean gobernu berria ari delako nola itxiko Tirme enpresaren labeetako bat. Nagusiki turismotik bizi den Mallorcak atzerritik inportatzen du zaborra, labeak elikatu ahal izateko. Gipuzkoari dagokionez, berrikitan GHK eta Foru Aldundiak sinatzeko punturaino eraman duten Zubietako erraustegiaren kontratu berrian ez da aipatu ere egiten ez zer egingo duten eta ez non lagako diren errautsak.
Sutea izan da Zallako Las Lagunas zabortegian
2017-01-12 // Bizkaia, Zabortegia // Iruzkinik ez
Ostegun goizaldean piztu da sutea eta suhiltzaileek mendean hartu dute. Zabortegiak arazo ugari eragin ditu zabaldu zenetik; hainbat urtez bertan pilatu dira Zabalgarbi erraustegiko eskoriak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eta SOS Deiak-ek labur azaldu dutenez, goizaldean Zallako zabortegiko suteaz ohartaraziz deia jaso du Ertzaintzak. Suhiltzaileak joan dira gertaeraren tokira eta sutea itzaltzea lortu dute. Sutea zerk piztu duen ez dute zehaztu. (gehiago…)
Gipuzkoako alkateei galdetzen diete ea zer egin behar duten erraustegiaren zorpetzearen aurrean
2017-01-11 // Ekonomia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Udalerriei erraistegoal ezarritako zor ez-legitimoa salatu zen Donostian abenduaren 27ko protestan.
[Pello Zubiria Kamino] Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan zenbait herritar hasi dira beren alkateei galdezka ea zer egin duten edo egiteko asmoa duten Zubietako erraustegiak udalerri bakoitzari sortuko dion 35 urteko zorpetzearen aurrean. Urte amaieran, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak etxez etxe, postontzietan banatu zuen eskuorriak eragindako kezkak bultzatu ditu, antza, Donostia, Hernani, Errenteria, Usurbil eta beste zenbait udalerritako herritarrok urrats hau ematera eta beste herrietako jendeak ere animatu nahi dituzte nork bere alkateari eskaria egitera.
Usurbilgo Noaua hedabideak zabaldu du albistea, iturritzat hartuz duela egun batzuk Gipuzkoa Zutik mugimendua sare sozialetan aipatzen ari dena: “Herritar talde bat Donostialdea eta inguruko herrietako udal erregistroetan eskaera bat sartzen ari da, bertako alkateei zuzenduta. Azken egunetan jasotako informazioak kezkatuta, hau da, udalerri bakoitzak erraustegia eraiki eta kudeatzeko 2051. urtera arte zenbat ordaindu beharko duen ikusita, zuzenean udalera jotzea erabaki dute beren ezinegona adieraztera. Donostian, Hernanin, Errenterian, Usurbilen,… sartu dute dokumentua dagoeneko. Herritar talde honek sarean mezua zabaltzeko eskatu eta dei egiten du beste udalerrietan ere eskaera bera erregistratzera joateko“.
Herritarrek nork bere alkateari galdera egin diezaioten idatzi eredua. (Argazkia: Gipuzkoa Zutik)
Udaletan aurkeztutako idatzian herritarrok beren alkateei honako lau galderoi erantzutea eskatzen diete:
1- Zu buru zaren Udal horrek ekitaldi publikoan kontratu hori onartu edo errefusatzeko erabakirik hartu al du?
2- 2051 urte arteko kontratu hori eta herritarrontzako bezala udalarentzako dauzkan ondorio larriak onartzeko edo errefusatzeko eztabaidarik eta erabakirik egon bada, gai larri honen inguruan zein iritzi azaldu dute Udalean dauden alderdi eta ordezkari politikoek, eta zein agiritan daude argitaratuta?
3- Udalak ohartarazi al ditu herritarrak prentsa edo bestelako hedabidez 2051 arte lotuko dituen kontratu horren ondorio eta xehetasunez?
4- Udalean aztertu duzue hondakinen kudeaketa berriro ere udalaren eskura pasatzeko aukera? Aztertu duzue zein eragin eta ondorio izango lituzkeen hondakinen kudeaketa udalaren eskumenera itzultzeko aukerak?”.
Epaitegi batek bertan behera utzi du GHK-k erraustegiaren lehen adjudikazioaren kontratua eten izana
2017-01-04 // Aldundiak, Erakundeak, Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta // Iruzkinik ez
Bildu agintean zela, GHK-k 2013ko azaroan Zubietako erraustegia egiteko kontratua bertan behera uzteko erabakia eta enpresa multzoari eman beharreko kalte ordainaren erabakia bertan behera utzi du Donostiako 1. Administrazio Auzietarako Epaitegiak.
2013an zortzi milioi euroko kalte ordaina ordaindu zien GHK-k FCC, Serbitzu, AE&E Inova eta Altuna y Uria enpresei.
San Markosko eta Debabarrenako mankomunitateek helegeitea jarri zuten erabaki horren aurka. 2017ko urtarrilaren 4an arrazoia eman diete.
GuraSOSen iritzian, erraustegia ez da bideragarria ez juridikoki, ez teknikoki eta ez ekonomikoki
2017-01-04 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Joseba Belaustegi abokatua GuraSOSen azalpenak ematen urtarrilaren 3an. (Argazkia: Noaua)
GuraSOS elkarteak Zubietako erraustegiaren bideragarritasun legal eta ekonomiko-finantziarioaren urgentziazko azterketa plazaratu du urtarrilaren 3an egindako prentsaurrekoan. Elkarteak ondorioztatu duenez, abenduaren 27an GHKk Urbaser, LKS eta beste enpresaz osatutako taldeari egindako kontzesioak ez du bideragarritasun ez tekniko, ez juridiko eta ezta ekonomikorik ere eta horregatik “errauste planta ez da egingo”. Elkartearen estrategia aldaketa iradoki dute Joseba Belaustegi eta Joxemari Izetak prentsaurrekoan.
GHKren lizitazioa auzitegiek bezperan bertan, abenduaren 26an, kautelarki geldituko zuten esperantza handia zeukan GuraSOSek, baina epaitegiek ez zuten erabakirik hartu eta orain elkartea seguru dago epaileek denbora luze samarrean ez dutela ebazpenik emango. Hala ere, GuraSOS konbentzituta dago azkenean Zubietako errauste planta ez dela egingo, eta uste hori argudiatu du Dossier de prensa sobre la auditoria preliminar de la viabilidad legal y económico-financiera del proyecto de la incineradora“ txostenean.
Idatziak Zubietako erraustegi proiektuaren defizit nagusiak azpimarratu ditu:
– Defizit demokratikoa.
“Ez da bete Hondakinen Planari dagokionez herritarren parte hartzea errazteko obligazioa. Hau atzeratu nahi izan dute erraustegiaren kontratua adjudikatu eta baita burutu ere egin ondorenera arte”.
– Defizita hondakinen kudeaketaren plan sektorialean.
Nabarmen urratu dira, GuraSOSen ustez, hondakinen errausketa bezalako jardura arriskutsuen inguruko erabakietan eten gabeko azterketa aurreikusten duten legeak. Azterketa horiek ematen diote administrazioari egokitzeko aukera araudi berriei eta teknologien aurrerapenei, une bakoitzean eskuragai dauden teknika hoberenak erabiltzea baimenduz, baina ez dira burutu.
– Defizita kontratazioaren legalitatean.
Hasteko, lizitatu den kontratuak urratzen du Europako zuzentarau bat ezartzen duena kontratatzaileak bere gain hartu behar duela operazioaren arrisku ekonomikoa. “Pleguak ez du aurreikusten zer egin kontratistaren ez konplitze larri edo oso larri bat gertatzen bada. Aurreratu dezakegu interes publikoa ez duela inondik ere bermatzen pleguak, hau gehiago baitago pentsatuta kontratistari etekinak bermatzeko, interes orokorrari arriskuak eta kalteak saihesteko baino”.
– Defizit ekonomiko-finantzieroa.
GuraSOSek jakinarazi duenez, GHKren lizitazioa gertatu da justu Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu bezperan arau berri bat derrigortzen dituena bere mende diren kontsortzio guztiak edozein zorpetze berriren aurretik baimena eskatzera. Elkarteak ulertzen du lizitazioaren kontratua ezingo dela indarrean sartu aurretik GHKk Diputazioaren baimena eskuratu gabe. Gainerakoan, kontratuak ez du betetzen gastu publikoaren eraginkortasunaren irizpiderik eta finantziazioaren segurtasunik ez dauka.
– Ingurumen alorreko defizita.
Zubietako errauste planta babesten duen Ingurumen Baimen Bateratuak hainbat helegite dauzka aurkeztuak orain artean epaitegietan, tartean GuraSOSena. Orain, ordea, irregulartasun berriak salatu ditu elkarteak. Bat nabarmena, Eusko Jaurlaritzak IBB horretan baimendu diola erraustegiaren promotoreari honek eskatu gabeko hondakin bat, paper fabriketako errefusa, hondakin industriala dena. Bestetik, azken denboretan oso toxiko direla demostratutako hainbat kutsagarri ez direla kontrolatuko Zubietan. Azkenik, munduko edozein lekutatik ekarritako hondakinak erre ahal izango direla Zubietan.
GuraSOSeko arduradunek elkartearen estrategia aldaketa bat iradoki dute kazetarien aurrean: “Elkarrizketaren bideari lehentasuna eman diogu, eta horregatik Foru Aldundia eta GHkren jokaeraren legezkotasuna kolokan jartzen duen informazioa ez dugu publikoa egin. Beti lehenetsi dugulako akordioaren bidea. Baina bizitzen ari garen egoeraren anormaltasuna kontuan hartuta, jarrera hau aldatzera behartuta gaude”.
Gaia beste hedabideetan:
– Noaua: “GuraSOS: ‘Erraustegia guztiz bideraezina da eta ez da gauzatuko’“, “GuraSOS: “Abenduaren 27an ez zen lizitaziorik iza’”“.
– Berria: “GuraSOS elkartea: ‘Errauste planta ez da bideragarria, eta ez da egingo’”
– Naiz: “GuraSOS afirma que la incineradora ‘no se va a poder materializar’”
– Noticias de Gipuzkoa: “GuraSOS augura que la incineradora ‘no se va a poder materializar’”
– SER: “El Superior vasco devuelve la paralización de la incineradora al juzgado de origen”
[Artikulu honi itsatsitako bi bideoak Usurbilgo Noauak argitaratu ditu]
Istripua izan da AEBetako erraustegi batean
2017-01-02 // Errausketa // 4 iruzkin
[Lander Arbelaitz] Euskal Herrian oharkabean igaro den arren, ehunka suhiltzaile aritu ziren lanean AEBetako Dickerson herriko erraustegian abenduaren 8tik 10era izandako sutea itzaltzeko, Washington Post egunkariak jakitera eman zuenez. 1995ean eraiki zuten erraustegi hau eta egunean 1.600 tona hondakin erretzen ditu. ABC kateak dioenez, sei orduz egon zen sutea piztuta inor jabetu gabe. Wtop webgunean argazki galeria zabala ikus daiteke.
Inork ez du zenbatu zenbat elementu kutsakor zabaldu ziren inguruetan egun horietan.
(gehiago…)
Errausketaren Aurkako Mugimenduaren mezuak abenduaren 27ko lizitazioaren aurrean
2016-12-28 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Argazkia: Dani Blanco.
Abenduaren 27an milaka herritar bildu dira Gipuzkoako hiriburuan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk Zubietako erraustegiaren lizitazioa erabaki duten egunean, EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deiturik. Zarautzko Zanpantzar gazteen atzetik Donostiako erdigunea jendez bete duen protestaldian bildutakoek hainbat oihu eta mezu plazaratu dituzte, horietako batzuek eskuetan zeramatzatela afixa banatan idatzirik Gipuzkoako udalerri bakoitzaren izena eta 35 urtean erraustegiagatik bere gain hartuko duen zorra. (gehiago…)
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestazioko argazkiak
2016-12-27 // Errausketa, Gipuzkoa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Abenduaren 27an Gipuzkoa Plazatik abiatu eta bertan amaitu zen manifestazioko argazkiak, Dani Blancoren eskutik.